XSLaren edukia

Goi Tentsioko Instalazioak

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiarentzako Memoria Egiaztatuan zehaztutako Titulazioaren gaitasun orokorrak hauek dira:



1.G.: Industria ingeniaritzaren arloko proiektuak, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN, idazteko, sinatzeko eta garatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua, CIN/351/2009 Ministro Aginduaren 5. atalari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera, honako elementu hauek eraikitzea, berritzea, konpontzea, zaintzea, eraistea, fabrikatzea, instalatzea, muntatzea edo ustiatzea da: egiturak, ekipo mekanikoak, instalazio energetikoak, instalazio elektrikoak eta elektronikoak, instalazio industrialak, eta fabrikazio eta automatizazio prozesuak.



2.G.: Aurreko epigrafean zehaztutako ingeniaritza proiektuen helburu diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna.



3.G.: Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.



4.G.: Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.



5.G.: Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.



6.G.: Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.



10.G.: Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.



11.G.: Industria ingeniari tekniko lanetan, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN, aritzeko beharrezko legeria aplikatzeko beharrezko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.



12.G.: Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea, etengabeko prestakuntzak dakarren erronka kontuan hartuta.



13.G.: Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.



14.G.: Taldean modu eraginkorrean lan egitea, gaitasunak eta ezaguerak integratuta industria ingeniaritzako elektrizitatea espezialitatearen arloan erabakiak hartzeko.



Hauetaz aparte, Teknologia Elektriko Berariazko Moduluaren hurengo gaitasun hauek zehazten dira:



4.TEZ.: Goi tentsioko instalazioen kalkulu eta diseinurako gaitasunak.



Gaitasun hauekin, ikasleak hurrengo puntuetan laburtu daitezkeen Goi Tentsioko Instalazio elektrikoen kalkulu eta diseinurako ezagutzak jasoko ditu:



- Goi tentsioko instalazioen berezko elementuak ezagutzea, zehazki deskribatzea eta erabiltzen jakitea.



- Goi tentsioko instalazioen berezko terminoak ezagutzea, ulertzea eta ahozko zein idatzitako eretan zehaztasunarekin deskribatzea, hala nola, instalazio elektrikoen kalkulu eta diseinuen aplikazioetan arau, araudi, gomendio eta abarren existentzia jakitea eta zehaztasunez aplikatzea.



- Goi tentsioko instalazio elektrikoak, erabaki egokia hartuta, zehaztasunez diseinatzea eta zehaztapeneko kalkuluak egiten jakitea, arazo tekniko eta ekonomikoei erantzuna emanez. Egindako diseinu eta kalkuluak komunikatzeko, eztabaidatzeko eta argitasunez eusteko gaitasuna izatea.



- Instalazio elektrikoen berezko arazoak era kritiko baten aztertu eta eztabaidatzeko gaitasuna izatea, egokiak diren konponbideak planteatuz.



- Neurketak egin, hauek aztertu eta eztabaidatzeko gaitasuna izatea, eta era zehatz baten igorri behar diren kalkuluen analisia egin eta gero, dagokion txostena edo bideragarritasun azterlana egiteko gaitasuna izatea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia: Sarrera

Sistema Elektrikoa, osotzen duten atalak, GTko aireko eta lurpeko lineak, azpiestazio bihurtzaileak eta interkonexiokoak. Arauak eta araudiak. Tentsio eta korronte iragankorrak.



2. Gaia: Tresneria Elektrikoaren Definizio eta Normalizazioa

Tresneria Elektrikoa, definizioa, sailkapena, balio bereizgarriak. Tximista eta maniobra gaintentsio uhinak. Tresneria Elektrikoaren arazo nagusiak.



3. Gaia: Azpiestazio Elektrikoak

Orokortasunak, motak, sailkapena, osotzen duten elementuak eta atalak, antolatze fisikoak eta egiturak. Zirkuitu nagusiak, konexio eskemak, maniobra elektrikoak.



4. Gaia: Maniobra eta Babes Tresneria

GTko fusibleak, Ebakigailuak, Etengailuak. Arku elektrikoaren ikasketa, arkuaren amatatze eta iraungitzea, ebaketa teknikak.



5. Gaia: Neurketa eta Babes Transformadoreak

Tentsio Transformadoreak, Korronte Transformadoreak.



6. Gaia. Deskargadoreak eta Tximistorratzak

Deskargadoreak, Tximistorratzak, motak sailkapena, aplikazioa. Arauak eta araudia.



