XSLaren edukia

Zentral Elektrikoak eta Energia Berriztagarriak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala67.5101.2
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honetan hiru motako gaitasunak lantzen dira: batetik, ikasgaiari dagozkion berariazkoak; bestetik, moduluari dagozkionak; eta azkenik, titulazioaren zeharkako gaitasunak.



Ikasgaiari dagozkion berariazko gaitasunak (G) hauek dira:



+G1: Sare elektrikoaren baitan energia ekoizpenaren egitekoa aztertu. Ohiko zentral-mota desberdinak ezagutu eta baita sorkuntza banaturako iturri berriztagarriak ere.



+G2: Espainiako merkatu elektrikoaren liberalizazio prozesua ulertu eta bertan lanean ari diren eragileak ezagutu. Sorkuntza elektrikoaren liberalizazio-prozesua bertan kokatzen jakin.



+G3: Alternadore trifasikoaren funtzionamendua azaldu eredu klasikoari jarraiki, honen egonkortasuna aurreikusi eta zuzentzen jakin analitikoki.



+G4: Sorgailu-mota desberdinen tentsio eta maiztasun erregulazio-beharrak ulertu eta potentzia-sistema elektrikoaren baitan honen garrantzia ulertu. Soluzio egokiak diseinatzen ikasi.



Moduluari dagozkion gaitasunen aldetik irakasgai honetan garatuko dira:



+TEE9: Zentral elektrikoen diseinurako gaitasuna.



+TEE10: Energia berriztagarrien ezagutza aplikatua.



Zeharkako gaitasunen (GZ) aldetik hauek landuko dira:



+GZ1: Ikuspegi zientifiko-tekniko eta kritiko batetik etengabeko aldaketan ari den mundua aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna. Egoera errealetan eragina duten kontzeptu eta prozedimentu zientifiko-teknikoak ezagutzeko gaitasuna. Zientzia, teknika eta gizartearen arteko erlazioak antzemateko gaitasuna. Bere inguru sozial eta profesionalean aurkez litezkeen arazoen aurrean sensibilizatu eta hauek moldatzeko gaitasuna.



+GZ11: Ingeniaritza Tekniko Industrialeko (Elektrizitateko espezialitatean) erabileran beharrezko legediaren ezagutza, ulermena eta erabiltzeko gaitasuna.



+GZ14: Taldean modu eraginkorrean lan egiteko ahalmena, ezagutzak integratuz, ingeniaritza industrialeko (elektrizitateko espezializazioa) arloan erabakiak hartzeko.



IKASKETA-EMAITZAK:



Irakasgaiari dagozkion gaitasun espezifikoen ikasketa emaitzak (IE):



-IE1 (G1ekin lotuak): Potentzia-sistema elektrikoan sorkuntza sistemaren papera ongi interpretatzen du. Zentral-mota nagusiak ezagutzen ditu (berriztagarriak eta ez-berriztagarriak).



-IE2 (G2kin lotuak): Sektore elektrikoa antolatzen duten lege nagusiak ezagutzen ditu. Ezagutzen du lege, araudi tekniko eta banatzaileen eskakizun partikularren arteko harremana. Espainiako sektore elektrikoan parte hartzen duten agenteak ezagutzen ditu, merkatu librean eta arautuan daudenak bereiztuz.



-IE3 (G3kin lotuak): Sorgailu trifasikoaren funtzionamendua ulertzen du, eredu klasikoaren ikuspegitik eta egonkortasun-analisietan aplikatzen du.



-IE4 (G4kin lotuak): Potentzia-sistema elektrikoan tentsio- eta maiztasun-erregulazioak duen garrantzia ulertzen du. Hauetan parte hartzen duten sorgailuen atalak ezagutzen ditu.



Moduluari dagozkion ikastearen emaitzen aldetik irakasgai honetan garatuko dira:



-IE_TEE4: Zentral elektriko mota desberdinen diseinuak egiteko ezagutza teorikoak aplikatu.



-IE_TEE5: Energia elektrikoa lortzeko energia berriztagarrien inguruko ezagutzak aplikatu.



-IE_TEE11: Proposamenak egin, besteen ekarpenak aztertu, ideiak eztabaidatu, iturri anitzetako informazioa bilatu eta jarduera kooperatiboak lantzerakoan dagozkion ekintzak gauzatu.



-IE_TEE12: Ingenieritza elektrikoaren esparruan arau, araudi, derrigorrezko arau eta gomendioak zorrotz aplikatu.



Zeharkako gaitasunei dagozkien ikastearen emaitzen aldetik irakasgai honetan garatuko dira:



-IE_ZG1: Sektoreko berriak ikuspuntu zientifiko-teknikotik kritikoki aztertzen ditu, hauetan azaltzen diren kontzeptu eta prozedura zientifiko-teknikoak identifikatuz, zientzia, teknika eta gizartearen arteko harremanak antzemanez.



-IE_ZG11: Profesionalki behar duen legedia ezagutu, ulertu eta aplikatzen du.



-IE_ZG14: Taldean modu eraginkorrean egiten du lan-gaitasun eta ezagutzak elkarbanatuz lan-arloari dagozkion erabakiak hartzeko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAITEGIA:



1. GAIA: Energia elektrikoa eta bere sorkuntza: orokortasunak

Energia elektrikoaren ezaugarri orokorren definizioa eta beronen sorkuntzaren kontzeptuetara sarrera. Mundu mailako egoera energetikoa. Sorkuntza zentralizatua eta banatua. Metatzea. Mikrosareak eta smartgridak.



2. GAIA: Sorkuntza-sistemaren eta merkatu elektrikoaren araudia eta legedia

Sorkuntza-sistemaren araudiaren ezaugarriak eta merkatu elektrikoaren liberalizazioaren ondorengo araudiak. Europako beste herrialdetan erabilitako autokontsumo eta balantze-garbia kontzeptuen hastapenak. Faktura elektrikoaren azterketa.



3. GAIA: Sorgailu sinkronoaren egonkortasuna

Sorgailu sinkronoaren ereduztapena bere funtzionamendua aztertzeko egoera iraunkorrean zein asalduren aurreko egoera iragankorren egonkortasun-azterketak egiteko.



4. GAIA: Teknologia ez-berriztagarriak

Sorkuntza termikoaren (ohikoa, ziklo konbinatua, baterako sorkuntza) eta nuklearraren oinarrizko kontzeptuak. Berauen osagaien eta ekipoen deskribapena eta funtzionamendua. Ezagutarazten ari diren sorkuntza-teknologia ez-berriztagarriak.



5. GAIA: Sorgailuen tentsio eta maiztasunaren erregulazioa. Kontrol-zentroak

Sarera konektatuta dauden sorgailuen tentsio- eta maiztasun-erregulazioa. Kontrol-zentroen funtzioa sistema elektrikoan.



6. GAIA: Teknologia berriztagarriak

Sorkuntza hidrauliko, eoliko eta fotovoltaikoaren oinarrizko kontzeptuak. Berauen osagaien eta ekipoen deskribapena eta funtzionamendua. Ezagutarazten ari diren sorkuntza-teknologia berriztagarriak.



7. GAIA: Alternadoreen sarera konexioa eta berauen babesak

Sorkuntza-puntuen sarera konexioa. Alternadoreen babes-sistema berauen eta sortze-sistemaren segurtasuna bermatzeko.



LABORATEGI PRAKTIKAK:



1. Praktika: Legedi eta araudiaren erabilera.



2. Praktika: Eulerren aurrikuste-zuzenketa metodoaren aplikazioa egonkortasun-ereduak ebazteko.



3. Praktika: Sorgailuen egonkortasun-analisia.



4. Praktika: Sarera konektaturiko sorgailu sinkronoen tentsio- eta maiztasun-kontrola.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan Proiektu Bidezko Ikasketa (PjBL) eta irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira ohiko metodologiarekin batera. Ohiko metodologiatatik abiatuta, pixkanaka, metodologia aktiboak sartuko dira ikas-irakas prozesuan, ikaslea subjektu aktibo izatera bideratuz.



Proiektu bidezko ikasketa-metodologiarekin aktibitate hau egingo da:



- A1: Diseinu-proiektua. Ikasleek 2 edo 3 laguneko taldetan diseinu-proiektu batean egingo dute lan. Horretarako taldekako lan-saioak izango dira. Proiektua irakasleak definituko du aktibitate-zerrenda baten bidez (mugarriak). Talde bakoitzak aktibitate horiek kokapen fisiko desberdin baterako aplikatu beharko du, tokiko ezaugarrietara egokituaz erabakiak hartuaz. Ezarritako epeetan ikasle-talde bakoitzak txosten bidez aurkeztu beharko du egindako lana. Txosten

hauek ebaluatuak izango dira eta ikasleek zuzentzeko aukera izango dute azken epearen aurretik. Eskoletako azken astean garatutako proiektu osoa gelako beste taldeen aurrean defendatuko da.



Metodologia aktiboak aktibitate hauen bidez sartuko dira:



- A2: Taldeka problemak ebatziko dira eta beste taldeekin kontrastatuko dira.



