VG MotorSport Proiektua

Zer da?

MotoStudent nazioarteko lehiaketa bat da, bi urtean behin egiten dena. Bertan, lehiaketarako moto bat garatu eta egiten duten unibertsitateetako ikasleak lehiatzen dira. Prototipoa beste taldeen aurka jarriko da proban, lasterketa batean, Alcañizko MotorLand zirkuituan.

Lehiaketan parte hartzeko bi aukera daude:

  • Petrol: Gasolina prototipoen kategoria.
  • Electric: Prototipo % 100 elektrikoen kategoria

Lehiaketa ez da karrera bat egitea bakarrik, guztizko puntuazioaren erdia ingeniaritzako, berrikuntzako eta negozio planeko txostenen bidez lortzen baita. Txosten horiek garatzen diren bi urteetan zehar entregatzen dira.

Lehiaketa urrian egiten da, baina aurtengo edizioa 2021eko udaberrira atzeratu dute, egungo egoera dela eta.

Taldea

VG eMotorSport taldea ingeniaritza desberdinetako maila guztietako ikasleek osatzen dute, baita Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasleek ere.

Taldeak parte hartzen duen hirugarren edizio honetan, prototipo elektrikoetara jauzi egitea erabaki da, aurreko bi edizioetan errekuntza prototipoak landu ondoren.

Zer onura lortzen ditut?

  • Akademikoak:
    • Praktikan jartzea unibertsitatean ikasitako guztia.
    • Ikaskuntza arlo berriak eta sakontasun handiagoa prestakuntza akademikoan ikasitako ezagutzetan.
    • Aukera askeko kredituak: 9 ECT gehienez.
    • GRALa (Gradu Amaierako Lana): Proiektuaren zatiren bat erabiltzeko aukera izatea GRALa egiteko.
  • Kurrikularrak
    • Enpresek oso positibotzat jotzen dute horrelako proiektuetan parte hartu izana.
    • Lan eta enpresa munduarekiko aurkezpena, hainbat enpresarekin egiten diren harremanak direla eta.
    • Trebetasun bigunetako batzuk:
      • Enpresekin eta taldeko gainerako kideekin komunikatzeko gaitasuna hobetzea
      • Talde lana.
      • Lanaren antolaketa.
      • Erantzukizuna.
      • Sormena.
      • Lidergoa.

Curriculum eta ikasketa alderdiei lotutako etekin ugariez gain, esperientzia pertsonalak ere gehitu behar dira:

  • Esperientzia lehiaketa munduan.
  • Lehiaketako moto bat diseinatu izanaren esperientzia, muntatzearena eta zure diseinua zirkuitu batean ikustekoa.

Aurretiko ezagutza?

Badakigu inor ez dela jaiotzen dena jakinik. Horregatik, taldean parte hartzeko, ez da aurretiko ezagutza askorik behar. Hala ere, lana eta etengabeko prestakuntza eskatzen zaie taldekideei, proiektua garatu bitartean ezagutza guztiak eskuratzeko.

Talde barruko eginkizunak?

Hainbat lan egin behar dira taldea banatuta dagoen sailetan. Ohikoa izaten da taldekideek funtzio bat baino gehiago egin beharra.

  • Babesleen bilaketa aktiboa 
    Proiektua gauzatu ahal izateko, erakunde eta enpresa publikoen zein pribatuen lankidetza behar da. Laguntza horiek bilatu eta borrokatu egin behar dira.
  • Diseinu mekanikoa eta/edo elektronikoa 
    Jarduera hori da pisu handiena duena eta lanordu gehien behar dituena. Motoaren osagai batzuk araudiaren arabera diseinatu behar dira. Hala ere, osagai gehienak diseinatuta daude.
  • Diruzaintza eta gestio administratiboak 
    Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa sortutako taldeak kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa ere behar ditu. Gainera, proiektuaren txostenetako bat Business Plan bat egitean datza.
  • Komunikazioa 
    Garrantzitsua da taldearen irudia, beraz, ezagutarazi egin behar dugu. Horretarako, hainbat hedabidetara jo behar dugu (telebista, irratia, prentsa) eta aktibo egon behar da sare sozialetan.

Zer eskatzen da?

Proiektu hau guztiz borondatezkoa da, eta bi gauza eskatzen dira: konpromisoa eta erantzukizuna.

Proiektuan zehar, puntuatzen duten hainbat mugarri edo entrega egin behar dira, eta pertsona bakar baten lanik ezak talde osoaren lana zigortu dezake.

Zenbat denbora eskaini behar dut?

Denbora tarte askotan ez da ia ezer egin beharko, baina beste batzuetan gogor lan egin beharko da. Hala ere, lan egin behar ez diren aldiak prestakuntzarekin jarraitzeko eta ezagutza berriak eskuratzeko erabiltzen dira.

Jarduera hori eta ikasketak ezin hobeto uztar daitezke.

Informazio gehiago lortu eta taldeko kide izan?

Lehiaketari buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu edo taldean nola parte hartu jakin nahi baduzu, gugana jo dezakezu:

 

Ikasketetan hainbat joera izan daitezke: ezagutzaren gainetik nola edo hala aritzea, titulua lortzeko lain egitea, penarik eta loriarik gabe, edo ezagutzan erabat murgiltzea, ahalik eta gehien ikasten saiatzea eta aukera bakoitza aprobetxatzea ikasteko eta hobetzeko.

Murgil zaitez gurekin. Zain gaituzu.