Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak Kudeaketa Aurreratuaren zilarrezko A lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/24

premio hartuta

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren zilarrezko A lortu du. Sari honek aitortza egiten die beren praktika eta gestioetan aurreratuen ari diren erakundeei, zein bere interes talde guztiak, bezeroak, langileak, akziodunak eta, oro har, gizartea orekaz asebete nahian.

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ikastegia da, ingeniaritzaren irakaskuntzarako gestioaren bikaintasunean aitortutako ibilbidea egina duena, hezkuntza gertu eta kalitatezkoa ardatz hartuta. Honen ondorioz, iazko 2016/17 ikasturtean titulatutako ikasleen % 73k borondatezko praktikak egin zituen enpresetan (ia halakorik eskatu zuten guztiek) eta beste % 24k egonaldiak egin zituen kanpoko herrialdeetan ERASMUS programaren barruan. Gainera, 2017/18 ikasturte honetan zehar, gradu berri bat ezarri da Automobilgintzaren Ingeniaritzako gradu berria ezarri da, sektoreko enpresekin batera osaturik, prestakuntza dualaren eredua baliatuta, ikasleek nahitaezko egonaldiak egin beharko dituztelarik enpresetan. Arrakastazko eredua, gero eta enpresa gehiago erakartzen ari den txandakako prestakuntza.

UPV/EHUren ikastegi honek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua darabil bere gestio sistema ebaluatu eta hobetzeko eta, merezita irabazi du sari hau, EUSKALIT ebaluazio klubeko kideek egindako kanpoko balioespena gainditu ostean.