Ogi apurrak

Aurkezpena

Ongi etorria eman nahi dizut, zuzendaritza-taldearen eta gure Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan lan egiten duten langile guztien izenean. Web-orrialde honetan, ikastegian eskaintzen diren titulazioei buruzko informazioa aurkituko dugu:

1959tik ari gara ingeniariak prestatzen, eta ziurtatu ahal dizugu (gure ikastegiko tituludunak lanean hasten diren enpresetatik hori adierazi digute) gure ikastegian ematen den prestakuntza kalitate handikoa dela. Ingeniaritzako arlo desberdinei buruzko jakintza zabala daukaten 115 irakaslek osatutako taldea daukagu, eta gure ikastegian, gaur egun, 900  ikasle inguru daude prestakuntza jasotzen. Horretarako, ezin hobeto ekipatuta eta eguneratuta dauden laborategiak erabiltzen dituzte.

Gero eta gehiago, metodologia aktiboak erabiltzen ari dira gure irakasgaiak irakasteko, esaterako, ikaskuntza kooperatiboa eta proiektuetan eta problemetan oinarritutako ikaskuntza. Izan ere, enpresek adierazi digutenez, tresna horiek gure tituludunen laneratzea errazten dute, tresna horien bidez enpresek asko eskatzen dituzten gaitasunak garatzen direlako, adibidez: ekimena, autonomia, espiritu ekintzailea, aldaketetara egokitzea, dokumentatzeko gaitasuna eta ahoz, idatziz eta grafiko bidez komunikatzeko gaitasuna, taldean lan egitea, bezeroaren beharretara egokitzea eta lidergoa.

2017/18 ikasturterako graduko titulazio berri bat eskainiko dugu: Automobilgintzaren Ingeniaritza, bitariko hezkuntzan eskainita, sektoreko enpresetan nahitaezko praktikak eginik, hirugarren eta laugarren ikastaroetan. Titulu honen eraketan esku hartze aktiboa izan dute sektoreko enpresa askok, gure lurraldean garrantzia handiko sektorea kontutan hartuz.

Praktika-programa garrantzitsua daukagu gure inguruko industria-egiturako ia enpresa guztietan, bai eta harreman-programa finkatua ere Europako eta Hego Amerikako unibertsitateekin; harreman-programa horri esker, nazioarteko hainbat saretan parte hartzen dugu.

Gure web-orrialdetik paseo birtual bat ematera animatzen zaitugu. Iradokizun edo eskaeraren bat egin nahi badiguzu, laguntzeko prest gaude.

Xabi Sancho Saiz

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es