WIFI Sarea

Zentroak badu Wifi estaldura leku guztietan. UPV/EHUko ordenagailu edo telefono mugikor korporatibo oro zuzenean konekta daiteke Wifi sarera.

  • UPV-EHUko IIPkoak, AZPkoak eta ikasleak eduroam sare seguruaren bidez konektatzen dira, baina aurretik konfiguratu beharko dute. www.ehu.eus/wifi orrian hori egiteko laguntzailea dago.
  • Beste erabiltzaile batzuentzat, eskatzaileak zentroko atezainengana jo beharko du, Wifi-wGuest sarera konektatzeko era eman diezaioten. Mintegiak, aurkezpenak edo kongresuak direnean, arduradunak sortuko du gakoa.