Ogi apurrak

TITULAZIO BIKOITZARI BURUZKO AKORDIOA TXILEKO (UTFSM-MAKANIKA-KO) ETA (USACH-GEOMATIKA-KO)UNIBERTSITATEKO INGENIARITZA FAKULTATEAREN ETA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEAN

 

 

 

TITULU BIKOITZERAKO AKORDIOA, TXILEKO FEDERICO SANTA MARIA UNIBERTSITATE TEKNIKOKO (UTFSM-KO), VIÑA DEL MAR EGOITZAKO MEKANIKA SAILA ETA CONCEPCIÓN EGOITAKO MEKANIKAKO ARLOA, ETA UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEKOA (GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE ESKOLA)

 

AKORDIOAREN AZALPENA

Helburua da titulu bikoitzerako lankidetza akordioa egin eta arautzea, Federico Santa María Unibertsitate Teknikoko Viña del Mar eta Concepción-go Egoitzen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren artekoa (GIUE-UPV/EHU), programan parte hartzen duten ikasleek titulu bi hauek eskura ditzaten: Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko gradua eta Federico Santa María Unibertsitate Teknikoko Viña del Mar eta Concepción-go egoitzan irakasten den Exekuzio Ingeniaritza titulua (Prozesuen Mekanika eta Mantentze Lanak Industrian espezialitatea).

Klausulak

1.- Prestakuntza programak
1.1.- Curriculum ibilbidearen eredua
Titulu bikoitza lortzeko, akordio honi atxikitzen zaizkion ikasleek honako hauek bete beharko dituzte:

1.- Gaindituta izatea jatorriko unibertsitateko ikasketa planeko enborreko eta nahitaezko irakasgai guztiak.

2.- Gaindituta izatea akordio honetako I. eranskinean aipatzen diren irakasgai guztiak.


3.- Aurkeztuta eta gaindituta izatea gradu amaierako proiektua edo titulazioko proiektua.


4.- UPV/EHUko ikasleek, gainera, gradu amaierako proiektua defendatu beharko dute Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan.

Akordio honi atxikitzen zaizkion ikasleek dokumentuaren eranskinean zehaztutako kredituak eta gradu amaierako lana egin beharko dituzte, unibertsitate bietako edozeinetan, aipatutako bi tituluak lortu ahal izateko.

Halaber, zehaztu egiten da, seihilekoetan banatuta, UPV/EHU-GIUEko eta UTFSM-ko ikasleek egin beharreko curriculum ibilbidearen eredua.

1.2.- Programa pedagogikoak

Ikasleek dokumentu honen I. eranskinean aipatzen diren irakasgaiak egingo dituzte, bi unibertsitateetako tituluen eta ikasketa planen azterketa diferentzial baten arabera zehaztutakoak, bi kasuetan eskuratutako gaitasun profesionalak bi herrialdeetan lanbide honen garapenerako ezarrita dauden eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko.

Nahitaez egin beharko diren irakasgaiez gainera (ikusi eranskinak), bi unibertsitateek aukera emango diete akordioari atxikitako ikasleei interesgarriak iruditzen zaizkien hautazko irakasgaiak ikasteko, etekinik handiena atera diezaioten erakunde bakoitzaren pedagogia eta prestakuntza eskaintzari.

Gradu amaierako lana Ingeniaritza Mekanikoari buruzkoa zein Prozesuen Mekanikari eta Industriako Mantentze Lanei lotutako Exekuzio Ingeniaritzari buruzkoa izango da nahitaez, eta bi unibertsitateetako edozeinetan egin ahal izango da

1.3.- Ikasketa kontratua

Jatorriko unibertsitateak ikasketa kontratu bat egingo du titulu bikoitzerako programan parte hartuko duen ikasle bakoitzarekin, curriculum ibilbidea eta programa pedagogikoa zehaztuko dituena erakunde bakoitzean.


2.- Ikasleen jarraipena

Ikasketa kontratua hiru aldeek izenpetuko dute (ikaslea, UTFSM, UPV/EHU), eta bete beharreko programaren egiaztagiria izango da.

Programak bi unibertsitateen aitorpena izan dezan, ezinbestekoa izango da egitea, bi seihilekotan, 66 ECTS kreditu UPV/EHU-GIUEn eta 32 kreditu UTFSMn (edo denborazko kuantifikazio baliokidea), I. eranskinean aipatzen diren irakasgaiei dagozkienak hain zuzen ere.

Harrerako unibertsitateak kanpotik etorritako ikasleen jarraipena egingo du, eta haien emaitzei buruzko informazioa emango dio jatorriko unibertsitateari. Gainera, seihileko bakoitzaren amaieran, ikaslearen noten laburpen bat bidaliko dio.

Gradu amaierako lana aurkeztuko da lan hori egin den unibertsitatean, epaimahai baten aurrean. Ikasketak UTFSMn egin dituzten espainiar estatuko ikasleen kasuan UTFSMko ordezkariek osatuko dute epaimahaia, eta ikasketak GIUE-UPV/EHUn egin dituzten Txileko ikasleen kasuan, berriz, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ordezkariek.

Karrera amaierako proiektuaren memoria unibertsitate bietan aurkeztu beharko da, eta bietan gordeko da, kontsultatu nahi duenarentzat. Memoria hori hitzarmenean aipatzen den koordinatzaileari emango zaio, ikaslea ikasketak egiten ari den unibertsitatean, eta horrek jatorriko unibertsitateko koordinatzaileari bidaliko dio.

Hitzarmen honen baitan egindako proiektuen memorian bi unibertsitateen izena adierazi beharko da nahitaez.

 

3.- Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

3.1.- Ikasleen eskubideak

UPV/EHU-GIUEn matrikula egiteko prozedura azalduko zaie UTFSMko ikasleei.
UTFSMn matrikula egiteko prozedura azalduko zaie UPV/EHU-GIUEko ikasleei.

UTFSMko Egoitzentzako Titulu Bikoitzaren Arautegiaren kopia eta UPV/EHUren gestio akademikoko arautegiaren kopia emango zaie ikasleei, titulua eskuratzeko unibertsitate bakoitzean bete behar diren arauekin (tituluei buruzko arautegiak, kostu gehigarriak).


3.2- Ikasleen betebeharrak

Titulu bikoitzerako programan parte hartzen duten ikasleek jatorriko unibertsitatean ordainduko dituzte matrikula tasak. Jakinarazi egingo zaie zein den harrerako unibertsitateari ordaindu beharreko gastu gehigarrien zenbatekoa.

Ikasleek erakunde bakoitzaren barne araudia errespetatu beharko dute, baita titulua eskuratzeko arautegi pedagogikoa/gestio arautegia ere.

Ikasketa kontratuak ere bete beharko dituzte, titulua unibertsitate bietan lortzeko.

UPV/EHU-GIUEko ikasleek Cum-Laude asegurua egin beharko dute, atzerriko egonaldietarako, UTFSMko egonaldi osorako. UTFSMko ikasleek atzerriko egonaldietarako asegurua egin beharko dute, ikasle aseguruan sartuta ez badago, UPV/EHU-GIUE egonaldi osorako.

 

4.- Tituluak ematea

4.1.- Kasu orokorra
Ikasleek baldintza guztiak betetzen dituztenean, jatorriko erakundeak emango die titulua lehenik eta behin bere ikasleei; eta helburuko unibertsitatera bidaliko ditu beharrezko ziurtagiriak, unibertsitate horretako titulua eskura dezaten ikasleek.

Tituluak bidaltzeko gastuak ordaindu beharko dituzte ikasleek helburuko herrialdean.

