Ogi apurrak

Azterketak

2017/2018 Ikasturte Azterketak

Deialdi Aurreratzea

ESKOLARIK GABEKO IRAKASGAIAK

21. artikulua.

Desagertzeko bidean dauden ikasketa planetako irakasgaiak, eskolarik gabekoak, honela gestionatuko dira:

  • 1. Plan horietako ikasketak egiten ari diren ikasleek nahitaez egin beharko dute gainditzeke dauzkaten irakasgaietako matrikula, desagertze bidean egonik azken urtera heldu den mailako irakasgaiak direnean.
  • 2. Irakasgai horien deialdiak izango dira, oro har, bigarren lauhileko irakasgai bati dagozkionak. Hala ere, ikastegiak horretarako aukerarik zehaztuta izanez gero, ikasleak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdia erabili ahal izango du, baina horren berri eman beharko du ikastegiko idazkaritzan, ikastegiak horretarako zehaztutako epean; idazkaritzak mota horretako ebaluaziorako izendatutako epaimahaiari jakinaraziko dio. Deialdia aurreratu baina azterketa gainditu ez duten ikasleek ikastegiko idazkaritzan esan beharko dute, maiatzaren 15a baino lehen, beste bi deialdietatik zein erabili gura duten. Ikasleak ezer esaten ez badu, ikasturte horretako bigarren deialdi bezala bigarren lauhilekoko ezohiko deialdia erabiliko duela ulertuko da.
  • 3. Irakasgai horien kalifikazio orriak eta aktak beste irakasgai guztietarako prozedura berberaren bidez eskuratuko dira.
  • 4. Irakasgai horien ebaluazio probetarako egunak ikastegi bakoitzak jarriko ditu deialdi bakoitzerako, eskolak dauzkaten irakasgaietarako prozedura berbera erabiliz.
  •  

ESKOLAK DITUZTEN IRAKASGARIAK (GRADUAK ETA INDUSTRIA ANTOLAKETAKO 2. MAILA)

Graduko ikasleek deialdia aurreratzeko eskaria egin dezakete, baldin eta gehienez 30 kreditu badituzte gainditzeko ikasketak amaitzeko (ez dira kontuan hartzen Gradu Amaierako Laneko eta Karrera Amaierako Proiektuko kredituak).

 

GARRANTZITSUA

Deialdia urtarrilera aurreratu eta irakasgaia gainditzen ez bada, hurrengo deialdia uztaileko ez ohikoa izango da, ez bada maiatzeko deialdira aurreratzea eskatu dela.

 

Eskaera egiteko epea

Ikusi 2017/18 ikasturteko data garrantzitsuen taula.

Eskaria posta elektronikoz bidal daiteke (secretaria.eui-vi@ehu.es) edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.

 

  •  

Azken aldatze data:asteazkena, 2017ko uztailaren 19a 13:04

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es