XSLaren edukia

Energia Berriztagarrietarako Sarrera

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1218
Landa p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

FE08 gaitasun espezifikoa: Energia Berriztagarriak energia aprobetxagarri eratan bihurtzeko oinarrizko prosezuak ezagutu.



FE08 gaitasun espezifikoaren ikasketaren emaitzak:



1.- Energia berriztagarrien erabileraren beharra aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna du.



2.- Energia elektrikoaren eskari-kurbak eta energia hori sortzeko egitura interpretatzen ditu.



3.- Eguzki-energia, energia-iturri primariotzat hartua eta energia berriztagarri ezberdinen energia-bihurtzearen hastapenak ezagutu eta ulertzen ditu.



4.- Berariazko hiztegia eta terminologia, eta baliabide egokiak erabiliz energia berriztagarrien arloko ezagutzak, prozedurak, emaitzak, abileziak eta aspektuak eroso komunikatzen ditu.



5.- Energia berriztagarrien teknologia ezberdinen hastapenak ezagutu eta ulertzen ditu.



6.- Energia beriztagarrietako laborategiari dagozkien tresnak egokiro erabiltzen ditu.



7.- Neurketa esperimentalaren edo simulazioaren oinarrizko metodoak zuzenki erabiltzen ditu eta lortutako datuak aurkeztu eta interpretatzen ditu.



Zeharkako Gaitasuna: Auto-ikaskuntzarako orientazioa.



Zeharkako gaitasunaren ikastearen emaitzak:



1.- Informazio iturri fidagarrietan bilaketak eginez, ikasketa autonomoa egiten du.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia.- Energia berriztagarrien beharra.

Energia-iturrien sailkapena. Energia-iturrien aprobetxamenduari buruzko ondorioak. Eraikuntzarako Kode Teknikoa. CO2-igorpenen bilakaera. Klima-aldaketa eta berotegi-efektua. Erregai fosilen agortzea. Energia-egoera munduan, Estatuan eta Autonomian.

1. Sarrera.

1.1 Energia-iturrien sailkapena.

1.1.1 Energia-iturri berriztaezinak.

1.1.2 Energia-iturri berriztagarriak.

1.2 Energia-iturrien aprobetxamenduari buruzko ondorioak.

1.3 Eraikuntzarako Kode Teknikoa.

1.4 CO2 - igorpenen bilakaera.

1.5 Klima-aldaketa eta berotegi-efektua.

1.6 Erregai fosilen agortzea.

1.7 Energia-egoera munduan, Estatuan eta Autonomian.



2. gaia.- Energia elektrikoaren eskaria eta energia hori sortzeko egitura.

Eguneko karga-kurbak. Ohiko energiaren eta energia berriztagarrien parte-hartzea ehunekotan. Karga- banaketa.

2. Sarrera.

2.1 Eguneko karga-kurbak.

2.2 Ohiko energiaren eta energia berriztagarrien parte-hartzea ehunekotan.

2.3 Karga-banaketa.



3. gaia.- Eguzkia, energia-iturritzat hartua.

Lurrazalaren gaineko erradiazioa. Eguneko erradiazio globalaren aldaketa. Eguzkiaren eta Lurraren mugimendua. Eguzkiaren kokapena. Eguzki-koordenatuak.

3. Sarrera.

3.1 Lurrazalaren gaineko erradiazioa.

3.2 Eguneko erradiazio globalaren aldaketa.

3.3 Eguzkiaren eta Lurraren mugimendua.

3.4 Eguzkiaren kokapena. Eguzki-koordenatuak.



4. gaia.- Energia eolikoa.

Haize motak eta beren neurketa. Haize-arrosa. Aerosorgailuen osagai nagusiak eta funtzionamendua. Haizea, haize-baliabidetzat hartua: haizearen potentzia, Betz-en legea, TSR, aerosorgailuen errendimendua, ardatz horizontaleko haize-sorgailuaren aerodinamika.

4. Sarrera.

4.1 Haize motak eta beren neurketa.

4.2 Haize-arrosa.

4.3 Aerosorgailuen osagai nagusiak eta funtzionamendua.

4.4 Haizea, haize-baliabidetzat hartua.

4.4.1 Sarrera.

4.4.2 Haizearen potentzia.

4.4.3 Betz-en legea.

4.4.4 Abiadura periferikoaren erlazioa (TSR).

4.4.5 Aerosorgailuen errendimendua.

4.4.6 Ardatz horizontaleko haize-sorgailuaren aerodinamika.



5. gaia.- Eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa.

Efektu fotovoltaikoa. Zelula fotovoltaikoak: zelula fotovoltaiko motak, panel edo modulu fotovoltaikoen oinarrizko atalak, zelula fotovoltaikoen parametroak eta oinarrizko kurbak. Zelulen arteko konexio-mota anitzak. Sistema isolatuak eta sarera konektatutako sistemak. UBS instalazio bat osatzen duten oinarrizko elementuak: eguzki-instalazio termikoak, eguzki-kolektore baten funtzionamendua, tenperatura baxuko eguzki energia termikoa.

5. Sarrera.

5.1 Efektu fotovoltaikoa.

5.1.1 Sarrera.

5.1.2 Informazio gehigarria.

5.1.3 Efektu fotovoltaikoa zelula fotovoltaikoan.

5.2 Zelula fotovoltaikoak.

5.2.1 Zelula fotovoltaiko motak.

5.2.2 Panel edo modulu fotovoltaikoen oinarrizko atalak.

5.2.3 Zelula fotovoltaikoen parametroak eta oinarrizko kurbak.

5.3 Zelulen arteko konexio-mota anitzak (Panel fotovoltaikoaren muntaia).

5.4 Sistema isolatuak eta sarera konektatutako sistemak.

5.5 UBS instalazio bat osatzen duten oinarrizko elementuak.

5.5.1 Sarrera.

5.5.2 Eguzki-kolektore baten funtzionamendua. Berotegi-efektua.

5.5.3 Tenperatura baxuko eguzki-energia termikoa.



6. gaia.- Energia hidraulikoa.

Uraren zikloa. Ura aprobetxatzeko moduak. Zentral hidroelektrikoak: zentral hidroelektrikoen sailkapena, zentral hidroelektrikoen osagai nagusiak. Turbina motak. Ur-jauzi baten potentzia hidraulikoa. Instalazio minihidraulikoak: minizentral baten elementuak, emari ekologikoa. Instalazio hidroelektrikoen amaierako ondorioak.

6.1 Sarrera.

6.1.1 Uraren zikloa.

6.1.2 Ura aprobetxatzeko moduak.

6.2 Zentral hidroelektrikoak.

6.2.1 Zentral hidroelektrikoen sailkapena.

6.2.2 Zentral hidroelektrikoen osagai nagusiak.

6.3 Turbina motak. Ezaugarriak.

6.4 Ur-jauzi baten potentzia hidraulikoa.

6.5 Instalazio minihidraulikoak.

6.5.1 Minizentral baten elementuak.

6.5.2 Emari ekologikoa.

6.6 Instalazio hidroelektrikoen amaierako ondorioak.



7. gaia.- Beste energia berriztagarri batzuk.

Geotermia, biomasa, marea-energia eta olatuen energia.

7.1 Sarrera.

7.2 Geotermia.

7.3 Biomasa.

7.4 Marea-energia eta olatuen energía.





Praktikak:



1. praktika.- Eraginkortasun-Test eta etxean elektrizitate eta gas-kontsumoekin, urteko CO2- isurketaren kalkulua. Gomendioak.



2. praktika.- Eskari-energia kurben analisia.



3. praktika.- Kordenatu geografikoak. Puntu geografiko jakin bateko eguzki-karta.



4. praktika.- Ardatz horizontaleko eta bertikaleko miniaerosorgailuen analisia.



5. praktika.- Zelula fotovoltaikoen serie eta paraleloko konexioa.



6. praktika.- Zelula fotovoltaikoen parametroak eta ezaugarri-kurbak.



7. praktika.- Landa praktika: Energia Undimotriza. Mutrikuko zentral undimotrizaren bisita gidatua.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia sesio magistral (M), gela praktika (GA), laborategi praktika (GL) eta irakaslearen bulegoan ematen diren banan-banako tutoretzetan antolatzen da.



Behar diren jakintza teorikoak ematen diren heinean, eGela plataformaren bitartez teoria eta ariketak eskaintzen dira ikasleek ebatz ditzaten. Halaber, lauhilekoan zehar egin beharreko laborategi praktiken gidoiak ematen zaizkie ikasleei.



SESIO MAGISTRALAK (M)



Sesio magistraletan (M) ikasgai teorikoak ohizko eta ikus-entzumenezko metodoak konbinatuz ematen dira.



GELA PRAKTIKAK (GA)



Gela praktiketan (GA) Energia Berriztagarriekin erlazionaturiko kalkulu praktikoen problemak ebatziko dira. Hauetako batzuk irakasleak egingo dituen problemak izango dira. Beste batzuk, irakaslearen laguntzarekin ikasleak egingo dituen proposaturiko problemak izango dira.



Bestalde, GA-tan ikasleek lauhilekoaren zehar egin beharreko Talde-lanaren gaineko jarduerak garatuko dira. Taldelanaren bidez, Energia Berriztagarriak deskribatuko dituen txosten bat egingo da. Zentzu honetan, informazio bilaketa baten bidez sesio magistraletan jasotako ezagutza zabaltzeko aukera ematen du. Gainera, zeregin honek irakurtzearen, dokumentazioa bilatzearen eta informazioa integratzearen ohitura lantzen du.



LABORATEGI PRAKTIKAK (GL)



Laborategi praktiketan (GL) ikasleek egin beharreko jardueren gidoia eskuragai izango dute. Praktika batzuk ordenagailuen bidez egingo dira. Beste batzuk, fotovoltaika eta eolikako teknologietan oinarritutako muntaietan oinarritzen dira, zeinetan neurketa esperimentalak egin beharko baitituzte ikasleek. Bestalde landa praktika bat egingo da, non Mutrikuko undimotriz zentrala bisitatuko den. Ikasleek, eGela plataformaren bidez, laborategi praktika bakoitzarako txosten bat entregatu beharko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Kalifikazioko tresnak:



- Azterketa idatzia: Bukaerako notaren % 60 balio du. Azterketa idatziak bi zati izango ditu, irakasgaiaren lehen eta bigarren zatiari dagozkionak. Zati bakoitzaren pisua berdina izango da azterketa idatziaren notan. Bigarren lauhilekoaren erdian lehen zatiaren proba egingo da. Ohiko deialdian, bigarren zatia bakarrik egin daiteke (lehen zatiaren proban gutxienez 10etik 4 atera bada) edo bi zatiak dituen azterketa osoa egin daiteke. Edozein modutara, zati bakoitzean gutxienez 10etik 4 atera behar da. Bestalde, azterketa idatzia gainditutzat hartzeko, azterketaren zati teorikoan, hala nola ariketei dogokion zatian, gutxienez 10etik 4 atera behar da.



- Laborategi-praktikak: Bere balioa % 20ekoa izango da amaierako notan. Irakasgaia gainditzeko, derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea. Gutxieneko nota 10etik 5 izan beharko da.



- Entregagaiak: Bere balioa % 20ekoa izango da amaierako notan. Entregagaiak ebatzi beharreko kalkulu-ariketak izango dira.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori azterketa idatzi batek (notaren % 80a) eta laborategi praktiken ebaluaziorako jarduera batek (notaren % 20a) osatzen dute. Derrigorrezkoa da azterketa eta jarduera bakoitzean gutxienez 10etik 5 lortzea. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da.



UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA



Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunte teorikoak, ariketak eta laborategi-praktiken gidoiak eGela plataformaren bidez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Esteire Eva, Madrid Ana, Madrid Antonio. Energia Berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa.



MADRID A. Energías Renovables.



MÉNDEZ J.M., CUERVO R. Energía Solar Fotovoltaica.



DE JUANA J.Mª. Energías Renovables para el desarrollo.







Gehiago sakontzeko bibliografia

RODRIGUEZ J.L., BURGOS J.C., ARNALTE S. Sistemas Eólicos de Producción de Energía Eléctrica.

COMUNIDAD EUROPEA. Energía para el futuro: fuentes de energía renovable.

Aldizkariak

Energía.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU FLOREZ, IGOR
  • ASENSIO DE MIGUEL, FRANCISCO JAVIER
  • SAN MARTIN DIAZ, JOSE IGNACIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:00-09:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-28

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-30

15:30-18:30

Irakasleak

01 Landa p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-30

15:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.1 4. BERRISTAGARRIAK 01 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

09:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • BERRIZTAGARRIETAKO LABORATEGIA - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-30

15:30-18:30

Irakasleak

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-30

15:30-18:30

Irakasleak