Automobilgintza industriari buruzko hitzaldia Angel Mari Echeverria Silver Car-eko ingeniariarekin.

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/11

Angel Mari Echeverria, SilverCar

Angel Mari Echeverriak lehiaketa ibilgailuen munduan eskarmentu handia duen ingeniaria da, eta Silver Car-en bitartez zaletasun bihurtu du. Azaroaren 28an, osteguna, arratsaldean, bi orduko hitzaldia eman die Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduko 2. ikasturteko ikasleei.

 

 

Honako gai hauek jorratu ditu:

  • Aurkezpena:
    • SILVER CAR enpresaren eta ekoizpen prozesuen aurkezpen orokorra.
    • SILVER CAR lehiaketako modeloen aurkezpena.
    • Mendiko lasterketetako kategorien aurkezpena.
  • Ibilgailuen dinamika: 
    • Aurreko lanak eta autoen konfigurazioa mendian lehiatzeko.
    • Laguntza teknikoko zerbitzuaren prestaketa (pistako ingeniaritza).
    • Konfigurazioaren doikuntza parametro aldagarrien arabera.
    • Laguntza teknikoko zerbitzua eta pilotuarekiko harremana.
  • Bestelako parametroak eta kontzeptuak:
    • Zerbitzuaren kontratazioa. Eskubideak eta betebeharrak.
    • Egindako lanaren emaitza eta poztasun maila.
    • Gardentasuna eta harreman pertsonala.
    • Zerbitzuaren kalitatea.
    • Segurtasuna eta laneko arriskuen prebentzioa.
    • Ingurumena.
    • Zerbitzuaren erregistroak.

 

Eskolako irakasleek eskerrak eman nahi dizkiote ikasleei bere eskarmentu handia azaltzeagatik eta bere ezagutzak eta esperientzia gurekin guztiokin partekatzeagatik.