- A3: Lan kooperatiboa, puzzle erara, testuak aztertzeko, gaiak sakontzeko.



- A4: Problemak, ariketak eta hainbat jarduera ikasleek klasean aurkeztuko dituzte. Baita bere kabuz landu beharreko gaiak ere.



- A5: Informatikako gelan hainbat jarduera egingo dira (instituzioetako web orriak aztertzeko, proiektuaren garapena, besteak beste).



Ohiko metodologiaren arabera ondorengo aktibitateak egingo dira:



+ A6: Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu ikasgaiaren atal desberdinak argitzeko edo aurkezteko proposatutako gaitegia eta gomendatutako bibliografia jarraituz.



+ A7: Gutxieneko azterketak egingo dira, ikasleak bere ezagutza aztertzeko eta irakasleak gaitasunen lorpena ebaluatzeko. Feedbackak emango zaizkie ikas-irakas prozesua hobetzeko.



+ A8: Laborategiko ordutegian ikasleak eskatutako praktikak (bakarka edo taldean) egin beharko ditu, eta ekintzari dagokion txostena entregatu beharko du, kalkulu eta kontsiderazio kritiko egokiekin.



+ A9: Adituen konferentziak izango dira, landutako gaien ikuspegi errealago bat izateko.



+ A10: Lauhileko osoan zehar irakasleak ikasleen zalantzak argitzeko eskuragarri izango dira zentruko webgunean adierazten diren tutoritza ordutan.



+ A11: Ikasleriak, kontzeptuak asimilatzeko eta ikasteko, eta proposatutako ariketak ebazteko, modu autonomoan ikasi beharko du.



OHARRA: Ikasleriak, eGela irakaskuntza euskarri birtualean, kontsultarako materiala, egutegia, erreferentziak, ariketak eta praktikak (enuntziatuak eta entrega moduak), Foroa izango ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Kontrol eta azterketetan kalkulagailua erabil liteke.



EBALUAZIO-SISTEMA AUKERATZEA:

Ebaluazio jarraituaren sistema (A) lehenetsiko da. Azken ebaluazioaren sistema bidez (B) ebaluatua izan nahi duen ikasleak, irakasgaiaren irakasle arduradunari idatzi bat aurkeztu beharko dio (zentroko sarrera erregistroa edo email instituzionala erabiliaz) ebaluazio jarraituaren sistemari uko egitearen berri emanez. Horretarako, lauhileko hasieratik gehienez 9 aste izango ditu. Eskaera hau egiteak, ordura arte lortutako puntuak galtzea suposatuko du, bai ebaluazio jarraituko ekintzetan zein praktiketan eta kontroletan.



A SISTEMA:



A.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

Ikus "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" atala.



A.2 Aktibitateen deskribapena:

*Irakasgaiko proiektua taldean egin beharreko atal eta aktibitate desberdinez osatua dago.

*Proiektuaz gain, kalifikazioko-tresnak atalean adierazitako jarduerak ebaluatuko dira.



OHARRA: Proiektuari buruzko eta gainerako aktibitateei buruzko informazio zehatza eta ebaluazio-errubrikak Ikaslearen Gidan aurkeztuko dira lauhilekoaren haseran.



A.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa-egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



A.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

- Eskoletako aktibitateren batean parte ez hartzeak aktibitate horretan 0 nota lortzea dakar.

- Proiektua: Entregatzekoren batek irizpideak betetzen ez baditu, ikasleak irakaslearekin aztertuko du entregatzekoa eta ikasleak akatsak zuzendu ondoren berriro aurkeztu beharko du. Bigarren aldian ebaluazioaren nota maximoa 7/10 izango da.

-Proiektutik kanpoko atal bakoitzean eta irakasgaiko bateztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du. SALBUESPENA: gutxieneko ezagutzen azterketak egingo dira (proba idatzia eta/edo testa). Hauetan oinarrizko galderak egingo dira, eta gainditzeko gutxieneko nota 6,5/10 izango da. Horrela, ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak barneratu direla konprobatuko da, eta posible izango da egingo diren beste jarduerekin batezbestekoa egitea. Gutxieneko azterketa egin ondoren, beharrezkoa bada, jarduerak egingo dira zalantzak argitzeko. Ikasleak gainditzen ez badu, maiatzean azken aukera izango du, unibertsitatearen akademi egutegian ezarritako egunean. Kasu honetan, ikasturtean zehar egindako jardueren notak gordeko dira.

-Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.



B SISTEMA:



B.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

-Ikus "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" atala.

