XSLaren edukia

Erregulazio Automatikoa

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Gelako p.1530
Laborategiko p.816
Ordenagailuko p.714

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

“Memoria Egiaztatuan” irakasgaiarentzat zehaztutako Titulazioaren gaitasun orokorrak hauek dira:



3.G.: Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.



4.G: Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta Industria Ingeniaritzaren arloko Teknologia Espezifiko Elektrikoan, ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.



5.G.: Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.



6.G.: Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.



10.G.: Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.



13.G.: Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.



Hauetaz aparte, Teknologia Elektriko moduluaren hurrengo gaitasun espezifikoak zehazten dira:



8.TEZ.: Erregulazio automatikoko printzipioen ezagutza eta industria automatizazioan duten aplikazioa.



Gaitasun hauekin, ikasleak hurrengo ikaskuntza emaitzetan laburtu daitezkeen Erregulazio Automatikoari buruzko ezagutzak jasoko ditu:



• Edozein sistema motaren gainean, erregulazio automatikoaren teorietan oinarritutako zientzia eta teknologiaren inguruko kontzeptuak ezagutu, ulertu eta aplikatu, egoera berrietara egokitzeko aldakortasun handia eskainiz.



• Irakasgaiaren ezagutzak era koherente baten erabiltzea Erregulazio eta Serbosistema problemak ebazteko.



• Sistema mota ezberdinen laborategi simulazioetan ezagutza teorikoak aplikatzea.



• Emaitzak ulertu eta interpretatzea.



• Taldean lan egin zeregin kooperatiboei aurre egiteko. Proposamenak egin, besteen ekarpenak aztertu, ideiak eztabaidatu, iturri ezberdinetan informazioa bilatu eta beharrezko ekintzak gauzatu.



• Informazio teknikoa, ahoz zein idatziz, era egokian komunikatu, behar diren baliabide teknologikoak erabiliz.



• Neurketak, kalkuluak, ikerketak, txostenak eta beste antzeko lanak egitea, erregulazio automatikoaren zientzia hobeto ulertzeko helburuarekin.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia: SARRERA

Kontrol sistemak.

Sistemen eredu matematikoa

Ekuazio diferentziala eta transferentzia funtzioa.

Bloke diagramak. Oinarrizko elementuak, aldaketak eta sinplifikazioak. Zirkuitu elektrikoetan aplikazioa.

Kontrol sistemak Ingeniaritza Elektrikoan.

Berrelikadura teoria.



2. Gaia: ERANTZUN IRAGANKOR ETA IRAUNKORRA

Lehenengo mailako sistemak.

Bigarren mailako sistemak.

Maila handiagoko sistemak.

Egonkortasuna. Routh-Hurwitz irizpidea.

Egoera egonkorreko erroreak.

Kontrol integratzaile eta deribatzailearen eragina.

Erantzun iragankor eta iraunkorraren azterketa sistema elektrikoetan.



3. Gaia: ERROEN TOKIAREN METODOA. KONTROL SISTEMEN ANALISI ETA DISEINUA.

Erroen tokiaren definizio eta eraikuntza.

Kontrol sistemen diseinua erroen tokia aplikatuz.

Erroen tokia metodologiaren aplikazioa sistema elektrikoetan.



4. Gaia: KONTROL SEINALEAREN ALDAKETA. PID ERREGULADOREA

Kontrol proportzionala.

Kontrol proportzional-deribatzailea (PD).

Kontrol proportzional-integrala (PI).

Kontrol proportzional-integral-deribatzailea (PID).

PID baten parametroen doitze esperimentala.

Sistema elektrikoen kontrolean erreguladoreen aplikazioa.



5. Gaia: SISTEMA LINEALEN MAIZTASUNEKO ERANTZUNA

S planotik maiztasun planorako aldaketa.

Bode diagramak.

Sistema elektrikoetan aplikazioak.



MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA MAGISTRALA (M): Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua heldu araziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertu eta informazio bereganatzearen kontrol bat egitea saiatuko da.



GELAKO PRAKTIKAK (GA): Gelako praktika edo taldeetan, bakarka edo taldeka garatu ahal izango diren ariketa/proiektu/lanen bidez, ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK (GL): Laborategiko praktika edo taldeetan, bakarka edo taldeka garatu ahal izango den esperimentazioaren bidez, ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte.



ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK (GO): Ordenagailuko praktika edo taldeetan, bakarka edo taldeka garatu ahal izango den esperimentazioaren bidez, ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa era misto baten burutuko da, idatzizko amaierako azterketa bat eta lauhileko osoan zehar egindako ebaluazio jarraitua konbinatuz, hurrengo haztapena kontutan izanda:



1)EBALUAZIO JARRAITUA: irakasgaiko notaren % 40a.



Ataza hauen bidez gauzatuko da:



• Entregagarriak: irakasgaiko notaren % 10a.

Ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko ariketa edo/eta galdera edo/eta lanen bakarkako edo taldeko ebazpena. Jarduera gela praktiketako orduetan edo/eta gelaz kanpo landu ahal izango da eta, beharrezkoa denean, jarduera egiteko edo entregatzeko eGela plataforma erabiliko da.



• Talde lana(k): irakasgaiko notaren % 20a.

Guztiona den proiektu baten exekuzioan era koordinatu batean lan egiten duen pertsona talde baten prozesu kooperatiboa.



• Laborategi/ordenagailuko praktikak: irakasgaiko notaren % 10a.

Oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak dira. Praktika saioaren aurretik ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du. Laborategi praktika bakoitzaren garapenarekin batera, ikasleek praktiken txostena bete beharko dute, txosten honen enuntziatu eta jarraibideak, gidoiarekin batera, praktika saioa baino lehenago ematen direlarik. Praktiken kalifikazioan praktiken txostena eta ikasleak laborategian izaten duen jarrera kontuan hartuko dira.



2)BAKARKAKO AZKEN PROBA: irakasgaiko notaren % 60a.



Ebaluaketa jarraituan ebaluatu ez den irakasgaiaren atalari dagokion idatzizko azterketa izango da. Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak, hala nola ebatzi beharreko ariketak egongo dira.



Azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batezbesteko haztatua eginez aterako da, baina ondorengo baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da:



• Bakarkako azken proban atera beharreko gutxienezko nota bere balio osoaren % 50a izango da.



• Laborategi/ordenagailuko praktika saioen % 80ra gutxienez joan behar da.



Aurrekoa betetzen ez bada, ez da batezbestekorik burutuko, ezta adierazitako haztapenik aplikatuko ere, eta aktan agertuko den gehienezko azken nota 4 izango da.





EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA

Ikasleak eskubidea izango du ebaluazio jarraituari uko egiteko. Kasu honetan azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatua izango da, kurtsoan zehar emandako materiaren % 100a barne hartuz, irakasgaiari dagozkion gaitasun guztien ebaluazioa posible izan dadin. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat. Ebaluazio jarraituari uko egiteak ebaluazio jarraituan lorturiko puntuazioak galtzea suposatuko du.



Azken ebaluazio hau hurrengo jarduerekin osotuko da, adierazitako haztapenekin:



• Bakarkako lana: irakasgaiko notaren %10a.

Ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko bakarkako lan baten burutzea. Jarduera hau tutoretza eta segimendu jarraibide batzuekin garatuko da, eta beharrezko balitz eGela erabiliz, jarduera egin edo entregatzeko. Ikasleak egin beharreko lana, gehien jota, uko egitearen idatzia jaso eta aste biko epean zehaztuko da.



• Laborategi/ordenagailuko: irakasgaiko notaren % 20a.

Laborategi/ordenagailuan garatu beharreko proba esperimental bat izango da, zeina laborategi/ordenagailuan landutako irakasgaiko atalarekin erlazioa duten garapen galderak edo/eta test galderak dituen idatzizko proba batekin osatu daitekelarik.



• Idatzizko azterketa: irakasgaiko notaren % 70a.

Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak, hala nola ebatzi beharreko ariketak egongo dira.





Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko azterketan eta laborategi/ordenagailuko azterketan bakoitzari dagokion balioaren % 50eko nota minimoa lortzea.





OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Ikasle batek ohiko deialdiari uko egiten diola kontsideratuko da idatzizko azken azterketara aurkezten ez denean.





IRAKASGAIA GAINDITZEKO NOTA



Irakasgaia gainditzeko azken nota 5 puntu 10etik izango da.





Oro har, ebaluazio probak garatzen diren bitartean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere, laborategiko azterketan izan ezik, zeinetan laborategi azterketaren praktikari dagokion laborategi materiala erabili ahal izango duten eta kasu batzuetan praktikaren gidoia ere.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

• Irakasgaiko gardenkiak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• “Ingeniería de Control Moderna”, 5ª Edición, Katsuhiko Ogata, Pearson. Prentice Hall (2010).

Gehiago sakontzeko bibliografia

• “Sistemas de Control Moderno”, 10ª Edición, Richard C. Dorf, Pearson. Prentice Hall (2005).

• “Sistemas de Control Automático”, 7ª Edición, Benjamin C. Kuo, Pearson. Prentice Hall (2005).

• “Problemas de Ingeniería de Control utilizando Matlab”, Katsuhiko Ogata, Pearson. Prentice Hall.

• “Sistemas de Control en Tiempo Discreto”, 2ª Edición, Katsuhiko Ogata, Pearson. Prentice Hall.

• FRAILE MORA, J., "Máquinas eléctricas", Ed.: McGraw-Hill, Madrid, 2008.

• FRAILE MORA, J., FRAILE ARDANUY, J., "Accionamientos eléctricos", Ed.: Garceta, Madrid, 2016.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • OÑEDERRA LEYARISTI, OIER
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, KOLDOBIKA JOSEBA
  • VAZQUEZ URANGA, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

08:00-10:00

11-11

12:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

10:00-11:00

11-11

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

3-3

11:00-13:00

5-5

11:00-13:00

7-7

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

12:00-14:00

11-11

12:00-14:00

13-13

12:00-14:00

14-14

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

12:00-14:00

10-10

08:00-10:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

13:00-14:00

10-10

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P7I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

10:00-12:00

10-10

10:00-12:00

12-12

10:00-12:00

14-14

10:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-11:00

2-2

10:00-12:00

4-4

10:00-12:00

6-6

10:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P4I 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA