Tituluak eskatzea

Ikasleak titulua eskatu ahalko du baldintza guztiak betez gero, GAUR aplikazioaren bitartez

Baldintzak

Behin Kreditu guztiak gaindituta eta Graduko edo Masterreko Amaierako Lanak defendatu ondoren, eta dagokion akta behin argitaratuta dagoenean, eskaera egin beharko da, bai Gradukoa, bai Masterrekoa.

Tituluaren Gehigarri Europarra (TGE)

Tituluaren gehigarri europarra (TGE) Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak eta UNESCOk diseinatutako dokumentu bat da, estatu espainiarrean egindako ikasketa ofizialen nazioarteko gardentasuna areagotzeko eta ikasketa horien onarpen akademiko eta profesionala errazteko helburua duena, eta, horretarako, unibertsitateko tituluan jasotako informazioa osatzen du. Hiru hizkuntzatan ematen da: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

 

Tituluaren gehigarri europarra (TGE)

Eskaria egitea

GAUR aplikazioan sartu, sakatu hemen


2019/20 ikasturteko prezioak:

  • Graduko titulua: 185,99 €
  • Unibertsitate Master Ofizialeko titulua: 185,99 €
  • Ingeniaria títulua: 158,27 €
  • Ingeniari Teknikoa titulua: 79,19 €