-"Banakako lanak" eta "Talde-lana" lauhilekoan ZEHAR egingo dira eGela edota email instituzionala erabiliaz.

-Gainerako aktibitateak ohiko deialdi ofizialeko datan egingo dira.



B.2 Aktibitateen deskribapena:

*Irakasgaiko proiektua taldean egin beharreko atal eta aktibitate desberdinez osatua dago.

*Proiektuaz gain, kalifikazio-tresnak atalean adierazitako jarduerak ebaluatuko dira.

*Ebaluazio-sistema honetan ez dago "gutxieneko azterketarik".



OHARRA: Proiektuari buruzko eta gainerako aktibitateei buruzko informazio zehatza eta ebaluazio-errubrikak Ikaslearen Gidan aurkeztuko dira lauhilekoaren haseran.



B.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa-egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



B.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

-Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.

- A.4 ataleko "Proiektua" oharra aplikagarria da.

-Proiektutik kanpoko atal bakoitzean eta irakasgaiko bateztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- eGela Plataforma de apoyo a la docencia de la asignatura

- Reglamento de Alta y Baja Tensión

- Correo institucional (xxx@ikasle.ehu.eus)

Grupo castellano: - Apuntes (transparencias) de la materia

Euskarazko taldea: - Energia Elektrikoaren Sorkuntza, Igor Albizu Flórez, Esther Torres Iglesias, Pablo Eguía López, Agurtzane Etxegarai Madina, Elvira Fernández Herrero. ISBN: 978-84-9860-905-9

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

En castellano:

- J. Fraile Mora, "Máquinas Eléctricas." 6 ed. Madrid: Mac Graw-Hill/Interamericana de España , S.A.U. 2008. 864 p. ISBN 84 481 6112 2.

- A.L. Orille "Centrales Eléctricas". Ser. Publicaciones UPC, Barcelona, 1996.

- A. Madrid, "Energías renovables" Ed Antonio Madrid 2008

- J. L. Rodríguez , S. Arnalte J.C. Burgos " Sistemas eólicos de producción de energía eléctrica". Ed. Rueda, Alcorcón, Madrid 2003

- "Principios de conversión de la energía eólica" CIEMAT, Madrid (2005)

- J.M. Méndez, R. Cuervo, "Enegía Solar Fotovoltaíca", Ed. Fundación Confemetal, Madrid 2008

Euskaraz:

- Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa. Eva Esteire, Ana Madrid, Antonio Madrid, UPV/EHU, 2013-06-27

- MERKATU ELEKTRIKOA ETA POTENTZIA SISTEMA. Zigor Larrabe Uribe. ISBN 978-84-692-8476-6

- Energia Hiztegia: http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html

Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Tecnologías energéticas e impacto ambiental" .Ciemat .Ed.McGraw-Hill
- Wood , "Power generation, operation and control", , Ed. Wiley
- Bergen, "Power system analysis", Ed. Prentice Hall
- "Power Plant Engineering" Springer, 1995
- "RCE : reglamento sobre centrales eléctricas, subestaciones y centros de transformación e instrucciones técnicas complementarias" 2006 Ed. Madrid: Ministerio de Industria, Turismo y Comercio
- M. Aparicio "Energía solar fotovoltaica : cálculo de una instalación aislada" Ed. Marcombo, 2008
- Godfrey Boyle "Renewable energy" Oxford University Press, Oxford (2004) - (2nd ed)
- S. Chapman, "Máquinas Eléctricas". 4 ed. México: Mac Graw-Hill. 2005. 768 p. ISBN 9701049470.
- J. Ramírez, "Centrales Eléctricas", Ed. CEAC, Barcelona, 1995
- J. Sanz Feito, "Centrales Eléctricas" ,UPM

Aldizkariak

En castellano:
- Energía: Ingeniería energética y medioambiental. (www.energuia.com)
- Dyna.
- Energy Policy: www.journals.elsevier.com/energy-policy
- Energy For Sustainable Development: www.journals.elsevier.com/energy-for-sustainable-development
- Renewable Energy: www.journals.elsevier.com/renewable-energy/
Euskaraz:
- www.zientzia.net

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUTI MARTINEZ, MARIA DEL PUY
  • AZURZA ZUBIZARRETA, OLATZ
  • ZUBIA OLASKOAGA, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:00

10:00-11:30

08:30-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30

21-21

08:30-10:30

25-25

08:30-10:30

29-29

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

10:30-12:00

16-30

08:30-10:00

08:30-10:00

23-30

10:30-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

10:30-12:30

21-21

10:30-12:30

25-25

10:30-12:30

29-29

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA