Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Gasteizko Ingeniaritzako  Eskola

ALBISTEAK

Ingeniaritzak irabazi du EKINDUZ lehiaketa 2016

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/01

Asier López Fernández eta Asier Rodríguez González, Vitoria/Gasteizko ingeniaritzako unibertsitate eskolakoak, irabazle izan dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusak antolatutako EKINDUZ lehiaketan. Lehiaketaren lehenengo fasean 92 ikaslek hartu zuten parte (46 bikote), Arabako campuseko bost ikastegitakoak eta hauen artetik atera ziren finala zein bere ikastegiaren ordezkaritzaz lehiatu zutenak. Bigarren postuan, Edilberto Ojeda Hernández eta Tania López Méndez sailkatu ziren, Farmazia fakultatekoak eta, hirugarrenean, Leire Bengoetxea Otegi eta Maddalen Cortajarena Santiago sailkatu ziren, Letren fakultatekoak.

Jarduera honen helburua da kultura ekintzailea UPV/EHUko Arabako Campusean sustatzea. Ikasleei  EKINDUZ jokoan parte hartzeko aukera eskainiko die, hau da, enpresen sorrerarekin lotutako gaiez jasoko dute prestakuntza modu ludiko eta entretenigarrian.

Jarduera hau egingo da Arabako Eraberrikuntza-Industrialdearen (CEIA) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen artean sinatutako oinarrizko lankidetza hitzarmenari esker. Izan ere, hitzarmen horren xedea da ekintzaileak sustatu, aholkatu eta sostengatzeko programak gauzatzea, baita Arabako Campusean oinarri teknologikoko enpresen sorkuntza bultzatzea ere.

 

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.