XSLaren edukia

Erregulazio Automatikoa

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Gelako p.1530
Laborategiko p.816
Ordenagailuko p.714

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Titulazioko memorian irakasgai honi ezarritako gaitasunak ondorengoak dira:

Orokorrak:

3.G. Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.

4.G. Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko,

arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, elektrizitate berariazko teknologian; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

5.G. Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.

6.G. Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.



Zeharkakoak:

10.G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.

13.G. Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.



Teknologia Elektriko moduluaren gaitasun zehatzak:

2.TEZ: Makina elektrikoen kontrol eta eragingailu elektriko eta hauen aplikazioen ezagutza.



Titulazioko memoriarekin bat ikaskuntzaren emaitzak ondorengoak dira:

•Erregulazio automatikoko teorietan oinarrituta, edozein sistematan zientzia eta tenkologiaren inguruko kontzeptuak ezagutu, ulertu eta aplikatu, edozein sistematan, egoera berrietara egokitzeko aldakortasun handia eskainiz.

•Erregulazio eta serbosistema problemak ebazteko irakasgaiko ezagutzak etengabe erabiltzea.

•Sistema mota ezberdinen laborategi simulazioetan ezagutza teorikoak aplikatzea.

•Emaitzak ulertu eta interpretatzea.

•Zeregin kooperatiboak egiterakoan taldean lan egin. Proposamenak egin, besteen ekarpenak analizatu, ideiak eztabaidatu, iturri ezberdinetan informazioa bilatu eta beharrezko ekintzak burutzea.

•Informazio teknikoa, ahoz zein idatziz, era egokian komunikatzea, behar diren baliabide teknologikoak erabiliz.

•Realización de mediciones, cálculos, estudios, informes y otros trabajos análogos con el fin de comprender mejor la ciencia de la regulación automática



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA. SARRERA

Kontrol sistemak

Sistemen eredu matematikoa

Ekuazio diferentziala eta transferentzi funtzioa

Bloke diagramak. Oinarrizko elementuak, aldaketak eta sinplifikazioak. Zirkuitu elektrikoetan aplikazioa.

Kontrol sistemak Ingeniaritza Elektrikoan.

Berrelikadura teoria.

2. GAIA. ERANTZUN IRAGANKOR ETA IRAUNKORRA

Lehenengo mailako sistemak

Bigarren mailako sistemak

Maila handiagoko sistemak

Egonkortasuna. Routh-Hurwitz irizpidea.

Egoera egonkorreko erroreak.

Kontrol integratzaile eta deribatzailearen eragina.

Erantzun iragankor eta iraunkorraren azterketa sistema elektrikoetan.

3. GAIA. ERROEN TOKIAREN METODOA: KONTROL SISTEMEN ANALISI ETA DISEINUA

Erroen tokiaren definizio eta eraikuntza

Kontrol sistemen diseinua erroen tokia aplikatuz

Erroen tokia metodologiaren aplikazioa sistema elektrikoetan.

4. GAIA. KONTROL SEINALEAREN ALDAKETA. PID ERREGULADOREA

Kontrol proportzionala

Kontrol proportzional-deribatzailea (PD)

Kontrol proportzional-integrala (PI)

Kontrol proportzional-integral-deribatzailea (PID)

PID baten parametroen doitze esperimentala

Sistema elektrikoen kontrolean erreguladoreen aplikazioa.

5. GAIA. SISTEMA LINEALEN MAIZTASUNEKO ERANTZUNA.

S planotik maiztasun planorako aldaketa

Bode diagramak

Sistema elektrikoetan aplikazioak

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza Magistrala (M): Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua heldu araziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertu eta informazio bereganatzearen kontrol bat egitea saiatuko da.



Gelako Praktikak (GA): Gelako praktiketan ariketa/proiektu/lanane bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.



Laborategiko Praktikak (GL): Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.



Ordenagailuko Praktikak (GO): Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluaketa mistoa izango da, lauhilekoan zeharreko ebaluaketa jarraitua eta azken proba bat konbinatuz.



Ebaluaketa jarraitua: irakasgaiaren notaren % 40. Ondoren adierazten den moduan egingo da:



•Entregagarriak: ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko ariketa edo/eta galdera edo/eta lanen bakarkako edo taldeko ebazpena. Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da eta beharrezko denean, jarduera egiteko edo entregatzeko, egela plataforma erabiliz. Jardueraren kalifikazioa irakasgaia notaren % 10.

•Talde lana: guztiona den proiektu baten exekuzioan era koordinatu batean lan egiten duen pertsona talde baten prozesu kooperatiboa. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 20

•Laborategi praktikak: oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, praktika saioaren aurretik ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du. Laborategi praktika bakoitzaren garapenarekin batera, ikasleek praktiken txostena bete beharko dute, txosten honen enuntziatua eta jarraibideak gidoiarekin batera ematen direlarik. Praktiken kalifikazioan praktiken txostena eta ikasleak laborategian izaten duen jarrera kontuan hartuko dira. Jardueraren kalifikazioa irakasgaia notaren % 10.



Bakarkako azken proba: irakasgaiaren notaren % 60



•Ebaluaketa jarraituan ebaluatu ez den irakasgaiaren atalari dagokion idatzizko azterketa izango da. Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak eta ebatzi beharreko ariketak egongo dira.

Azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batezbesteko haztatua eginez aterako da, baina ondorengoa betetzea ezinbeztekoa izango da:

•Bakarkako azken proban atera beharreko gutxienezko nota, probaren balioaren % 50a izango da.

•Gutxienez laborategiko praktiken saioen % 80ra joatea.

Aurrekoa ez bada betetzen, ez da egingo baturarik eta ez da aplikatuko adierazitako haztapenik. Lortu daitekeen nota maximoa 4.0 izango da.



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA



Ebaluaketa araudiarekin bat, ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikaslea ebaluatzeko irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo zaio, irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko. Ebaluazio jarraituari uko egiteak ebaluazio jarraituan lorturiko puntuazioak galtzea suposatuko du.

Proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak izanik:



•Ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko bakarkako lan bat egin. Jarduera hau tutoretza eta segimendu jarraibide batzuekin garatuko da, eta beharrezko balitz egela erabiliz jarduera egin edo entregatzeko. Ikasleak egin beharreko lana, uko egitearen idatzi jaso eta aste biko epean zehaztuko da. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiko notaren % 10a da.

•Laborategi azterketa: laborategian egingo den proba esperimentala, proba hau proba esperimentalari buruzko galderekin osotu ahal delarik. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 20

•Idatzizko azterketa: Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak eta ebatzi beharreko ariketak egongo dira. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 70

Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko azterketan eta laborategi azterketan bakoitzari dagokion balioaren %50eko nota minimoa lortzea.



KASU GUZTIETAN:

Ikaslea idatzizko azterketara ez bada joaten, deialdiari uko egiten diola ulertzen da.

Irakasgaia aprobatzeko azken nota 5 puntu 10etik izango da.



Normalean, ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere, laborategiko azterketan izan ezik, laborategi azterketan laborategi azterketaren praktikari dagokion laborategi materiala erabili ahal izango dute eta kasu batzuetan praktikaren gidoia ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren apunteak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

“Ingeniería de Control Moderna”, 5ª Edición, Katsuhiko Ogata, Pearson. Prentice Hall (2010)

Gehiago sakontzeko bibliografia

“Sistemas de Control Moderno”, 10ª Edición, Richard C. Dorf, Pearson. Prentice Hall (2005)
“Sistemas de Control Automático”, 7ª Edición, Benjamin C. Kuo, Pearson. Prentice Hall (2005)
“Problemas de Ingeniería de Control utilizando Matlab”, Katsuhiko Ogata, Pearson. Prentice Hall
“Sistemas de Control en Tiempo Discreto”, 2ª Edición, Katsuhiko Ogata, Pearson. Prentice Hall
FRAILE MORA, J., "Máquinas eléctricas", Ed.: McGraw-Hill, Madrid, 2008.
FRAILE MORA, J., FRAILE ARDANUY, J., "Accionamientos eléctricos", Ed.: Garceta, Madrid, 2016.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BEDIALAUNETA LANDARIBAR, MIREN TERESE
  • OÑEDERRA LEYARISTI, OIER
  • VAZQUEZ URANGA, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:00-10:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

3-3

11:00-13:00

5-5

11:00-13:00

7-7

11:00-13:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

11:00-13:00

4-4

11:00-13:00

6-6

11:00-13:00

8-8

11:00-13:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

11:00-13:00

11-11

11:00-13:00

13-13

11:00-13:00

15-15

11:00-12:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

10:00-12:00

10-10

10:00-12:00

12-12

10:00-12:00

14-14

10:00-12:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-11:00

2-2

10:00-12:00

4-4

10:00-12:00

6-6

10:00-12:00

Irakasleak