null

Javier Gavilanes irakaslearen doktore-tesia

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/01

Javier Gavilanes irakasleak 2018ko urtarrilaren 25ean egin zuen doktore-tesiaren defentsa, eta honako izenburua du:

EAEko BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN ANALISIA, PATENTEEN BITARTEZ

Gero eta ekonomia globalizatuagoan baldin bagaude ere, eskualde mailako eta tokiko berrikuntzak garrantzi nabarmena hartu du. Eskualde bateko “paisaia berritzailea” ezagutzeak arduradun politiko eta eskualdeko erakundeei laguntzen die erabakien bidez lehiakorragoak izaten. Azterlanaren helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAEren) berrikuntza teknologikorako gaitasuna testuinguruan jartzea. Horretarako, patenteen informazioa erabiltzen da, berrikuntza teknologikoaren proxy modura. INVENES eta PATSTAT datu-baseen bidez, 1992 eta 2011 urte artean  eskatutako EAEko patente guztiak jaso dira.