Ogi apurrak

Egitekoa, Ikuspegia eta Estrategiak

 

Misioa

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola UPV/EHUren ikastegi bat da eta helburua du ingeniaritza arloko ezagutza eta ikerketa sortu, garatu eta transmititzea, betiere enpresen sarearekin elkarlanean eginda. Haren ardura da profesionalen prestakuntza integrala, eta, dituen ikasleen artean, sormena eta ekimena bultzatzea, baita ere, espiritu kritikoa, berrikuntzarako gaitasuna, etengabeko hobekuntza eta ingurunearekiko egokitzapena, gizartearen behar aldakorrak asetzeko, kalitate eta gizarte erantzukizun irizpideak aintzat hartuta.

 

Ikuspegia 

Hauek dira Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren helburuak:

  • 1. Haren ikasleek ikastegi bikain bat ikus dezaten, kalitate eta ingeniaritza arloko irakats eskaintza zabalari erreparatuta, gizartearen eta enpresa sarearen era askotako beharretara egokitzen dakiena.
  • 2. Enplegu emaileek erreferentziazko ikastegitzat jo dezaten, tituludunen eta praktiketako ikasleen prestakuntza bikaina delako, enpresekin proiektuetan parte hartzeko dituen potentziala eta eskuragarritasuna direla-eta, enpresen etengabeko prestakuntzaren beharrei egokiro erantzun eta interes komunen ekimenetan elkarlanean aritzen dakielako.
  • 3. Gizarteak ikastegi ospetsu, moderno eta berritzaile gisa ikus dezan. Ingeniaritza arloan prestakuntza bikaina eskaintzeaz gainera, giza eta gizarte balioak eta garapen iraunkortasunarekiko eta gizarte erantzukizunarekiko konpromisoa transmititu eta adibide gisa zabaldu ditzan, gizartearen beharretara lerrokatuta beti ere.
  • 4. AZPko langileek eta irakasle-ikertzaileek, beren lana egin eta pertsona mailan zein maila profesionalean garatzeko, ikastegi bikaintzat har dezaten.
  • 5. UPV/EHUk berak eta beste unibertsitate batzuek ingeniaritzako erreferentetzat jo dezaten, lau haizetara zabaldu eta elkarlanean aritzeko erakutsitako borondatearengatik.
  • 6. Haren gizarte sareak bertako kide izateko sentimendu garbia azal dezan.
  • 7. Komunitate teknologiko eta ikertzailearen aitorpena izan dezan, haren ikerlana sortu, dibulgatu eta zabaltzeagatik.

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es