7. Gaia. Sistema Elektrikoen Babesa

Babes Sistema, operazio-printzipioak, egitura. Babes Funtzioak, babesen sailkapena, babesen koordinaketa eta doikuntza. Gainintentsitate Funtzioa, Gainintentsitate Norabide Funtzioa, Funtzio Diferentziala, Distantzia Funtzioa, bestelako babes funtzioak.



8. Gaia: Gaintentsioak eta Isolamenduaren Koordinaketa

Aldiuneko gaintentsioak eta gaintentsio iragankorrak, definizioak, sailkapena, gaintentsioen sorburuak eta hauen eraginak. Isolamenduaren Koordinaketa, definizioa, aplikatutako metodologiaren faktoreak, gaintentsioak saihestu edo murrizteko neurri prebentiboak. Arauak eta araudia.



9. Gaia: Potentzia Transformadorearen Babesak

Transformadorearen atalak, matxura motak, babes motak, olioak, hozketa. Babes propioak eta kanpoko babesak.



10. Gaia: Lur-konexio Sistemak

Lur-konexio motak, neutro baten lortzea, Lur-konexio metodoen konparaketa.



11. Gaia: Azpiestazio Elektrikoen Funtzionalitatea

Babesa, Kontrola, Neurketa eta Komunikazioak. Sistema Integratuak, eskemak, aginduak, sistema adituak.







MetodologiaToggle Navigation

KLASE MAGISTRALAK: irakasgaiko gaien azalpen kontzeptualak irakaslearen aldetik. Klase Magistraletan (M), irakasgaiaren edukia landuko da PWP gardenkien eta/edo bideoen laguntzarekin, era honetan, ikaste-prozesuaren ulermen hobeago bat ahalbidetuz.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK: Laborategiko Praktiketan (GL) laborategiko saiakuntza ezberdinak landuko dira, ikasgaiko gai-zerrenda tinkotzeko helburuarekin. Burututako praktika bakoitzagatik ikasleak honen txosten bat egin beharko du. Gidatutako bisitak burutuz gero (landa praktikak), bisita bakoitzagatik gertakizunari dagozkion azalpenak jasotzen dituen banakako txosten bat entregatu beharko da.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Kurtsoan zehar ikasleek hurrengo lanak egingo dituzte: a) laborategi txostenak, b) entregagarri bat edo gehiago eta c) gidaritzapeko lan bat.



a)Laborategiko txostenak: Kurtso hasieran argitaratuko den eredu bat jarraituz, ikasleak egindako laborategi praktiketako bakoitzagatik aurkeztu behar duen bakarkako txostenean datza, paper formatuan edo formatu digitalean (irakasleak adierazitakoaren arabera). Burutzen ez diren praktikekin ez da txostenik entregatuko. Enpresetara bisitak egitekotan (landa praktikak), bisita bakoitzagatik txosten bat aurkeztu beharko da. Landa praktiken eta laborategiko praktiken banakako pisua berdina izango da notari begira.



b)Entregagarria: Irakasgaiari dagokion gai bati buruz, eta irakasleak finkatuta, ikasleak aurkeztu behar duen bakarkako lan batean datza, paper formatuan edo formatu digitalean (irakasleak adierazitakoaren arabera). Kurtsoan zehar entregagarri bat edo gehiago burutu daitezke.



c)Gidaritzapeko lana: Lan/proiektu bat egitean eta honen defentsa burutzean datza. Ahal izatekotan hiru ikasleetako taldeetan burutuko da. Talde bakoitzak txosten entregatu aurkeztu eta honen ahozko defentsa egin beharko du.



Ebaluazio prozesua teoria eta ariketen azterketa batekin osotzen da.



Irakasgaiaren ebaluazioa era misto baten burutuko da, idatzizko amaierako azterketa bat eta lauhileko osoan zehar egindako ebaluazio jarraitua konbinatuz, hurrengo haztapena kontutan izanda:



- Gidaritzapeko lana (entrega eta defentsa): %20

- Entregagarria(k): %10

- Praktiken txostenak: %10

- Teoria eta ariketen azterketa: %60



Irakasgaia gainditzeko, ateratako azken nota 5 edo handiagoa izan behar da ere.



Gainera, ezinbestekoa izango da: 1) praktiketako txostenen %70a gutxienez aurkeztea eta gaindituta izatea (burutzen diren praktiken txostenak aurkezten dira bakarrik), 2) gidaritzapeko lanean, gutxienez, honek duen balioaren %45a izatea eta 3) teoria eta ariketen azterketan, gutxienez, honek duen balioaren %50-a izatea.



Aurreko baldintzetako bat ez betetzekotan, ez da batezbestekorik burutuko ezta adierazitako haztapenik aplikatuko ere, eta aktan agertuko den gehienezko azken nota 4,5 izango da.



Edozein kasutan, Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraituari uko eginez, ebaluazio finala eskatzen duten ikasleek, eta ezarritako betekizunak betetzen baldin badute, kurtsoan zehar emandako materiaren %100 hartzen duen amaierako azterketa bakarra egingo dute, laborategiko praktikak barne, eta horretaz gain lan baten defentsa.



Amaierako azterketa bakarraren zati ezberdinek hurrengo haztapenak izango dituzte:



- Aldez aurretik burututako banakako lan baten entrega/defentsa: %30

- Laborategiko azterketa: %10

- Teoria eta ariketen idatzizko amaierako azterketa: 60%



Amaierako ebaluazioaren bitartez irakasgaia gainditzeko, nahitaezkoa izan beharko da ateratako azken nota 5 edo handiagoa izatea eta ataletako bakoitzean bere balioaren %50a behintzat izatea.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasgaiko gardenkiak

- Taldeko lanen txostenak (aurkezpenen gardenkiak)

- Irakaskuntzarako laguntza plataforma telematikoa: eGela

- Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun- bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01etik 23ra)

- Goi-tentsioko linea elektrikoei buruzko erreglamendua, Industria, Turismo eta Energia Ministerioa.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Jesús Trashorras Montecelos, Subestaciones Eléctricas, Ed. Paraninfo.



- G. Enríquez Harper, Elementos de diseño de subestaciones eléctricas, Ed. Limusa.



- G. Enríquez Harper, Manual del técnico en subestaciones eléctricas industriales y comerciales,Ed. Limusa.



- G. Enríquez Harper, Fundamentos de instalaciones eléctricas de mediana y alta tensión, ED. Limusa.



- Varios, Maniobras en redes eléctricas. Maniobras en parques de intemperie, Ed. Paraninfo.



- Varios, Estaciones de transformación y distribución. Protección de sistemas eléctricos, Ceac.



- Jose Ramírez Vázquez, Estaciones de transformación y distribución. Protección de sistemas eléctricos, Ed. Ceac, Barcelona 2004.



- Klaus P. Brand et. al., Substation automation handbook, Ed. Utility Automation Consulting Lohmann, Bremgarten 2003.



- Inmaculada Zamora et. al., Simulación de sistemas eléctricos, Ed. Pearson Prentice Hall, Madrid 2005.



- Hadi Saadat, Power System Analysis, Ed. McGraw-Hill, Singapur 1999.



- Antonio Gómez Expósito, Análisis y operación de sistemas de energía eléctrica, Ed. McGraw Hill, Madrid 2002.



- Andoni Iriondo, Protecciones de sistemas de potencia, Ed. Universidad del Pais Vasco, Leioa 1997.



- P. M. Anderson, Power System Protection, Ed. McGraw-Hill, Nueva York 1999.



- Areva T&D, Network Protection And Automation Guide, Ed. Areva T&D, Paris.



- C. Rusell Mason, The art and science of protective relaying, Ed. General Electric, Schenectady 1956.



- A.T. Johns & S. K. Salman, Digital protection for power systems, Ed. IEE Power Series 15, London 1995.



- Gerhard Ziegler, Numerical distance protection, Ed. Siemens, Berlin 1999.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- G. Zoppetti Júdez, Redes eléctricas de alta y baja tensión, Gustavo Gili.

- G. Zoppetti Júdez, Estaciones transformadoras y de distribución, ED. Gustavo Gili.

- UNE-EN 60909:2002 Corrientes de cortocircuito en sistemas trifásicos de corriente alterna.

- UNE-EN 60071:1997 Coordinación de aislamiento. Parte 1: Definiciones, principios y reglas.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LOROÑO APRAIZ, EIDER
  • LOSAÑEZ GONZALEZ, JUAN CARLOS
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, KOLDOBIKA JOSEBA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-19

10:00-11:00

08:00-10:00

20-32

10:00-11:00

08:00-10:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

12:00-13:00

20-20

11:00-13:00

22-22

11:00-13:00

24-24

11:00-13:00

26-26

11:00-13:00

28-28

11:00-13:00

30-30

11:00-13:00

32-32

11:00-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:00-14:00

11:00-12:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

10:00-11:00

20-20

09:00-11:00

22-22

09:00-11:00

24-24

09:00-11:00

26-26

09:00-11:00

28-28

09:00-11:00

30-30

09:00-11:00

32-32

09:00-11:00

Irakasleak