Graduazio Ekitaldia 2019

Ikasketak 2018/19 ikasturtean amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia izango da urriaren 25ean, ostiralean, 18:00etan, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan.

Era berean, titulazio bakoitzeko espediente onenari saria emango da eta Nabla Wind Power enpresak Eskolaren aitorpena jasoko du eskainitako lankidetza dela eta. 2018/19 ikasturtean 112 graduatu ziren, guztira.

Ekitaldian izango dira: Ramiro González -Arabako diputatu nagusia-, Gorka Urtaran -Vitoria-Gasteizko alkatea-, Cristina Uriarte -Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua-, Iván Igartua -Arabako Campuseko errektoreordea-, Rubén Ruiz de Gordejuela -Nabla Wind Power enpresako kontseilari delegatua- eta Javier Sancho –Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria-.