Tecnalia Gela

Deskribapena

Teknalia Ikasgela, lehen Robotiker Ikasgela, abian dago Eskolan 2001. urteaz geroztik. Tecnaliaren eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetza hitzarmen baten emaitza da, ingeniaritzaren arlo guztietan, zientzi eta teknologi ikerketa eremuan, jarduerak elkarrekin sustatze aldera. Lankidetza horren markoan egiten dira honakoak: karrera eta master amaierako proiektuak, doktorego tesiak, Tecnaliako atalek eta Eskolan jarduten diren ikertaldeek elkarrekin egindako egitasmoak, konferentziak, ikertzaile trukea, eta hezkuntza lankidetzako egonaldiak.

Ikasturte bakoitzean, urriaren hasieran gutxi gorabehera, ikasgelan egingo diren proiektuen zerrenda argitaratzen da, baita azken mailetako ikasleentzat izango diren plazena ere. Eskolaren web orrian aurki daitezke, egun horiek hurbildu ahala, informazio hori eta eskaera orriak.