XSLaren edukia

Energia Berriztagarrietako Instalazio Elektrikoak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1218
Landa p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

FE02 berariazko gaitasuna: Energia berriztagarrietako behe-tentsio eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoen printzipio orokorrak ezagutzea eta aplikatzea.



FE02 berariazko gaitasunaren ikastearen emaitzak:



1. Instalazio elektrikoak osatzen dituzten azpisistema ezberdinak, baita hauen arteko erlazioa ere bereizten du eta beraien adierazpen eskematikoa interpretatzen du.



2.- Esleitutako ezaugarriei eta dagokion erabilerari erreparatuta, tresneria elektrikoa klasifikatu egiten du.



3.- Jasotako jakintza teorikoak aplikatuz, energia ebakuatzeko erabiltzen diren instalazio elektrikoen funtzionamendu erregimena definitzen duten magnitudeak kalkulatzen ditu.



4.- Linea elektrikoen ereduak eta kable elektrikoen portaera aztertuz, hauek definitzen dituzten parametroak interpretatu eta ezagutzen ditu.



5.- Sorkuntza-sistemako babes elektrikoak, Behe-Tentsioko koadroak, transformadoreak, zeldak, eta Tentsio-Ertaineko ebakuazio-lineak ezagutu, kalkulatu eta aplikatzen ditu.



6.- Energia berriztagarriko sistemetan sortutako uhin elektrikoaren kalitateari eragiten dioten fenomenoak, egoerak eta perturbazioak ezagutzen ditu.



7.- Neurketa esperimentalaren edo simulazioaren oinarrizko metodoak zuzen erabiltzen ditu, eta energia berriztagarrietan erabiltzen diren ebakuazioko instalazio elektrikoekin erlazionatuz, lortutako datuak aurkeztu eta interpretatzen ditu.



G011 Zeharkako gaitasuna: Etengabeko prestakuntza edota ondorengo ikasketak egiteko beharrezkoak diren ikaskuntzaabileziak (giza eskubideen eta pertsona guztien aukera-berdintasunaren errespetuan oinarrituak) autonomia-maila handiarekin garatzea.



Zeharkako gaitasunaren ikastearen emaitzak:



8. Informazio-iturri fidagarrietan bilaketak eginez ikasketa autonomoa egiten du

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.gaia.- Energia-ebakuazioko instalazio elektrikoen beharra energia berriztagarrien sistemetan.



2.gaia.- Behe Tentsioko instalazioetako osagaien deskribapena eta sailkapena.



3.gaia.- Konexio elektrikoen eta maniobra- eta babes-gailuen eskema, generazio elektrikoko sistemetatik transformazio-zentroraino.



4.gaia.- Transformazio-zentroaren kokapenaren azterketa, transformadore-mota eta Tentsio Ertaineko gelaxkak.



5.gaia.- Tentsio Ertaineko lurrazpiko instalazio elektrikoa eta erabili beharreko kable-motak.



6.gaia.- Azpiestazioa: osagaiak eta babesak.



7.gaia.- Energia berriztagarrien sistemetan sortutako uhin elektrikoaren kalitatea.



Praktikak:



1 Laborategi-praktika: Aireko lineak: parametroak, eredua eta funtzionamendua

Tentsio-iturri batetik elikatutako linea elektriko baten maketa batean tentsioa, intentsitatea eta potentzia neurtzen dira eta linearen ereduarekin egindako kalkuluekin alderatzen dira.



2 Laborategi-praktika: Aireko linea bat, transformadore bat eta lurpeko linea batez osaturiko sare elektrikoa

Sare elektriko baten maketa batean neurketak egiten dira eta ereduekin egindako kalkuluekin alderatzen dira.



3 Laborategi-praktika: Sorgailu sinkronoa, aireko linea eta karga elektrikoak

Sorgailu sinkrono batez elikaturiko sare elektriko baten maketa batean neurketak egiten dira (tentsioa, intentsitatea, potentzia, eszitazioa, momentu mekanikoa) eta ereduekin egindako kalkuluekin alderatzen dira.



