XSLaren edukia
Makinen Kontrola eta Eragingailu Elektrikoak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2018/19
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 30 | 30 |
Gelako p. | 15 | 30 |
Laborategiko p. | 15 | 30 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Titulazioko memorian irakasgai honi ezarritako gaitazunak ondorengoak dira:
Orokorrak:
3.G. Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.
4.G. Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko,
arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, elektrizitate berariazko teknologian; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
5.G. Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.
6.G. Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
Zeharkakoak:
10.G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
13.G. Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.
Teknologia Elektriko moduluaren gaitasun zehatzak:
2.TEZ: Makina elektrikoen kontrol eta eragingailu elektriko eta hauen aplikazioen ezagutza.
Titulazioko memoriarekin bat ikaskuntzaren emaitzak ondorengoak dira:
Makina elektrikoen kontrol eta eragin zirkuituak eta beraien aplikazioak ezagutu, ulertu eta analizatu.
Makina elektrikoen eragin eta kontrol zirkuituak diseinatzerakoan irakasgaiaren ezagutzak era egokian erabili.
Zeregin kooperatiboak egiterakoan taldean lan egin. Proposamenak egin, besteen ekarpenak analizatu, ideiak eztabaidatu, iturri ezberdinetan informazioa bilatu eta beharrezko ekintzak burutu.
Informazio teknikoa, ahoz zein idatziz, era egokian komunikatzea, behar diren baliabide teknologikoak erabiliz.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1 GAIA: Kontrol Zirkuitu eta Eragingailu Elektrikoetara Sarrera.
2 GAIA: Eragingailuak Korronte Alternoko Makina Asinkronoekin.
3 GAIA: Eragingailuak Korronte Alternoko Makina Sinkronoekin.
4 GAIA: Eragingailuak Korronte Zuzeneko Makinekin.
5 GAIA: Eragingailu elektrikoak, automata programagarrien bidez.
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza Magistrala: Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua heldu araziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertu eta informazio bereganatzearen kontrol bat egitea saiatuko da.
Gelako Praktikak: Gelako praktiketan ariketa/proiektu/lanen bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.
Laborategiko Praktikak: Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Irakasgaiaren ebaluaketa mistoa izango da, lauhilekoan zeharreko ebaluaketa jarraitua eta azken proba bat konbinatuz.
Ebaluaketa jarraitua: irakasgaiaren notaren % 40. Ondoren adierazten den moduan egingo da:
• Entregagarriak: ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko ariketa edo/eta galdera edo/eta lanen bakarkako edo taldeko ebazpena. Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da eta beharrezko denean, jarduera egiteko edo entregatzeko, egela plataforma erabiliz. Jardueraren kalifikazioa irakasgaia notaren %10.
• Talde lana: guztiona den proiektu baten exekuzioan era koordinatu batean lan egiten duen pertsona talde baten prozesu kooperatiboa. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 20, ondoren adierazten den moduan banatzen delarik:
o Dokumentua: % 12
o Azalpena: % 4
o Ahozko defentsa: % 4
• Laborategi praktikak: oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, praktika saioaren aurretik ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du. Laborategi praktika bakoitzaren garapenarekin batera, ikasleek praktiken txostena bete beharko dute, txosten honen enuntziatua eta jarraibideak gidoiarekin batera ematen direlarik. Praktiken kalifikazioak praktiken txostena eta ikasleak laborategian izaten duen jarrera, laborategian jarraitu beharreko segurtasun neurrien betetzean zorroztasunez begiratuz, kontuan izango dira. Jardueraren kalifikazioa irakasgaia notaren %10.
Bakarkako azken proba: irakasgaiaren notaren % 60a:
• Ebaluaketa jarraituan ebaluatu ez den irakasgaiaren atalari dagokion idatzizko azterketa izango da. Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak eta ebatzi beharreko ariketak egongo dira.
Azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batezbesteko haztatua eginez aterako da, baina ondorengoa betetzea ezinbeztekoa izango da:
• Bakarkako azken proban atera beharreko gutxienezko nota, probaren balioaren % 50a izango da.
• Gutxienez laborategiko praktiken saioen % 80ra joatea.
Aurrekoa ez bada betetzen, ez da egingo baturarik eta ez da aplikatuko adierazitako haztapenik. Eta aktan agerturiko nota bakarkako azken proban lortutako nota izango da (10etik) edo 4.5.
Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikaslea ebaluazio araudiarekin bat (ikasleak berak, sinatutako idatzi bat entregatu beharko dio irakasgaiko irakasleari ebaluazio jarraituari uko egin nahi diola adieraziz. Idatzia entregatzeko lauhilekoa hasten den egunetik aurrera, eskolako egutegi akademiakoarekin bat, 9 asteko epea izango du) azken ebaluazio sistemarekin ebaluatuko da, irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo zaiolarik, irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko.
Proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak izanik:
• Ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko bakarkako lan bat egin. Jarduera hau tutoretza eta segimendu jarraibide batzuekin garatuko da, eta beharrezko balitz egela erabiliz jarduera egin edo entregatzeko. Ikasleak egin beharreko lana, uko egitearen idatzi jaso eta aste biko epean zehaztuko da. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiko notaren % 10a da.
• Laborategi azterketa: laborategian egingo den proba esperimentala. Azterketaren kalifikazioa irakasgaiaren % 20a da.
• Idatzizko azterketa: Azterketan garapen galderak edo/eta test galderak eta ebatzi beharreko ariketak egongo dira. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 70a da.
Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko azterketan eta laborategi azterketan bakoitzari dagokion balioaren % 50eko nota minimoa lortzea.
Ikaslea idatzizko azken azterketara ez bada joaten, deialdiari uko egiten diola ulertzen da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiko apunteak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
FRAILE MORA, J., "Máquinas Eléctricas", Ed.: McGraw-Hill, Madrid, 2008.
FRAILE MORA, J., FRAILE ARDANUY, j. "Accionamientos Eléctricos", Ed.: Garceta, Madrid, 2016.
MERINO AZCÁRRAGA, J.M., "Manual de accionamientos eléctricos", Ed.: EVE, Bilbao, 1984.
ROLDÁN VILORA, J. "Motores trifásicos. Características, cálculos y aplicaciones". Ed.: Paraninfo, Madrid, 2010.
DIAZ GONZÁLEZ, G. y otros, "Variación de la velocidad de los motores eléctricos". E.: S.P. Universidad de Oviedo, 2002.
PONCE CRUZ, P., SAMPÉ LÓPEZ J., “Máquinas eléctricas y técnicas modernas de control”, Ed.: Alfaomega, Mexico D.F., 2008.
PORRAS, A. "Autómatas programables". Ed.: McGraw Hill, Madrid 1990.
BALCELLS, J, ROMERAL J.L. "Autómatas Programables". Ed Marcombo Barcelona 1997.
SIMATIC S7. Autómata programable S7-300. Manuales Siemens.
Motor elektriko eta gailu elektrikoen fabrikatzaileeen katalogoak.
Gehiago sakontzeko bibliografia
VAS P., "Vector control of AC machines", ¿Ed.: Oxford University Press, New York, 1994.
Aldizkariak
Automatización e instrumentación.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- BEDIALAUNETA LANDARIBAR, MIREN TERESE
- IRAOLAGOITIA IRIONDO, ANA MERCEDES
- OÑEDERRA LEYARISTI, OIER
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-33 | 08:00-10:00 |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-33 | 08:00-09:00 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 11:00-12:00 | ||||
20-20 | 11:00-13:00 | ||||
22-22 | 11:00-13:00 | ||||
24-24 | 11:00-13:00 | ||||
26-26 | 11:00-13:00 | ||||
28-28 | 11:00-13:00 | ||||
30-30 | 11:00-13:00 | ||||
32-32 | 11:00-13:00 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-33 | 11:00-13:00 |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-33 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 09:00-10:00 | ||||
20-20 | 09:00-11:00 | ||||
22-22 | 09:00-11:00 | ||||
24-24 | 09:00-11:00 | ||||
26-26 | 09:00-11:00 | ||||
28-28 | 09:00-11:00 | ||||
30-30 | 09:00-11:00 | ||||
32-32 | 09:00-11:00 |