"Autokontsumoa: eredu energetiko berri baten bila" hitzaldia abenduaren 3an, online, 11:00etan

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/27

Bazenekien zure etxean bertan elektrizitatea ekoizteko aukera duzula? Eta kontsumitu edo sarera igortzeko aukera dagoela? Zelan egin daiteke? Gehiago jakin nahi? Hurbildu zaitez GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibaren eskutik eta Euskaraldiaren babesean egingo den online hitzaldira. Autokontsumoarekin lotutako lan eremu zabala ezagutu ezazu!

HIZLARIA: Alazne Arruti

NON: On-line, BBC bidez: https://eu.bbcollab.com/guest/cf0ad2f11ca54bb1b6eabc50f8f45467

NOIZ: Abenduaren 3an, osteguna, 11:00etan

Elektrika Ariguneak antolatutako saioa Euskara eta Etengabeko prestakuntzaren Errektoreordetzaren diru-laguntzaz.