Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Gasteizko Ingeniaritzako  Eskola

ALBISTEAK

Kontrol Adimendunari buruzko CEAren XIII. Sinposioa

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/20

Fachada Escuela

 

Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailak antolaturik, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan egingo da sinposioa, 2017ko ekainaren 28tik 30era bitartean.


Kontrol Adimendunari buruzko CEAren sinposioa urtero antolatzen da Espainiako unibertsitate edo ikergune batean, eta Automatikaren arloko adituei ideia berriak eta garatzen ari diren proiektuak komunean jartzeko aukera ematen die.Era berean, aukera ematen du Kontrol Adimendunaren eremuko eta horren antzeko arloetako ikertzaileak elkarlanean aritu daitezen.


Oraingo honetan, Kontrol Adimendunari buruzko CEAren Sinposioa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egingo da, 2017ko ekainaren 28tik 30era bitartean.
 

InInformazio gehiago : http://sci2017.ehu.eus/