ZINEMATIKA LABORATEGIA

PRAKTIKAK:

Ingeniaritza Mekanikoa Saileko zinematika eta dinamika laborategia erabiltzen da batez ere ondoko irakasgaien eskola magistralak osatzeko: bigarren mailako Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak irakasgaiarenak, hirugarren mailako Makinen Zinematika eta Dinamika irakasgaiarenak, hirugarren mailako Industria Egiturak eta Eraikuntzak irakasgaiarenak, hirugarren mailako Teknologia Mekanikoa irakasgaiarenak, eta laugarren mailako Ordenagailuz Lagundutako Egituren Analisia irakasgaiarenak, betiere ordenagailuko programen aplikazioan oinarritutako eskolen bidez. Irakaskuntza arautuaz gainera, urtero ematen da ikasketa osagarri bat ere elementu estrukturalen kalkuluan elementu finituak aplikatzeari buruz.

EKIPAMENDUA

  • Laborategiak baditu 13 ordenagailu, proiektagailu bat eta pantaila bat.
  • Sofware espezializatua erabiltzen da hainbat irakasgaitan, winUnisoft Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak irakasgaian;  Wolfram Mathematica Makinen Zinematika eta Dinamika irakasgaian; ingeniarientzako  CypeCad Industria Egiturak eta Eraikuntzak irakasgaian; Cosmos Ordenagailuz Lagundutako Egituren Analisia irakasgaian; eta Msc Patran/Nastran/Marc CAE ikasketa osagarrian: ingeniaritza, kalkulu eta simulazioari buruzko ikastaro aurreratua elementu finituen metodoa erabiliz.