4 Landa-praktika: Azpiestazioen gelaxkak egiten dituen Ormazabal enpresa.

Praktika honen bidez, ikasleek klasean landuriko ezagutza osatuko dute. Ormazabal, azpiestazio elektrikoen fabrikatzailea da eta nazioartean garrantzia daukan enpresa da.



5 Laborategi-praktika: Zirkuitulaburrak

Linea elektriko baten maketa batean zirkuitulabur desberdinak egiten dira eta neurketak kalkuluekin alderatzen dira.

MetodologiaToggle Navigation

TEORIA-KLASEAK:



Teoria-klaseak irakasleak irakasgaiaren apunte teorikoen edukia azaltzen duen irakaspen hitzaldiak dira. Gai bakoitzean 3 edo 4 ordu eskaintzen dira batez beste.



PROBLEMA-KLASEAK:



Instalazio elektrikoekin erlazionaturiko kalkulu praktikoen problemak ebatziko dira. Hauetako batzuk irakasleak egingo dituen problemak izango dira. Beste batzuk, irakaslearen laguntzarekin ikasleak egingo dituen proposaturiko problemak izango dira. Gai bakoitzean 4 edo 5 ordu eskaintzen dira batez beste.



PRAKTIKAK:



Laborategian, maketen bidez goi-tentsioko instalazio elektrikoak emulatuko dira. Praktika hauetan, sistema elektrikoen ohiko operazio egoerak aztertuko dira eta maketan egindako neurketak eredu teorikoek esandakoarekin alderatuko dira. 2 orduko saioak egingo dira. Gainera, landa-praktika bat egingo da azpiestazioen gelaxkak egiten dituen enpresa batera bisita eginez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA



Kalifikazioko tresnak:



- Azterketa idatzia: Bukaerako notaren % 60 balio du. Azterketa idatzian 10etik gutxienez 4 puntu lortu behar dira. Azterketa idatzia azterketa aldi ofizialean egingo da



- Praktikak: Bere balioa %20ekoa izango da amaierako notan. Irakasgaia gainditzeko, derrigorrezkoa da laborategiko saio guztietara agertzea eta landa-praktika egitea. Gutxieneko nota 10etik 5 izan beharko da.



- Entregagaiak: Bere balioa % 20ekoa izango da amaierako notan. Entregagaiak ebatzi beharreko kalkulu-ariketak izango dira.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori azterketa idatzi batek (notaren % 80) eta praktiken ebaluaziorako jarduera batek (notaren % 20) osatzen dute. Derrigorrezkoa da jarduera bakoitzean eta azterketan gutxienez 10etik 5 lortzea. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA



Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpo.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunteak, ariketak eta laborategi-praktikak eGela bitartez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Instalaciones Eléctricas" A.J. Conejo, McGraw-Hill, 2007.



"Goi-tentsioko aireko linea elektrikoei buruzko erregelamendua". Ministerio de Industria, UPV/EHU, 2011.



"Energia elektrikoa garraiatzeko lineak". M.A. Zorrozua, UPV/EHU, 2003.



"Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa". A. Gomez Exposito, UPV/EHU, 2010.



Gehiago sakontzeko bibliografia

"Corrientes de cortocircuito en redes eléctricas". Roeper, Siemens-Marcombo, 1985.

"Maniobras en redes eléctricas". Paraninfo,1994.

"Instalaciones Eléctricas de Baja Tensión" N. Moreno. Thomson.

"Prácticas de Electricidad 4 (Proyectos y Riesgos Eléctricos)". A. Porras, Mc GrawHill, 2006.

Aldizkariak

Ekaia

Circutor

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU FLOREZ, IGOR
  • ASENSIO DE MIGUEL, FRANCISCO JAVIER
  • SAN MARTIN DIAZ, JOSE IGNACIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:00-09:00

09:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR
  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE ELECTRICIDAD - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR