XSLaren edukia

Materialen Erresistentzia eta Elastikotasuna

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala75112.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Elastikotasunaren Teoriaren oinarri teorikoak ezagutuz, erlazionatutako problemak ebazteko gaitasuna izatea.



2. Materialen Erresistentziaren kontzeptuak barneratu ondoren, indar axial, momentu makurtzaile, indar ebakitzaile eta momentu bihurtzaileen eraginpean diharduten pieza prismatikoen kasuak ebazteko gaitasuna izatea, indar eta momentuek banaka edo konbinatuta dihardutenean.



3. Ibilbide profesionalean edo ikasketen jarraipenean ikasleak oso erabilgarria izango duen lan metodologia barneratzea: teoriaren ikasketa eta ulermenean oinarritutako problemen ebazpen metodologia.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1 Gaia: SARRERA

2 Gaia: TENTSIOAK

3 Gaia: DEFORMAZIOAK

4 Gaia: SOLIDO ELASTIKOA

5 Gaia: PROBLEMA ELASTIKOA

6 Gaia: HUTS EGITE TEORIAK

7 Gaia: MATERIALEN ERRESISTENTZIAREN SARRERA. PIEZA PRISMATIKOZ OSATUTAKO SISTEMAK

8 Gaia: INDAR AXIALA

9 Gaia: MAKUDURAREN TEORIA: TENTSIOAK

10 Gaia: MAKURDURAREN TEORIA: ZURRUNTASUNA

11 Gaia: MAKURDURA HIPERESTATIKOA

12 Gaia: BIHURDURAREN TEORIA

13 Gaia: TEOREMA ENERGETIKOAK

14 Gaia: EZEGONKORTASUNA: GILBORDURA

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan teoria eta adibideak azalduko dira. Problema eskoletan ariketak ebatzi eta proposatuko dira ikasleak landu ditzan.



Astero egela plataforman ariketak proposatuko dira ikasleak landu ditzan. Ondoren, irakasleak ariketa horien ebazpen prozeduraren alde nagusiak eskoletan azalduko ditu. Bere kabuz ariketa landu duen ikasle orok irakasleari entregatu ahal izango dio ariketa, ikasleak berak jarritako autoebaluaketa notarekin, azalpenak eman diren eskolan bertan. Irakasleak ariketa horien notak erregistratuko ditu, ohiko deialdiko kalifikazioan dagokion koefizientea aplikatzeko, ohiko deialdiaren orientazioetan azaltzen denaren arabera.



Irakasgaia lauhilabete batekoa da eta 9 kreditu ECTS dituenez, ikasle bakoitzak 18 astetan zehar irakasgaiari astero eskaini beharreko batezbesteko denbora 7 ordukoa da, asteroko 6 eskola orduez gain. Aipatutako 18 asteetan eskolen 15 asteak eta azterketetako 3 asteak barneratzen dira. ECTS kredituei dagokien ordu kopuru osoan, azterketen 9 ordu barneratzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1. Lauhilabetekoaren erdian azterketa partziala egingo da. Azterketa finalean zati hau liberatzeko nota minimoa 6,0 izango da. Bakarrik ohiko deialdian liberatuko da.



2. Irakasgaia gainditzeko baldintzak: Lehenengo zatia gainditzen duenak, bigarren zatian 5,0ko nota minimoa atera beharko du lehenengo zatiko notarekin batezbestekoa egiteko eta irakasgaia gainditzeko. Hau da, zati bakoitzak azterketen notaren %50 balio du. Irakasgaiaren azterketa final osoa edozein ikaslek egin dezake, lehen zatia liberatua izanik ere. Azterketa final osoan 5,0ko nota minimoa atera behar da irakasgaia gainditzeko.



3. Azterketa bakoitzean %40-ko balioa duten galdera teoriko edo teoriko-praktikoak barneratuko dira.



4. Irakasgaia gainditzeko baldintzak bete ondoren, irasgaiaren nota ohiko deialdian honakoa izango da:

(Irakasgaiaren nota) = (Azterketen nota)*(1+f), f < 0,2 izanik

f: Ikaslearen autoebaluaketa jarraituaren arabera determinatutako faktorea.



Adibidea: (Azterketen nota) = 6,5; f = 0,15. (Irakasgaiaren nota) = 7,5



5. Azterketa finalera ez aurkezteak ebaluazioaren deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Aurkeztuta gisa agertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren eskola magistraletan eta problema eskoletan azaldutako teoria, adibideak eta ariketak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

VÁZQUEZ, M.; LÓPEZ, E.; "Resistencia de Materiales". Universidad Politécnica de Madrid.

BEER, F.P.; JOHNSTON, E.R.; "Mecánica de Materiales". Mc Graw Hill.

SARRIEGI, A.; "Materialen Erresistentzia". Arg: Elhuyar.

GERE, TIMOSHENKO; "Mecánica de Materiales". Arg: I.T.P.

ANSOLA, R; "Elastikotasunaren Teoria eta Materialen Erresistentzia". EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

TIMOSHENKO, S.P.; "History of Strength of Materials", Dover Pub.
SADD, M.H.; "Elasticity. Theory, Applications and Numerics", Elsevier.
ORTIZ BERROCAL, L., "Elasticidad", Universidad Politécnica de Madrid.
ORTIZ BERROCAL, L., "Resistencia de Materiales", McGraw-Hill.
SHAMES, I.H. and COZZARELLI, F.A., "Elastic and Inelastic Stress Analysis", Taylor and Francis.
SOKOLNIKOFF, I.S., "Mathematical Theory of Elasticity", McGraw-Hill.
CHOU, P.C. and PAGANO, N.J. "Elasticity. Tensor, Dyadic and Engineering Approaches", Dover.
DOBLARÉ, M. y GRACIA, L.," Fundamentos de la Elasticidad Lineal", Síntesis.
DUGDALE, D.S. y RUIZ, C., "Elasticidad para técnicos", Reverté.
LANDAU, L.D. y LIFSHITZ, E.M., "Teoría de la Elasticidad", Reverté.
LOVE, A.E.H., "A Treatise on the Mathematical Theory of Elasticity", Dover.
MUSKHELISHVILI, N.I., "Some Basic Problems of the Mathematical Theory of Elasticity", Noordhoff.

Aldizkariak

http://memagazine.asme.org/
http://www.zientzia.net/elhuyar.asp

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ADARRAGA USABIAGA, ITZIAR
  • ARRESE ARRATIBEL, AINHOA
  • MUJIKA GARITANO, FAUSTINO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00

12:00-13:30

10:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:30

11:30-13:30

10:30-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA