XSLaren edukia

Zentral Elektrikoak eta Energia Berriztagarriak

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4560
Mintegia515
Gelako p.3045
Laborategiko p.55
Ordenagailuko p.510

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiarentzako “Memoria Egiaztatuan” zehaztutako gaitasun orokorrak hauek dira:

1.G.: Industria ingeniaritzaren arloko proiektuak, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN, idazteko, sinatzeko eta garatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua, CIN/351/2009 Ministro Aginduaren 5. atalari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera, honako elementu hauek eraikitzea, berritzea, konpontzea, zaintzea, eraistea, fabrikatzea, instalatzea, muntatzea edo ustiatzea da: egiturak, ekipo mekanikoak, instalazio energetikoak, instalazio elektrikoak eta elektronikoak, instalazio industrialak, eta fabrikazio eta automatizazio prozesuak.

3.G.: Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.

4.G.: Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

5.G.: Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.

6.G.: Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.

7.G.: Konponbide teknikoen gizarte eta ingurumen eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.

10.G.: Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.

11.G.: Industria ingeniari tekniko lanetan, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN, aritzeko beharrezko legeria aplikatzeko beharrezko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.

12.G.: Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea, etengabeko prestakuntzak dakarren erronka kontuan hartuta.

13.G.: Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.

14.G.: Taldean modu eraginkorrean lan egitea, gaitasunak eta ezaguerak integratuta industria ingeniaritzako elektrizitatea espezialitatearen arloan erabakiak hartzeko.



Hauetaz aparte, Teknologia Elektriko Berariazko Moduluaren hurengo gaitasun hauek zehazten dira:

9.TEZ.: Zentral Elektrikoak diseinatzeko gaitasuna.

10.TEZ.: Energia Berriztagarrien ezagutza aplikatua.



Gaitasun hauekin, ikasleak Energia Elektrikoaren Ekoizte Sistemen, Zentral Elektrikoen eta Energia Berriztagarrien hurrengo ezagutzak jasoko ditu:

-Sorgailu ezberdinen funtzionamendu eta aplikazioak ezagutzea, ulertzea, analizatzea eta ezberdintzea, hala nola, aurkez daitezkeen behar ezberdinentzat, motarik egokiena aukeratzen jakitea ere.

-Ezagutza teorikoak, Sistema Elektriko batean dauden zentral elektriko mota ezberdinen diseinuak gauzatzeko.

-Energia elektrikoaren ekoizteari aplikatutako energia berriztagarrien ezagutzak.

-Zeregin kooperatiboak ekiteko talde-lana. Proposamenak egin, besteen ekarpenak analizatu, ideiak eztabaidatu eta iturri ezberdinetatik informazioa bilatu.

-Ahozko eta idatzitako eretan, zuzentasunez komunikatu errekurtso teknologiko egokiak erabiliz.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia: Potentzia Sistema Elektrikoa eta Bere Orokortasunak

Sektore elektrikoaren ezaugarri orokorrak. Bere sorkuntzaren kontzeptuen sarrera. Energia elektrikoa eta garapen iraunkorra. Eskaeraren estaldura, munduaren egoera energetikoa. Sorkuntza sistemaren arautegia eta elektrizitatearen sorkuntzaren liberalizazio prozedura erasaten duen merkatu elektrikoaren funtzionamendua.

2. Gaia. Zentral Elektrikoetako Sorgailuak

Sorgailuak Potentzia Sistema Elektrikoan. Sorgailu sinkronoa. Iman iraunkorreko sorgailua. Sorgailu asinkronoa. Elikadura bikoitzeko sorgailu asinkronoa. Konexio ezaugarriak.

3. Gaia. Zentral Elektriko Konbentzionalak

Energia elektrikoaren ekoiztea zentral hidroelektriko, termiko eta nuklearretan. Osaketa eta funtzionamendu printzipioa.

4. Gaia. Zentral Elektrikoak Erregimen Berezi Barruan

Energia elektrikoaren ekoiztea baterako sorkuntza eta energia berriztagarrietan oinarritutako zentral edo instalazioetan: parke eolikoak, eguzki energiakoak, itsasoaren energiakoak, biomasakoak, geotermikoak eta ziklo konbinatukoak. Funtzionamendu printzipioa. Energia Eolikoaren oinarrizko konbertsio printzipioak eta parkearen diseinua. Hidrogenoa energia bektore bezala.

5. Gaia. Garraio Sarera Lotutako Zentral Elektrikoak

Adierazpen haribakarrak. Interkonexioak (busak). Potentzia eta zerbitzu lagungarrien zirkuituak. Sorkuntza-garraio neurketak.

6. Gaia. Banaketa Sarera Lotutako Zentral Elektrikoak

Adierazpen haribakarrak. Potentzia, interkonexio eta zerbitzu lagungarrien zirkuituak. Sorkuntza- banaketa neurketak. Erregimen bereziko Araudia.



GAI-ZERRENDA

-Isolatutako instalazio fotovoltaiko baten funtzionamenduaren ikasketa.

-Eguzki-panelen ezaugarrien determinazioa.

-Erradiazio intentsitatea eta inklinazio angeluaren eragina ekoiztutako energian.

-Eguzki-panelen portaeraren ikasketa funtzionamendu egoera ezberdinetan.

-Sarera lotutako instalazio fotovoltaiko baten funtzionamenduaren ikasketa.

-Sarera lotutako energia eolikoko ekoizpen sistema baten funtzionamendu eta xedapenaren ikasketa.

-Erabilitako sorgailuaren kurba ezaugarriak.

-Erabilitako sorgailuaren pare/intentsitate eta tentsio/biraketa abiadura konstanteen kalkulua.

-Artezgailuaren errendimendua. Errendimenduaren kalkulua: sarean sartutako potentzia elektrikoa / potentzia mekanikoa.

-Operazio puntu onenen determinazioa baldintza atmosferiko aldakorren parean.

-Haizearen abiadura / potentzia kurba.

MetodologiaToggle Navigation

KLASE MAGISTRALAK: irakasgaiko gaien azalpen kontzeptualak irakaslearen aldetik. Klase Magistraletan (M), irakasgaiaren edukia landuko da PWP gardenkien eta/edo bideoen laguntzarekin, era honetan, produkzio-prozesuaren ulermen hobeago bat ahalbidetuz.



GELAKO PRAKTIKAK: Gelako Praktiketan (GA), ikerkuntza lanen gainean oinarrituta, ekintza ezberdinak landuko dira. Ekintza hauetan, ikasleak, aurretik zehaztutako gai bati buruz datu batzuk bildu eta ikertu beharko ditu, eta hauetatik abiatuta emaitzak lortu, azkenean klasearen aurrean aurkeztuak izateko. GA hauetan, talde lanak ere defendatuko dira. Era honetan konpetentzien zati handi bat ebaluatua izango da.



MINTEGI ETA ORDENAGAILU PRAKTIKAK: Mintegi (S) eta Ordenagailuko Praktiketan (GO), irakasleak aurretik ezarritako gai baten gainean talde lan bat garatuko da, zeinak aurretik zehaztutako aldeak jarraitu beharko dituen.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK: Laborategiko Praktiketan (GL) laborategiko saiakuntza ezberdinak landuko dira, neurketak eta emaitzak burutuz, ondoren laborategiko txosten moduan aurkeztuak izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Gelako Praktiken (PA), Mintegien (S), Ordenagailuko Praktiken (PO) eta Laborategiko Praktiken (GL) asistentzia nahitaezkoa da. Klase hauetan landutako bai banakako zein taldeko lanen txostenak asistentziaren arabera puntuatuko dira era haztatu baten.

Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da amaierako azterketa gainditzea eta ebaluatzen diren gainontzeko jarduera bakoitzean 4/10ko nota minimoa ateratzea.

Irakasgaiaren ebaluazioa era misto baten burutuko da, idatzizko amaierako azterketa bat eta lauhileko osoan zehar egindako ebaluazio jarraitua konbinatuz, hurrengo haztapena kontutan izanda:



-Ikerkuntza lana (GA) eta honen aurkezpena: %10

-Taldeko lanak (S eta GO): %10

-Urtean zehar egindako lanen aurkezpenak %10

-Laborategiko praktiken txostenak(banakako lana): %10

-Amaierako azterketa: %60



Irakasgaia gainditzeko, ateratako azken nota 5 edo handiagoa izan behar da ere.

Aurrekoa betetzen ez bada, ez da batezbestekorik burutuko, ezta adierazitako haztapenik aplikatuko ere, eta aktan agertuko den gehienezko azken nota 4,5 izango da.

Edozein kasutan, Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat.

