XSLaren edukia

Linea Elektrikoak eta Potentzia Sistema Elektrikoak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala52.578.8
Gelako p.22.533.8
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Landuko diren graduko gaitasunak eta irakasgaia ikastearen emaitzak ondoko hauek dira:



* TTE 5. Linea elektrikoen eta energia elektrikoaren garraioaren kalkulurako eta diseinurako gaitasuna.



* TEE6. Potentzia sistema elektrikoari eta bere aplikazioei buruzko ezagumenak.



* RA-TEE 7. Energia elektrikoaren garraiorako lineak zehaztasunez diseinatu eta kalkulatu.



* RA-TEE 8. Energia elektrikoaren garraiorako lineekin eta potentzia sistema elektrikoekin lotutako problemak modu kritiko batean analizatu eta eztabaidatu.



* RA-TEE 9. Potentzia sistema elektrikoak diseinatu, analizatu, simulatu eta inplementatu.



Eta irakasgairen gaitasun espezifikoak:



- Energia elektrikoaren garraioaren eta sistema elektrikoen funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak ondo ezagutzea, ulertzea eta zehaztasunez deskribatzea ahoz eta idatziz.



- Potentzia sistema elektrikoekin eta linea elektrikoen kalkulu eta diseinuarekin erlazionaturiko eguneko arauak eta legeak zorroztasunez aplikatzen jakitea.



- Garraioko linea elektrikoen parametro elektrikoak eta mekanikoak era egokian kalkulatzea, parametro horietan oinarriturik eredu egokiak garatzea eta erlazionaturiko magnitude elektrikoak eta mekanikoak lortzea.



- Potentzia sistema elektrikoen azterketa egiteko eta lineen kalkulurako dauden tresna informatikoak ezagutzea eta erabiltzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia: Potentzia-sistema elektrikokoa. (5 ordu)

Bilakaera historikoa. Energia elektrikoaren ekoizpena. Energia elektrikoaren garraioa eta banaketa. Kontsumoa. Ingurumen-eragina. Ikuspuntu teknologikoa, ekonomikoa eta arautzailea.



2. Gaia: Sorgailu sinkronoa eta potentzia-transformadorea: ereduak eta unitateko sistema. (12 ordu)

Potentzia-transformadore trifasikoa. Sorgailu sinkronoa. Potentzia infinituko korapilo batera lotutako sorgailua. Unitateko sistema. Bi hariletako transformadoreen unitateko analisia. Sare elektrikoetan unitatekoetan lan egitearen abantailak. Erregulazioa transformadoreak.



3. Gaia: Potentzia-fluxuaren kalkulua.(17 ordu)

Sarearen eredua egitea. Potentzia-fluxuaren ekuazioak. Korapilo motak. Ebazpen-prozeduraren deskribapen orokorra. Potentzia-fluxuaren kalkulurako metodo ezberdinak.



4. Gaia: Zirkuitulaburren analisia goi-tentsioko lineatan. (15,5 ordu)

Sorgailutik urrun gertatzen den zirkuitulaburra. Zirkuitulaburra sorgailutik gertu. Zirkuitulaburreko korronteen berezko balioak. Osagai simetrikoak. Potentzia-sistemaren osagaien ereduak sekuentzia ezberdinentzat. Aplikazioa zirkuitulaburraren analisiari. Sekuentzia sareen konexioa.



5. Gaia: Linea elektrikoen osagaiak. (5 ordu)

Arautegia. Goi-tentsioko lurpeko lineak. Goi-tentsioko aireko lineak: osagaiak. HVDC teknologia.



6. Gaia: Garraio-lineen parametro elektrikoak. (10 ordu)

Fluxu magnetikoa eta induktantzia. Aireko linea trifasikoen induktantziaren kalkulua. Pontentzial-diferentzia eta kapazitatea. Aireko linea trifasikoen kapazitatearen kalkulua. Lineen erresistentzia. Lineen konduktantzia. Konstante elektrikoen ohiko balioak.



7. Gaia: Linea elektrikoen eredua egitea eta analisi egonkorra. (12 ordu)

Eredu orokorra. Galerarik gabeko linea. Eredu sinplifikatuak. Linea baten berezko potentzia edo potentzia naturala. Tentsio-potentzia erlazioak. Lineen konpentsazioa.



8. Gaia: Eroaleen kalkulu mekanikoa. (13,5 ordu)

Katenariaren ekuazioa. Kalkulu mekanikoaren helburuak. Baldintza-aldaketako ekuazioaren ezarpenak kasu ezberdinetarako.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren garapenerako, tartekatuko dira klase magistralak, non beharrezkoak diren oinarri teorikoak landuko diren, bakarkako irakurketarekin, informazioaren bilaketarekin, problemen ebazpenarekin, buruketekin, hau dena bakarka zein taldeka.



Ikasleak, modu autonomoan eta tutorearen laguntzarekin, ikasi beharko du kontzeptuak asimilatzeko eta ikasteko, eta proposatutako ariketak ebazteko.



Laborategiko praktiketan ikasleak Potentzia Sistema Elektrikoaren eta Goi Tentsioko Linea elektrikoen ereduak eta simulazioak garatuko ditu.



Irakaskuntza prozesuaren tresna lagungarri gisa, UPV/EHU-ko eGela plataforma erabiliko da. Ikasleak hemen topatuko ditu irakasgaia lantzeko beharrezko den informazioa: apunteak, arau ofizialak, erregelamenduak, katalogoak eta ekoizleen eskuliburu teknikoak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA AUKERATZEA

Lehenetsiko da etengabeko ebaluazio sistema (A). Azkeneko ebaluazioaren bidez (B) ebaluatua izan nahi duen ikasleak, irakasgaiaren irakasle arduradunari aurkeztu beharko dio idatzi bat (jaso izanaren adierazpena duen korreo elektronikoa) etengabeko ebaluazioari uko egitearen berri emanez, horretarako gehienez 9 asteko epe bat izango dut kurtso hasieratik. Eskaera hau egiteak, ebaluazio jarraituan lortutako puntuak galtzea suposatuko du.



Proba eta azterketa ezberdinetan kalkulagailua eta irakaslegoak adierazitako informazio lagungarria (eGela plataforman, “Azterketarako Dokumentazioa” karpetan topatu ahal izango dena aldez aurretik) erabili ahal izango da bakarrik.



A) ETENGABEKO EBALUAZIOAREN SISTEMA

Kurtsoan zehar ikasle bakoitzak (bakarka) ariketak, buruketak, aurkezpenak edo problemak egin beharko ditu. Honek ikaslearen ikaste prozesuaren jarraipena eta ebaluatze jarrai bat egitea ahalbidetuko du.



Kalifikazio ehunekoak, "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" den atalean zehaztutakoak izango dira.



Ariketak, galdetegiak, aurkezpenak eta praktiken txostenak entregatzen ez dituzten ikasleek zero kalifikazioa izango dute atal hauetan.



Bestetik taldekako lanak izango dira: potentzia fluxuaren problemen ebazpena eta aireko linea baten kalkulu elektrikoa eta mekanikoa



Lauhilabetearen erdialdera lehenengo lau gaiak ebaluatzeko proba bat egingo da, teoria eta problemak izango dituenak. Beharrezkoa izango da zati bakoitzean gutxienez 4 bat ateratzea bien arteko batezbestekoa egiteko. Kontroleko nota 6 edo handiagoa bada, zati hori liberatuko da ohiko deialdirako, bai eta ezohikorako (baldin eta soilik baldin ohikora aurkezten bada ikaslea).



Azken azterketako bi ataletan (teoria eta problemak) gutxienez 4 atera beharko da beste zatiekin batezbestekoa egin ahal izateko.



Deialdiari uko egitea: azterketa egun ofizialeko azkeneko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, eta honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.



Irakasgaia gainditzeko batezbesteko gutxieneko kalifikazioa 5 da.



B) AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:



- Garatu beharreko proba idatzia: % 85

- Laborategiko proba praktikoa: % 15



Azken azterketako bi ataletan (teoria eta problemak) gutxienez 4 atera beharko da beste zatiekin batezbestekoa egin ahal izateko.



Deialdiari uko egitea: azterketa egun ofizialeko azkeneko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.



Irakasgaia gainditzeko batezbesteko gutxieneko kalifikazioa 5 da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Linea Elektrikoak eta Potentziazko Sistema Elektrikoak irakasgaiaren apunteak eta ariketak. Egileak: Juan José Ugartemendia, Elena Monasterio.
- Goi-tentsioko linea elektrikoei buruzko erregelamendua (GTLE)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Barrero F. Sistemas de Energía Eléctrica, 2004. Ed. Paraninfo-Thomson.

- Gómez Expósito A. Energia Elektrikoaren Sistemen Analisia eta Operazioa. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua. 2010.

- Simón Comín P. Cálculo y Diseño de Líneas Eléctricas de Alta Tensión, 2011. Ed. Garceta.

- Duncan Glover J. Sistemas de Potencia. Ed. Thomson. 2003.

- Zorrozua Arrieta M.A. Energia Elektrikoa Garraiatzeko Lineak. Argitalpen Zerbitzua UPV-EHU. 2003.

- Checa L.M. Líneas de Transporte de Energía. Ed. Marcombo, 3ª edición. 1988.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Grainger J.J W. Stevenson. Análisis de Sistemas de Potencia. Ed. McGraw-Hill/Interamericana.1996.
- Ras E. Teoría de líneas eléctricas I eta II. Ed. Marcombo, 1998.
- Bayliss C. Transmission and Distribution Electrical Engineering. Ed. Newnes, 2nd edition. 1999.
- Crappe M. Electric Power Systems, 2008. Ed. Wiley & Sons.

Aldizkariak

- DYNA aldizkaria
- Energy policy, Scince Direct Publication

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MONASTERIO IRURETAGOYENA, ELENA
  • UGARTEMENDIA DE LA IGLESIA, JUAN JOSE
  • ZUBIA OLASKOAGA, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:30

08:30-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:30

18-18

08:30-10:30

20-20

08:30-10:30

22-22

08:30-10:30

24-24

08:30-10:30

26-26

08:30-10:30

28-28

08:30-10:30

30-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:30-12:30

18-18

10:30-12:30

20-20

10:30-12:30

22-22

10:30-12:30

24-24

10:30-12:30

26-26

10:30-12:30

28-28

10:30-12:30

30-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA