Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Gasteizko Ingeniaritzako  Eskola

ALBISTEAK

Unibertsitate publikoek bat egiten dute geomatika zabaltzeko

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/20

Mapa Creus

UPV/EHUren Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak parte hartzen du zientzia hau zabaltzeko programan

Geomatikako ingeniaritza eta topografia gradua irakasten duten espainiar unibertsitate publikoetako hamar eskolak bat egin dute Geomatikako ingeniaritza eta topografiako graduaren titulazioa sustatzeko. Sustatzeko ekimen hau, azken urte hauetan zehar aldian-aldian eskoletako zuzendariek izan dituzten konferentzien emaitza da. Zientzia hau difunditzeko kanpainan hartzen du parte Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak.

Lehenago topografia, kartografia eta geodesiako ingeniaritza gisa ezagutzen zenak izan dituen izen aldaketak, funtsean, teknologia berrien eskutik etorri dira, ohiko metodo eta praktiketan berariazko garrantzia izan baitute, diziplina honetan aritzen direnei aukera profesional anitzago eta zabalago eskainiz.

Sektoreko iturriak bat datoz geomatikako ingeniariaren lanbidea zirraragarria eta etorkizun betekoa dela baieztatzerakoan, zeharkakotasuna baitu ezaugarri nagusi; hau da, asko dira geomatikako aditu batek gara ditzakeen eginkizunak eta hamaika dira ari daitekeeneko sektoreak, nekazaritzatik hasi eta meatzaritzaraino, defentsatik hasi eta administrazio publikoetaraino, tartean marketina, garraioa, energia eta eraikuntza izanik.

Kanpainari buruzko informazio zabalagoa

http://us10.campaign-archive2.com/?u=a5cf26714558e182140cba952&id=eb2b207a34&e= .

geomaticaes.com