Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Gasteizko Ingeniaritzako  Eskola

ALBISTEAK

Foru Aldundiak Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako ikasleei foru kartografiako berritasunak erakutsi dizkie

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/14

Gasteiz, 2017ko martxoaren 8a. Arabako Foru Aldundiak harrera egin die Hirigintzako foru instalazioak bisitatu eta hango kartografia ofiziala ezagutu duen Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako ikasle talde bati. Halaber, Aldundiak datuak, ortofotoak, hegaldiak eta argazki zeiharrak ateratzeko zein metodologia darabilen jakin ahal izan dute. Bisitan, IDEa –AFAren datu espazialen azpiegiturak– eta Arabako informazio georreferentziatuaren ataria ezagutu dituzte.