4.2.- Kasu bereziak
Batzorde mistoak aztertu egingo ditu harrerako unibertsitatean bi seihilekoak egin ondoren bi eskoletako tituluak lortzeko baldintza guztiak betetzen ez dituzten ikasleen kasuak. Kasuen arabera, batzorde mistoak aukera hauek eskainiko dizkie UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolan ikasketa kontratuko 66 ECTS baino gutxiago gainditu dituzten ikasleei eta UTFSMn 32 kreditu baino gutxiago gainditu dituztenei:

• Beste sei hilabete jarraitzea helburuko erakundean titulu bikoitzeko programa bukatzeko.
• Titulu bikoitzeko programa bertan behera utzi eta jatorriko erakundeko titulua bakarrik jasotzea. Halakoetan, jatorriko unibertsitateari eskatu ahal izango dio ikasleak aitor ditzala helburukoan egindako eta onartutako kredituak.

4.3.- Tituluaren gehigarria
Ahal den neurrian, erakunde bakoitzak tituluaren gehigarri bat ezarriko du, ikasle  tituludun bakoitzarentzat.

 

5. Egin beharreko irakasgaien zerrenda

FEDERICO SANTA MARÍA UNIBERTSITATE TEKNIKOKO IKASLEEK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN EGIN BEHARREKO IRAKASGAIAK

Irakasgaia                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                        Lauhilekoa
Makinen Zinematika eta Dinamika  (9 kreditu) C1
Ingurumen Teknologiak (6 kreditu) C1
Ekoizpenaren Antolakuntza (6 kreditu)  C1
Diseinu Aurreratua Produktuaren Ingeniaritzan (6 kreditu) C1
Industria Egiturak eta Eraikuntzak (9 kreditu) C2
Instalazio eta Makina Hidraulikoak (6 kreditu) C2
Ordenagailuz Lagundutako Egituren Analisia  (6 kreditu) C2
Motor Termikoak  (6 kreditu) C2
Gradu-amaierako lana (12 kreditu)  C2
GUZTIRA 66 kreditu  

 

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IKASLEEK FEDERICO SANTA MARÍA UNIBERTSITATE TEKNIKOKO VIÑA DEL MAR EDO CONCEPCIÓN-GO EGOITZETAN EGIN BEHARREKO IRAKASGAIAK

 

Irakasgaia                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                        Lauhilekoa
Aplicaciones Oleoneumáticas (2 kreditu) C1
Procesos sin Arranque de Viruta (3 kreditu) C1
Gestión del Mantenimiento (3 kreditu) C1
Elementos de Mecatrónica (3 kreditu)  C1
Manejo de Recursos Energéticos (2 kreditu) C1
CAD/CAM/CNC (3 kreditu) C1
Proyecto de Título (krediturik gabe) C1
Taller Mecánico (5 kreditu) C2
Taller Mantención Industrial (3 kreditu)  C2
Procesos Industriales (3 kreditu)  C2
Software para Ingeniería (3 kreditu)  C2
Inspección y Control de la Mantención (2 kreditu) C2
GUZTIRA 32 kreditu  

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



TITULAZIO BIKOITZARI BURUZKO AKORDIOA TXILEKO SANTIAGOKO (USACH) UNIBERTSITATEKO INGENIARITZA FAKULTATEAREN ETA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEAN

 

AKORDIOAREN AZALPENA

Titulazio bikoitzari buruzko akordioa Txileko Santiagoko Ingeniaritza Fakultateak (USACH) eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolak (GIE-UPV/EHU) haien artean sinatutako hitzarmen bat da, programako ikasleek honako bi titulazioak lortzeko: UPV/EHUko Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Gradua eta Txileko Santiagoko Unibertsitateko Ingeniaritza Exekuzioko karrera Geomesura espezialitatean.




KLAUSULAK



1. Prestakuntza programak

1.1 Curriculum ibilbide motak

Titulazio bikoitza lortzeko, akordio honi atxikitzen zaizkion ikasleek honako alderdiak bete beharko dituzte:

1.- Haien jatorriko unibertsitateko programako ikasketa planeko enborreko eta nahitaezko irakasgai guztiak gaindituta izan behar dituzte.

2.- Akordio honetako I. eranskinean zehaztutako irakasgai guztiak gaindituta izan behar dituzte.

3.- Gradu amaierako proiektua aurkeztua eta onartua izan behar dute.

Akordio honi atxikitzen zaizkion ikasleek dokumentuaren eranskinean zehaztutako kredituak eta gradu amaierako lana egin beharko dituzte aipatutako bi tituluak lortu ahal izateko.

Bestalde, zehaztu egiten da, seihilekoetan banatuta,  zein den GIE-UPV/EHUko eta USACHeko ikasle baten curriculum ibilbide tipoa.

1.2 Pedagogi programak

Ikasleek testu honen amaieran zehaztutako irakasgaiak egin beharko dituzte, hitzarmen honek helburu dituen titulazioetako ikasketa planen gainean egindako desberdintasun azterketa baten arabera garatu direnak. Eta azterketa hori egin da bi kasuetan eskuratu behar diren gaitasun profesionalak aipagai dugun lanbidea garatzeko bi herrialdeetan ezarritako baldintzekin lotzeko.

Nahitaez egin beharko diren irakasgaiez gainera, unibertsitateek ikasleei emango diete akordioan parte hartzen dutenentzat interesgarri izan daitezkeen hautazko irakasgaiak egiteko aukera, erakunde bakoitzaren pedagogi eta prestakuntza eskaintza ahalik eta gehien baliatze aldera.

Gradu amaierako lana Geomatikaz edo Geomesuraz egin beharko da eta bi unibertsitateetako batean egin ahalko da.

1.3 Ikasketa Kontratua

Jatorriko erakundeak ezarriko du titulazio bikoitza programako bere ikasleentzat ikasketa kontratu bat, baita bertan erakunde bakoitzean egin beharreko curriculum ibilbidea eta pedagogi programa zehaztu ere.

2.- Ikasleen jarraipena

Ikasketa kontratua hiru aldeek sinatuko dute (ikasleak, USACHek eta GIE-UPV/EHUk) eta egin beharreko programa jasoko du.

Bi seihilekotan ikasi beharko da, helburuko unibertsitatean, 60 ECTS kreditu (edo horien denbora baliokidea), I. eranskinean zehaztutako irakasgaiei dagozkienak (kasuan kasu), programa bi aldeek onar dezaten.

Helburuko erakundeak izango du hartutako ikasleen jarraipena ziurtatzeko konpromisoa, hau da, jatorriko unibertsitatea informatuko du ikasleek lortutako emaitzez. Bestalde, noten agiri bat ere igorriko dio seihileko bakoitzaren bukaeran.

Gradu amaierako lana aurkeztuko da dagokion erakundean, betiere USACHeko (unibertsitate horretan ikasketak egiten ari diren espainiar ikasleentzat) eta GIE-UPV/EHUko ordezkariz (unibertsitate horretan ikasketak egiten ari diren txiletar ikasleentzat) osatutako epaimahai baten aurrean.

Karrera amaierako proiektuaren memoria bi unibertsitateetan aurkeztu beharko da eta horietan artxibatuko da kontsultetarako. Memoria hori hitzarmenean jasotako koordinatzaileari aurkeztu beharko zaio ikasketak egiten ari den unibertsitatean, eta horrek jatorriko unibertsitateko koordinatzaileari bidaliko dio.

Hitzarmen honek bultatutako proiektuen memorian bi erakundeen izena azalduko da nahitaez.

3.- Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

3.1 Ikasleen eskubideak

USACHeko ikasleei adieraziko zaie zein den GIE-UPV/EHUn matrikulatzeko prozedura. GIE-UPV/EHUko ikasleei adieraziko zaie zein den USACHen matrikulatzeko prozedura.

Ikasleek USACHeko arautegi pedagogikoaren eta GIE-UVP/EHUko gestio akademikoaren kopia bat jasoko dute, tokiko titulua lortzeko arauak jasota (aurkeztu beharreko dokumentuak, kostu gehigarria).

3.2 Ikasleen betebeharrak

Titulazio bikoitzeko programako ikasleek jatorriko erakundean ordainduko dituzte matrikula tasak. Esango zaie helburuko erakundean zenbat diru gehiago ordaindu beharko duten.

Ikasleek erakunde bakoitzeko barne arautegia errespetatu beharko dute, baita titulua lortzeko arautegi pedagogikoa/gestioko arautegia ere.

Sinatutako ikasketa kontratuak bete beharko dituzte bi erakundeetako titulua jaso ahal izateko.

GIE-UPV/EHUko ikasleek Cum-Laude aseguru bat izan beharko dute, atzerriko egonaldietarako, USACHeko egonaldi osorako. USACHeko ikasleek aseguru bat izan beharko dute, ikasleentzako aseguruak behar besteko estaldura ez badu, atzerriko egonaldietarako, GIE-UPV-EHUko egonaldi osorako.



4.- Tituluak ematea

4.1 Kasu orokorra

Ikasleek baldintza guztiak betetzen dituztenean jatorriko erakundeak bere ikasleei emango die titula lehenengo eta beste erakundera bidaliko ditu behar diren ziurtagiriak ikasleek helburuko erakundean titulua jaso dezaten.

Ikasleek kasuan kasuko helburuko herrialdean ordaindu beharko dituzte tituluen bidaltzeagatiko gastuak.

4.2 Kasu bereziak

Batzorde mistoak aztertu egingo ditu helburuko erakundean bi seihilekoak amaituta bi eskoletako tituluak jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen kasuak. Kasuan kasu, batzorde mistoak honako aukerak eskainiko dizkie 60 ECTS kreditu baino gutxiago gainditu dituzten ikasleei:

•        Beste seihileko bat gehiagoz jarraitzea helburuko erakundean titulazio bikoitzeko programa bukatzeko.
•        Titulazio bikoitzeko programa bertan behera utzi eta jatorriko erakundeko titulua bakarrik jasotzea. Dena dela, jatorriko unibertsitateari eska liezaioke helburukoan egindako eta onartutako kredituen aitorpena.

4.3 Tituluaren gehigarria

Ahal den neurrian, erakunde bakoitzak tituluaren gehigarri bat ezarriko du haien tituludun bakoitzarentzat.

5.- Egin beharreko irakasgaien zerrenda:

TXILEKO SANTIAGOKO UNIBERTSITATETIK DATOZEN IKASLEEK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN EGIN BEHARREKO IRAKASGAIAK

IRAKASGAIAK LAUHILEKOA
Kartografia: Diseinua eta Produkzioa (6 kreditu)                    1
Geodesia Espaziala eta Kartografia Matematikoa (9 kreditu)                     2
lnformazio  Geografikoko Sistemak (6 kreditu)                     2
lrudi Digitalaren Tratamendua  (6 kreditu)                     1
Datu Espazialen Azpiegitura (6 kreditu)                     1
Aplikazio Geomatikoak  (9 kreditu)                     1
Gradu Amaierako Lana (12 kreditu)  
Hautazko irakasgaiak (6 kreditu)

 

GUZTIRA: 60 kreditu


EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATETIK DATOZEN IKASLEEK TXILEKO SANTIAGOKO UNIBERTSITATEAN EGIN BEHARREKO IRAKASGAIAK

IRAKASGAIA LAUHILEKOA
Topografía 11 (8 kreditu)                   1
Lan Hidraulikoak  eta Nekazaritza Lanak (8 kreditu)                   1    
Meatzeen topografía  (8 kreditu)                   1
Errepide- eta hiri-lanak  (8 kreditu)                   2
Geomensurako proiektuen administrazioa  (4 kreditu)                   2
Karrera Amaierako Proiektua (12 kreditu)                   2
Hautazko irakasgaiak (12 kreditu)  

GUZTIRA: 60 kreditu

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es