Edukia

Ekintzaile eta ikertzaileen sormena eta berrikuntza (Hitzaldia )

Noiz eta non

2018/03/22, 9:00

Deskribapena

Ekintzaile eta ikertzaileen sormena eta berrikuntza

2018ko martxoaren 22a
09:00.-13:00.

Lugar: Seminario 2 del Centro de investigación Lascaray (Miguel Unamuno 3, 01006 Vitoria-Gasteiz)

 

Jardunaldi honen helburua parte-hartzaileak I+G sailetan sormenak eta berrikuntzak duten garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da. Parte-hartzaileei prestakuntza praktikoa emateko helburua bete nahi da, sormenari buruzko kontzeptuak eta sormen-prozesuaren faseak jorratuz. Ariketa praktikoen helburua ekintzaileek eta ikertzaileek trebetasun teknikoak eta pertsonalak garatzeko tresnak eskaintzea da.

Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

 

PROGRAMA

- Ekintzaileak eta ikertzaileak sormenean eta berrikuntzan prestatzea. 

  • Zer da sormena eta zertarako balio du.
  • Sormenak eta berrikuntzak duten garrantzia ekintzaile eta ikertzaileengan.
  • Sormen indibiduala VS taldeko sormena
  • Zaintza: giltzarria berrikuntzan.
  • Nola garatu sormena ekintzailetzaren eremuan eta I+G sailetan.
  • Ekintzailearen sendotasunak eta ahultasunak berrikuntzaren bidean eta I+Gko sailetan.
  • Sormen-prozesua eta sormenerako teknikak.

Ariketa sortzailea: Parte-hartzaileei planteatutako erronkei buruzko ideiak sortzea. (Sormen-teknikak)

- Ariketa sortzailea: Ideiak baloratzea eta lantzea. (Lanketa berritzaile teknikak)

- Jardunaldiaren ondorioak. 

  • Zer ikasi dugu eta zertarako balio digu.

HIZLARIA

Fernando Alonso (http://www.izinker.com/es/)

IZENA EMAN