XSLaren edukia

Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Produktuaren diseinu eta materialen ezagutzatik hasita, “Ekoizpen eta Fabrikazio Sistemak” irakasgaiak, sekuentzia logiko baten eta ekoizpen kontextu jakin batetan, konformazio metal mekaniko prozeduren ezagutzen oinarri eta aplikazioa ezartzen du. Hortik dator irakasgaiaren ezaugarri anitza edo multidisziplinarra, eta horregatik dauka beste arlo edo eremu batzuen ezagutzekin horrenbeste erlazio.



KONPETENTZIAK:



Ekoizpen eta fabrikazio sistemen oinarrizko ezagutzak eta ingeniaritza industrialean aplikatzeko gaitasuna.



Arlo honi dagokio material batek jasaten dituen transformazio mekaniko prozesuen faktore ezberdinen identifikazio eta karakterizazioa (batez ere metalak eta bere aleazioak), gordinko sortua izan denetik amaitutako produktua bilakatu arte, baita faktoreen parametrizazio arte eta bere kontrolerako mugak jartzea.



Fabrikazio mekanikoko prozesuen aukeraketa, diseinu eta kontrolerako ezagutza eta oinarrizko gaitasunak garatzean datza, pieza bakarrek ekoizpenetik serie luzeak sortu arte, batez ere ekoizpenaren malgutasun eta kosteen irizpideei eta beste Ingeniaritzako ezagutza eremuei jaramon berezia eginez.



HELBURUAK:



- Ekoizpen eta fabrikazio teknologia ezberdinen oinarrizko kontzeptuak ezagutu, ulertu eta aplikatu, ingenieritzaren garapen profesionalerako eta metodo eta teoría berrien ikaskuntzara prestatzeko.



- Kualitatibo eta kuantitatiboki fabrikazioaren arazoak analizatu, ekoizpen eta fabrikazio ingenieritzaren metodoak erabiliz fabrikziorako ebazpenak aurkeztu



- Fabrikazio eta ekoizpenaren ezagutza eta prozedimenduak ongi komunikatu, terminonologia teknika eta bitarteko egokiak erabiliz.



- Diseinuan eta fabrikazio eta ekoizpen prozesuen exekuzioan neurriak hartzen jakiteko, taldean modu eraginkorrean lan egin, kapazitate eta ezagutzak integratuz.



- Jarrera arduratsua, ordenatua lanean eta ezagutzarako norabidetua izan, formakuntza jarraiko beharra kontsideratuz, ingeniaritza industrialeko lanek horrela behartzen delarik.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

METROTEKNIA



Metrotekniari sarrera. Neurketen ezaugarriak. Neurketa instrumento eta patroiak. Perdoiak. Neurketa ziurgabetasuna. Onarketa perdoiak. Neurketa sistema baten analisia. Fabrikazio prozesuen kontrol estatistikoa.



ELEMENTU METALIKOEN LOTURA. SOLDADURA



Soldaduraren oinarrizko kontzeptuak. Metalen soldabilitatea. Ekarpen energía. Hozketa eta solidifikazioa. Soldaduraren metalurgia. Arku elektriko bidezko soldadura homogeneoa (oinarriak eta prozesu ezaugarritsuenak). Erresistentzia elektriko bidezko soldadura homogeneoa. Soldadura heteregeneoa.



MOLDEAKETA BIDEZKO KONFORMAZIOA



Hondarrezko moldeaketa. Oinarriak eta sailkapena. Moldeaketako elementua. Prozesuaren diseinua. Prozesu automatizatuen sarrera. Azaleko moldeaketa. Argizari galduzko moldeaketa (Investment casting). Molde jarraiko galdaketa. Grabitazio bidez, Presio baxuan, Injekzioa.



METALEN KONFORMAZIO PLASTIKOA



Deformazio plastikoaren teoriaren sarrera. Prozesu eta produktuak. Prozesu motak. Deformazio prozesuak beroan. Forja. Prozesu jarrai eta erdi-jarraika. Ijezketa, estrusioa, teinkaketa eta trefilaketa. Deformazio prozesuak hotzean. Xaflaren konformazioa. Makina moetak.



TXIRBIL HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA



Mekanizazio prozesuen sarrera. Sailkapena. Mekanizagarritasuna. Mekanizazio indarrak. Ebaketa erreminten oinarriak. Prozesuak: Torneaketa eta fresaketa. Makina moetak. Zenbakizko Kontrolera sarrera (CNC). Mekanizazioaren ekonomia.

MetodologiaToggle Navigation

Klase MAGISTRALEK fabrikazio prozesuen oinarri teorikoak aurkezteko balio dute, eta bere garapen eta kontrolerako gertu erlazionatuak dauden materientzat. Beste arlo batzuekin eta beste Ingenieritza berezitasunetan jasotzen diren ezagutzen aplikazioarekin dituzten erlazio anitzekin deskribapen sakonak eginez.



Era berean, klasean jasoko diren ariketa edo problemak proposatuko dira. Ariketak banaka aurkeztuko dira.



Gainera, lanak proposatuko dira. Hauek lehentasunez bikoteka egingo dira, eta irakasgaiaren azken asteko klaseetan aurkeztu eta defendatuko dira.



Osasun egoeraren (pandemia) arabera ebaluazio sistema eta klasea modu ez-presentzialera aldatzeko aukera dago. Hau gertatzen bada, egela bidez ikasleari abisatuko zaio.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Deialdi arruntaren ebaluazioa ondorengo irizpideekin egingo da:

1) Banakako edo taldeen lanak: %30.

2) Klase magistralen menderapen eta/edo edukien ezagutzaren ebaluazio: %70.

3) Aurreko ebaluazioak banaka gainditu beharko dira irakasgaia lehen deialdian gainditzeko.



Dena dela, arautegiaren arabera, eskatzen duen ikasleak Amaierako Ebaluaketaren eskubidea dauka. Amaierako Ebaluaketaren alde Ebaluaketa jarraiari (mixtoa) uko egiteko hau da prozedimentua:

a. Ukaketa lauhilabete hasieratik 9 asteren buruan (lauhilabeteko irakasgaientzat) aurkeztu behar zaio irakasgaiaren irakasleari idatziz. Epe horren luzapena irakaslearen eskutan utziz.

b.- Nahiz eta kurtsoa Ebaluazio Jarraian hasi eskubidea dago aurrerago ukatzeko. Oharra: Azken frogan irakasgaian garatutako eduki guztiak izango dira kontuan.

Kasu guztietan, ikaslea ez bada deialdi arruntera aurkezten (maiatz/ekaina) “Ez aurkeztua” jasoko du, nahiz eta praktikak eta aurkezpenak egin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunte eta dokumentazioa irakasgaiaren irakasleagatik eskainia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bibliografia gai bakoitzarekiko berezia da, badira bi liburu modu sakonean gai gehienak jorratzen dituenak.



Tecnología Mecánica y Metrotécnia Coca Rebollero, Pedro y Rosique Jiménez, Juan

Editorial: Pirámide



Manufactura. Ingeniería y Tecnología Kalpakjian, Serope y Schmid, Steven R. Editorial: Pearson Educación



Textu hauen helburu heziketa da ez informatzailea. Horregatik, gai bakoitzaren garapenean prozesuaren analizia dago deskribapena baino, etapa bakoitzean bertako parametroen ondorioak aztertuz. Horrela, ijezketa ikasten denean adibidez, materialaren iraganaldia arrabolen artean aztertzen da prozesu termiko-mekaniko bezala, ijezketa trenen deskribapena sakonki egin beharrean. Arrabolek ez dute prozesuaren esentzia aldatzen. Berdina esan dezakegu isurketaren edo galdaketaren teknologiatik, soldadura…

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ANSOATEGUI BELATEGUI, IGOR
  • CALLEJA OCHOA, AMAIA
  • GARCIA DE AMEZAGA MONTE, FRANCISCO JAVIER

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-31

14:00-16:00

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA
  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-31

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-31

14:00-16:00

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA S.2 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.
  • AULA S.2 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-31

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA S.2 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.