XSLaren edukia

Kutsadura Atmosferikoaren Kimika eta Kutsatzaileen Sakabanaketa

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.2
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Modulu honetan (M05- hautazkotasuna), Atmosfera eta Zarata espezialitatean, garatzen den berezko gaitasuna ondorengoa da:

OP1- Sakonago ezagutzea kutsadura atmosferikoaren eta zarata eta bibrazioen espezializazio edo sakontze-lerroaren barnean lantzen diren ingurumen-ingeniaritzako zientzia-, teknologia-, tresna-eta teknika-atalak.

Irakasgai honek honako irakaskuntza-emaitzak lortzea du helburu:

- Kutsatzaile atmosferikoak isurtzen diren unetik, jalki edo metatzen direnerarte pairatzen dituzten prozesu fisiko zein kimikoak lantzen dira.

- Kutsadura gertaerak eragiten dituzten baldintza meteorologikoak ezagutzea, eta kutsadura mailaren determinaziorako teknika esperimentalen eta dispertsio-prozesuen zenbakizko ereduen erabilera. Kutsatzaileen sakabanaketa ebaluatzeko tresna edo eredurik egokienak hautaketarako irizpideak izatea, zonalde geografiko eta baldintza meteorologiko jakin batzuk kontuan hartuz.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA. ATMOSFERAREN FISIKAREN OINARRIAK.

2. GAIA. KUTSATZAILEEN SAKABANATZEA ATMOSFERAN.

3. GAIA. ATMOSFERA-ZIENTZIEN OINARRI KIMIKOAK.

4. GAIA. KUTSADURA ATMOSFERIKOAREN KIMIKA: ERREAKZIO HOMOGENEOAK GAS-FASEAN ETA ERREAKZIO HETEROGENEOAK UR-FASEAN.

MetodologiaToggle Navigation

Saio magistraletan irakasleak helburuak eta oinarri teorikoak azalduko ditu, ikasleek geroago planteatuko diren galdera eta problemak ebatzi ahal izateko. Gai bakoitzean mota ezberdinetako jarduerak (gaur egungoei buruzko eztabaidak, arrazonatzeko galdetegi teorikoak, …) proposatuko dira bai era indibidualean bai taldean.

Gela-praktiketan ebazpen itxia edota irekia duten ariketak planteatuko dira. Horietako baztuk ikasleek klasean ebatziko dituzte, eta klasean zuzentzen ez direnak, entregai gisa gerako dira, ikaslearen jarrera aktiboa bilakatuz.

Ordenagailu-praktiketan ikasleek oinarrizko kalkuluak eta simulazioak egingo dituzte. Praktika bakoitzean entregatu beharreko lanak egitura berdina izando du: 'Lehenengo Txostena' eta 'Bigarren Txostena'. Lehenengo txostena praktika astearen aurreko egunerako egin behar den lana (eta egela-ra igota) eta bigarren txostena praktika egunean egin beharreko lana. Azken txosten hau praktika egunean bertan egela-ra igo beharko da.

e-Gela plataforma birtuala erabiliko da ikaslearen gida, irakaskuntza-materiala (apunteak eta material zientifiko-teknikoa), ariketen enuntziatuak, eta irakasgaiaren irakasleek prestaturiko ordenagailu-praktiken gidoiak banatu eta partekatzeko, txostenak entregatzeko, baita irakasgai honekin erlazionatutako berriak edota aldaketak argitaratzeko ere.

“Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.”

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazioa mistoa izango da, hau da, ebaluazio hezigarrian ikasleek lortutako kalifikazioan oinarrituko da, baita idatzizko azken azterketaren kalifikazioan ere.



**Ebaluazio hezigarrian (amaierako kalifikazioaren %30a), hainbat jarduera kontuan hartuko dira, lauhilekoan zehar ikaslearen jarraipen eta hobekuntzarako. Hurrengo jarduerak, era indibidualean edota taldeka, kontuan hartuko dira:

*Lauhileko bakoitzean, arazo erreal baten oinarritutako talde-lan bat proposatuko da. Talde-lana lauhilekoaren bigarren zatian aurkeztuko da (9-15 bitarteko asteetan), eta dagokion informazioa e-Gela plataforman egongo da eskuragarri (%15ea). Lanaren ahozko aurkezpena egingo da (% 5ea) irakaslearekin adostutako data batean.

*Halaber, saio magistraletan proposatutako galderen erantzunak, era indibidualean edota taldeka, eta gela-praktiketan zuzendu ez diren ariketak balioetsiko dira, baita ordenagailu-praktiken txostenak, eta ordu ez-presentzialetan egindako jarduerak ere (% 10a).



**Bestalde, idatzizko azken azterketak (amaierako kalifikazioaren % 70a) bi atal izango ditu: teoria ( 6-8 galdera labur) eta zati praktikoa, ikasleek arazo errealak ebazteko ahalmena frogatu ahal izateko.



Irakasgaiaren amaierako nota, hurrengo ehunekoak kontuan hartuz kalkulatuko da: Idatzizko azken azterketa, % 70 (% 65 teoria eta % 35 ariketak), eta ebaluazio hezigarria, % 30 (% 10 ordenagailu-praktiketako txostenak, % 15 talde-lanak eta % 5 ahozko defentsa).



Amaierako kalifikazioan, galderetarako erantzunak, lauhilean zehar planteatutako ariketen ebazpena eta lan-txostenak kontuan hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da idatzizko azken azterketan 10 puntutik 5 puntu edo gehiago lortzea. Gutxieneko hori erdietsi ez bada, amaierako kalifikazioa izango da idatzizko azken azterketakoa (teoria eta ariketak).



Ohiko deialdiari uko egingo dio, aldi ofizialean ezarritako azken azterketara aurkezten ez den ikasleak

Ebaluazio jarraituari uko egiteko, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia kontuan hartuko da, “Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du…”

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-Gela plataforma birtuala erabiliko da ikaslearen gida, irakaskuntza-materiala (apunteak eta material zientifiko-teknikoa), ariketen enuntziatuak, eta irakasgaiaren irakasleek prestaturiko ordenagailu-praktiken gidoiak banatu eta partekatzeko, txostenak entregatzeko, baita irakasgai honekin erlazionatutako berriak edota aldaketak argitaratzeko ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Figueruelo, Juan E. y Dávila, Martín Marino. (2004). “Química-Física del Medio Ambiente y de los Procesos Medioambientales”. Ed. Reverté.

- Hobbs, Peter V. (2000) “Basic Physical Chemistry for the Atmospheric Sciences”, 2nd Edition. Ed. Cambridge University Press.

- Hobbs, Peter V. (2000) “Introduction to Atmospheric Chemistry”. Ed. Cambridge University Press.

- Jacob, Daniel J. (1999) “Introduction to atmospheric Chemistry”. Ed. Princeton University Press.

- Manahan, Stanley E. (2007) “Introducción a la Química Ambiental”. Ed. Reverté.

- Vallero, Daniel. (2008) “Fundamentals of Air Pollution”. Ed. Elsevier.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Finlayson-Pitts, B. J. and Pitts, Jr, J.N. (2000) “Chemistry of the Upper and Lower Atmosphere”. Ed Academic Press.
- Seinfeld, J.H. and Pandis, S.N. (1999) “Atmospheric Chemistry and Physics. From Air Pollution to Climate Change”. E. John Wiley& Sons Inc.

Aldizkariak

- Environmental Science and Technology.
- Journal of the Air and Waste Management Association.
- Atmospheric environment.
- Atmospheric Chemistry and Physics.

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

15:00-16:30

15:00-16:00

31-35

15:00-16:30

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

15:00-16:00

31-35

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

16:30-18:00

25-25

16:30-18:00

27-27

16:30-18:00

29-29

16:30-18:00

32-32

16:30-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA