province:

Euskadiko eskoletan STEAM hezkuntza txertatzea: erronka bati erantzuna (Konferentzia)

Noiz eta non

2019/11/09, 17:00

Zikloa

Zientzia Astea

Deskribapena

Azaroaren 7tik 10ra Zientzia Astea ospatuko da.

Xabier Basogain, Eskolako irakasleak hitzaldi hau emango du.

 

Ba al dakizu zer den STEAM? STEAM akronimoak (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, artearen eta matematikaren arteko lotura eta integrazioa sinbolizatzen ditu.  Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskadiko eskoletan STEAM hezkuntza txertatzeko erronka hartu du bere gain.

Hitzaldi honetan, ikusiko dugu, adibide zehatzak erabiliz, nola ari den gauzatzen esperientzia, zein gai berri txertatu behar diren oinarrizko hezkuntzaren curriculumean, zein metodologia erabili behar diren ikasleen gaitasun kognitiboak sustatzeko eta zer egin behar den ikasgelan ordenagailua modu eraginkor baten erabiltzeko.

Gizartea, alde batetik, STEAM gaietan adituak diren profesionalak eskatzen ari da etorkizunerako, eta, bestetik, gizarteak prestakuntza eman behar die bere herritarrei inguratzen dituen mundua uler dezaten, gero eta gehiago erabiltzen baititu sistema teknologiko laguntzaileak. STEAM hezkuntzak bi helburu horiei erantzun behar die mundu osoko eskoletan, eta Euskadi erreferente izan daiteke horretan.

Hizkuntza: Gaztelania
Partaide kopurua: 120
Publikoa: helduak
Eguna: 9
Ordutegia:  17:00
Iraupena: 45 min.
Lekua: Bibat museoa, entzunaretoa

Ez dago izena eman beharrik, sarrera librea edukiera bete arte.