2021eko otsailaren 8tik 11ra (11:00etatik 13:00etara)

"SEKTORE ELEKTRIKOA. Erronkak eta aukerak" IV Jardunaldiak

Online izango dira, eGelaPI plataforman

Lehenengo argitaratze data: 2021/01/27

Aurreko ikasturteetan hasitako lanari jarraiki, Ingeniaritza Elektrikoa Sailak 2021eko otsailean  ospatuko diren "SEKTORE ELEKTRIKOA. Erronkak eta aukerak" IV Jardunaldiak antolatu ditu. Hainbat hizlariren eskutik gai berriak jorratuko dira bertan, sektore elektrikoaren oraina eta etorkizuna barne hartuko dutenak. Bereziki ingeniaritzaren alor guztietako ikasleei zuzendurik daude, eta profil elektrikoa duten tituludunei.

Behean atxikitako dokumentuan jardunaldietan izango diren saioei buruzko informazioa dago, eta baita izen-ematea egiteko argibideak.