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ebaluazio jarraituari uko eginez, ebaluazio finala eskatzen duten ikasleek, eta ezarritako betekizunak betetzen baldin badute, kurtsoan zehar emandako materiaren %100 hartzen duen amaierako azterketa bakarra egingo dute, laborategiko praktikak barne, eta horretaz gain lan baten defentsa. Amaierako azterketa bakarraren zati ezberdinek hurrengo haztapenak izango dituzte:

-Banakako lan baten entrega/defentsa: %30

-Laborategiko azterketa: %10

-Idatzizko amaierako azterketa: 60%

Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izan beharko da idatzizko amaierako azterketa gainditzea eta ebaluatzen diren gainontzeko jarduera bakoitzean 4/10ko nota minimoa ateratzea.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiko gardenkiak
Taldeko lanen txostenak (aurkezpenen gardenkiak)
Irakaskuntzarako laguntza plataforma telematikoa: eGela

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-E. Esteire Guereca, A. Madrid Cenzano, A. Madrid Vicente, “Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa”, Ed. UPV/EHU, Leio 2012 (1ª edición)

-A.L. Orille "Centrales Eléctricas". Ser. Publicaciones UPC, Barcelona, 1996.

-A. Madrid Vicente, “Energías Renovables (Fundamentos, Tecnologías y Aplicaciones)”, Ed. AMV Ediciones, Madrid 2009.

-Fraile Mora, "Máquinas Eléctricas." 6 ed. Madrid: Mac Graw-Hill/Interamericana de España, S.A.U. 2008. 864 p. ISBN 84 481 6112 2.

-Ramírez, "Centrales Eléctricas", Ed. CEAC, Barcelona, 1995.

-Sanz Feito, "Centrales Eléctricas" ,UPM.

-L. Rodríguez , S. Arnalte J.C. Burgos ," Sistemas eólicos de producción de energía eléctrica". Ed. Rueda, Alcorcón, Madrid 2003.

-F. J. Friedrich y J. Fernández González ,“La energía de la biomasa” , S.A.P.T., Madrid : 1999.

-A.Madrid, “La biomasa y sus aplicaciones energéticas” Ed. AMV Ediciones, Madrid, 2012.

-VV.AA."Principios de conversión de la energía eólica" CIEMAT, Madrid (2005).

-J.M. Méndez, R. Cuervo, "Energía Solar Fotovoltaica", Ed. Fundación Confemetal, Madrid 2008.

-Ministerio de Industria y Energía, "Reglamento sobre centrales eléctricas, subestaciones y centros de transformación e instrucciones", Ed. Ministerio de Industria, Turismo y Comercio, Madrid 2006.

- Ministerio de Ciencia y Tecnología, "Reglamento electrotécnico para baja tensión : Real Decreto 842-2002 de 2 de agosto de 2002 : ITC-BT y documentación complementaria del REBT", Ed. Marcombo, Barcelona 2008

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Procedimientos de transporte y operación del sistema, http://www.ree.es/operacion/procedimientos_operacion.asp
Normas particulares de distribuidores.
-Real Decreto 900/2015, de 9 de octubre, por el que se regulan las condiciones administrativas, técnicas y económicas de las modalidades de suministro de energía eléctrica con autoconsumo y de producción con autoconsumo.
-Real Decreto 2019/1997, de 26 de diciembre, por el que se organiza y regula el mercado de producción de energía eléctrica.
-Real Decreto 661/2007, de 25 de mayo, por el que se regula la actividad de producción de energía eléctrica en régimen especial.
-RD 3275/1982 Reglamento sobre condiciones técnicas y garantías de seguridad en centrales, subestación y centros de transformación.

Aldizkariak

- http://www.appa.es/
- http://www.energias-renovables.com
- http://www.energetica21.com
- http://www.erasolar.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GUTIERREZ OCHOA DE ALDA, MARIA DOLORES
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, KOLDOBIKA JOSEBA
  • VAZQUEZ URANGA, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

08:00-10:00

10:00-11:00

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-22

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00

10:00-11:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-32

11:00-12:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-27

11:00-12:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:00-14:00

13:00-14:00

11:00-12:00

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

10:00-11:00

20-20

09:00-11:00

22-22

09:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:00-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

10:00-11:00

30-30

09:00-11:00

32-32

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

09:00-11:00

26-26

09:00-11:00

28-28

09:00-10:00

Irakasleak