null

III. Ikerketa Jardunaldira

III. Ikerketa Jardunaldira

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/22

III. Ikerketa Jardunaldira

Ia ehun bat ikasle, ikertzaile eta enpresetako ordezkari etorri dira Gasteizko Ingeniaritza Eskolako III. Ikerketa Jardunaldira.

Guztira 12 ikerketa proiektu –fakultateko hainbat taldetan abian daudenak– aurkeztu dira bost minutuko hitzaldien bitartez. Era horretara, Ingeniaritza Eskolaren ikerketarako izaeraren berri eman nahi izan zaie unibertsitateko kideei, batez ere ikasleei.

Hitzaldietan era askotariko gaiez mintzatu da: Simulazio aerodinamikoetarako software librea, arnas gaixotasun pediatrikoak ikertzeko simulazio konputazionala, baso suteak ikertzeko aireko kartografia, eraikin historikoen zaharberritzeko analisi sistema berriak, garapen iraunkorrera bideratutako bioteknologia, informazio teknologikorako analisia, mekatronika energia berriztagarrien fabrikazioan edo Eusko Jaurlaritzaren sentsore meteorologikoen kalibrazio proiektuak.

Gonbidatutako enpresetako ordezkariek azpimarratu dute garrantzi handikoa dela unibertsitateetan egiten diren proiektu horien berri ematea.