INIZIA Arabacampus jardunaldia: Negozio ereduen sorrera (Jardunaldia Nazionala)

Data

  • Hasiera: 2017/10/20 9:00

Deskribapena

Jardunaldian parte hartzaileak prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko ditu ulertzeko zer den negozio eredu bat, zertarako balio duen eta negozio ideiak analizatzeko gainerako tresnekin nolako erlazioa duen. Jardunaldi honek helburu du enpresa proiektuak merkatura irteteko arriskuak gutxitzea, lehenik garatu beharreko jarduera analizatuta, oinarriak jarriz aurreragoko merkatuko kontrasterako. Bestalde, parte hartzaile bakoitzaren negozio ideiari jardunaldian landutako kontzeptuak aplikatu nahi zaizkio, modu praktikoan eta berehalakoan, urteak joan urteak etorri enpresa iraunkor bat sorraraziko duen negozio eredu baliagarri bat sortzeari begira. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

 

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.


Egitaraua:

  • Negozio eredua, negozio plana, lean startup
  • Negozio eredua:
  • Negozio eredu baten osagaiak
  • Hainbat negozio eredu definitu eta abiaraztea
  • Negozio ereduaren balidatzea lean startup bitartez:
  • Hipotesi gakoaren identifikazioa negozio ereduan
  • Lean startup balidaziorako metodologia gisa
  • Merkatuko testa, prototipoak, MVP eta metrikak


Hizlaria:

 

Izen-emateak: