XSLaren edukia
Zentral Elektrikoak eta Energia Berriztagarriak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 45 | 60 |
Mintegia | 5 | 15 |
Gelako p. | 30 | 45 |
Laborategiko p. | 5 | 5 |
Ordenagailuko p. | 5 | 10 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgaiarentzako “Memoria Egiaztatuan” zehaztutako gaitasun orokorrak hauek dira:
1.G.: Industria ingeniaritzaren arloko proiektuak, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN, idazteko, sinatzeko eta garatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua, CIN/351/2009 Ministro Aginduaren 5. atalari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen arabera, honako elementu hauek eraikitzea, berritzea, konpontzea, zaintzea, eraistea, fabrikatzea, instalatzea, muntatzea edo ustiatzea da: egiturak, ekipo mekanikoak, instalazio energetikoak, instalazio elektrikoak eta elektronikoak, instalazio industrialak, eta fabrikazio eta automatizazio prozesuak.
3.G.: Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.
4.G.: Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
5.G.: Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.
6.G.: Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
7.G.: Konponbide teknikoen gizarte eta ingurumen eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
10.G.: Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
11.G.: Industria ingeniari tekniko lanetan, ELEKTRIZITATE BERARIAZKO TEKNOLOGIAN, aritzeko beharrezko legeria aplikatzeko beharrezko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.
12.G.: Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea, etengabeko prestakuntzak dakarren erronka kontuan hartuta.
13.G.: Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.
14.G.: Taldean modu eraginkorrean lan egitea, gaitasunak eta ezaguerak integratuta industria ingeniaritzako elektrizitatea espezialitatearen arloan erabakiak hartzeko.
Hauetaz aparte, Teknologia Elektriko Berariazko Moduluaren hurengo gaitasun hauek zehazten dira:
9.TEZ.: Zentral Elektrikoak diseinatzeko gaitasuna.
10.TEZ.: Energia Berriztagarrien ezagutza aplikatua.
Gaitasun hauekin, ikasleak Energia Elektrikoaren Ekoizte Sistemen, Zentral Elektrikoen eta Energia Berriztagarrien hurrengo ezagutzak jasoko ditu:
-Sorgailu ezberdinen funtzionamendu eta aplikazioak ezagutzea, ulertzea, analizatzea eta ezberdintzea, hala nola, aurkez daitezkeen behar ezberdinentzat, motarik egokiena aukeratzen jakitea ere.
-Ezagutza teorikoak, Sistema Elektriko batean dauden zentral elektriko mota ezberdinen diseinuak gauzatzeko.
-Energia elektrikoaren ekoizteari aplikatutako energia berriztagarrien ezagutzak.
-Zeregin kooperatiboak ekiteko talde-lana. Proposamenak egin, besteen ekarpenak analizatu, ideiak eztabaidatu eta iturri ezberdinetatik informazioa bilatu.
-Ahozko eta idatzitako eretan, zuzentasunez komunikatu errekurtso teknologiko egokiak erabiliz.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Gaia: Potentzia Sistema Elektrikoa eta Bere Orokortasunak
Sektore elektrikoaren ezaugarri orokorrak. Bere sorkuntzaren kontzeptuen sarrera. Energia elektrikoa eta garapen iraunkorra. Eskaeraren estaldura, munduaren egoera energetikoa. Sorkuntza sistemaren arautegia eta elektrizitatearen sorkuntzaren liberalizazio prozedura erasaten duen merkatu elektrikoaren funtzionamendua.
2. Gaia. Zentral Elektrikoetako Sorgailuak
Sorgailuak Potentzia Sistema Elektrikoan. Sorgailu sinkronoa. Iman iraunkorreko sorgailua. Sorgailu asinkronoa. Elikadura bikoitzeko sorgailu asinkronoa. Konexio ezaugarriak.
3. Gaia. Energia berriztagarrietan oinarritutako Zentral Elektrikoak
Energia berriztagarrietan oinarritutako zentral edo instalazioak: parke eolikoak, eguzki energiakoak, itsasoaren energiakoak, biomasakoak, geotermikoak. Funtzionamendu printzipioa. Energia Eolikoaren oinarrizko konbertsio printzipioak eta parkearen diseinua. Hidrogenoa energia bektore bezala.
4. Gaia. Zentral Elektriko Konbentzionalak
Energia elektrikoaren ekoiztea zentral hidroelektriko, termiko, ziklo konbinatu eta nuklearretan. Osaketa eta funtzionamendu printzipioa.
5. Gaia. Sarera Lotutako Zentral Elektrikoak
Adierazpen haribakarrak. Interkonexioak (busak). Potentzia eta zerbitzu lagungarrien zirkuituak. Sorkuntza-garraio/sorkuntza-banaketa neurketak.
Praktika modalitatean, irakasgaian jorratzen diren edukiak landuko dira, batez ere sorkuntza fotovoltaiko eta eoliko arloetan.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia klase magistraletan (M), mintegietan (S), gelako praktiketan (GA), laborategiko praktiketan (GL), praktika informatikoetan (GO) eta banakako tutoretzetan (irakaslearen bulegoan egiten direnak) antolatzen da.
Ikasleek, eGela plataformaren bitartez, teoria apunteak eta ariketak dituzte, beharrezko ezagutza teorikoak ematen diren ahala ahalbidetzen direnak. Horrez gain, praktika multzoko gidoiak
eskaintzen dira.
KLASE MAGISTRALAK: irakasgaiko gaien azalpen kontzeptualak irakaslearen aldetik. Klase Magistraletan (M), irakasgaiaren edukia landuko da baliabide konbentzional eta ikus-entzunekoen laguntzaz ( gardenkiak, bideoak , weborriak,...).
GELAKO PRAKTIKAK: Gelako Praktiketan (GA), kalkulu praktikoak ebazteko ariketak garatzen dira ikasgaia hobeto ulertzeko. Horietako batzuk irakasleak egiten dituen ariketa laburrak dira. Beste batzuk proposatutako ariketak dira, ikasleak bere kabuz egiten dituenak eta irakaslearekin kontsultatzen dituenak. Era berean, lan (multzo) bat garatzen da, ikasgelako gainerakoen aurrean erakutsi eta defendatzekoa. Horrela ebaluatzen dira komunikazioarekin eta adierazpenarekin lotutako gaitasunak.
MINTEGI ETA ORDENAGAILU PRAKTIKAK: Mintegi (S) eta Ordenagailuko Praktiketan (GO), irakasleak aurretik ezarritako gai baten gainean talde lan bat garatuko da, zeinak aurretik zehaztutako aldeak jarraitu beharko dituen.
LABORATEGIKO PRAKTIKAK: Laborategiko Praktiketan (GL) laborategiko saiakuntza ezberdinak landuko dira, neurketak eta emaitzak burutuz, ondoren laborategiko txosten moduan aurkeztuak izateko.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluazio jarraituko sistemaren bidez ebaluatu ahal izateko, klaseetara erregulartasunez joan behar da, hau da, Gelako Praktiken (PA), Mintegien (S), Ordenagailuko Praktiken (PO) eta Laborategiko Praktiken (GL) asistentzia nahitaezkoa da. Klase hauetan landutako bai banakako zein taldeko lanen txostenak asistentziaren arabera puntuatuko dira era haztatu baten.
Irakasgaiaren ebaluazioa era misto baten burutuko da, idatzizko amaierako azterketa bat eta lauhileko osoan zehar egindako ebaluazio jarraitua konbinatuz, hurrengo haztapena kontutan izanda:
-Taldeko lanak (S, GA eta GO): %15
-Urtean zehar egindako lanen aurkezpenak: %15
-Laborategiko praktiken txostenak: %10
-Amaierako azterketa: %60
Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da amaierako azterketa gainditzea, ebaluatzen diren gainontzeko jarduera bakoitzean 4/10ko nota minimoa ateratzea, eta azken nota 5 edo handiagoa izatea. Aurrekoa betetzen ez bada, ez da batezbestekorik burutuko, ezta adierazitako haztapenik aplikatuko ere, eta aktan agertuko den gehienezko azken nota 4,5 izango da.
Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Amaierako ebaluazio-sistemak ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzen ditu, azterketa-aldi ofizialean egingo den proba baten bidez. Proba hori hurrengo zatitan antolatzen da:
-Laborategi azterketa: %20
-Idatzizko azterketa: %80
Derrigorrezkoa da azterketaren bi zatietan gutxienez 10etik 5 lortzea.
Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA
Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiko apunteak eta beste materiak irakaskuntzarako laguntza plataforma telematikoan daudelarik: eGela https://egela.ehu.es/
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
-E. Esteire Guereca, A. Madrid Cenzano, A. Madrid Vicente, “Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa”, Ed. UPV/EHU, Leio 2012 (1ª edición)
-A.L. Orille "Centrales Eléctricas". Ser. Publicaciones UPC, Barcelona, 1996.
-A. Madrid Vicente, “Energías Renovables (Fundamentos, Tecnologías y Aplicaciones)”, Ed. AMV Ediciones, Madrid 2009.
-Fraile Mora, "Máquinas Eléctricas." 6 ed. Madrid: Mac Graw-Hill/Interamericana de España, S.A.U. 2008. 864 p. ISBN 84 481 6112 2.
-Ramírez, "Centrales Eléctricas", Ed. CEAC, Barcelona, 1995.
-Sanz Feito, "Centrales Eléctricas" ,UPM.
-L. Rodríguez , S. Arnalte J.C. Burgos ," Sistemas eólicos de producción de energía eléctrica". Ed. Rueda, Alcorcón, Madrid 2003.
-F. J. Friedrich y J. Fernández González ,“La energía de la biomasa” , S.A.P.T., Madrid : 1999.
-A.Madrid, “La biomasa y sus aplicaciones energéticas” Ed. AMV Ediciones, Madrid, 2012.
-VV.AA."Principios de conversión de la energía eólica" CIEMAT, Madrid (2005).
-J.M. Méndez, R. Cuervo, "Energía Solar Fotovoltaica", Ed. Fundación Confemetal, Madrid 2008.
-Ministerio de Industria y Energía, "Reglamento sobre centrales eléctricas, subestaciones y centros de transformación e instrucciones", Ed. Ministerio de Industria, Turismo y Comercio, Madrid 2006.
- Ministerio de Ciencia y Tecnología, "Reglamento electrotécnico para baja tensión : Real Decreto 842-2002 de 2 de agosto de 2002 : ITC-BT y documentación complementaria del REBT", Ed. Marcombo, Barcelona 2008
Gehiago sakontzeko bibliografia
-Procedimientos de transporte y operación del sistema, http://www.ree.es/operacion/procedimientos_operacion.asp
Normas particulares de distribuidores.
-Real Decreto 900/2015, de 9 de octubre, por el que se regulan las condiciones administrativas, técnicas y económicas de las modalidades de suministro de energía eléctrica con autoconsumo y de producción con autoconsumo.
-Real Decreto 2019/1997, de 26 de diciembre, por el que se organiza y regula el mercado de producción de energía eléctrica.
-Real Decreto 661/2007, de 25 de mayo, por el que se regula la actividad de producción de energía eléctrica en régimen especial.
-RD 3275/1982 Reglamento sobre condiciones técnicas y garantías de seguridad en centrales, subestación y centros de transformación.
Aldizkariak
- http://www.appa.es/
- http://www.energias-renovables.com
- http://www.energetica21.com
- http://www.erasolar.es
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- SAGASTABEITIA BURUAGA, KOLDOBIKA JOSEBA
- SALDAÑA MULERO, GAIZKA
- VAZQUEZ URANGA, JON
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 08:00-10:00 | 10:00-11:00 | |||
32-35 | 08:00-10:00 | 10:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-24 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 10:00-11:00 | 10:00-11:00 | |||
32-35 | 10:00-11:00 | 10:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
30-30 | 11:00-12:00 | ||||
32-35 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
25-29 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P5I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 13:00-14:00 | 13:00-14:00 | 11:00-12:00 | ||
32-35 | 13:00-14:00 | 13:00-14:00 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-20 | 10:00-11:00 | ||||
22-22 | 09:00-11:00 | ||||
24-24 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-30 | 12:00-14:00 | ||||
32-35 | 12:00-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- P4I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
30-30 | 10:00-11:00 | ||||
33-33 | 09:00-11:00 | ||||
35-35 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-26 | 09:00-11:00 | ||||
28-28 | 09:00-11:00 | ||||
30-30 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
- S1I 21L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA