Ekintzaile INIZIA sariaren VII. edizioaren deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/20

Urriaren 23an argitaratu da Ekintzaile INIZIA sariaren VII. edizioaren deialdia.

Sariak INIZIA Arabacampus programaren baitan daude, Arabako Campusak eta BIC Arabak elkarlanean bultzatzen duten kultura ekintzailearen programa.

Deialdiaren helburuak dira:

  •  Enpresa baten sorrera ekar dezaketen proiektuak sustatzea.
  •  Unibertsitate komunitatearen artean enpresa kultura laguntzea eta zabaltzea.
  •  Unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen ahalmen berritzailea baliatzea.
  •  Lan arloan sartzeko formula berriak bideratzea, garrantzitsuak baitira enpresen sarea dinamizatzeko eta berritzeko.

Entregatu beharreko sariak honako hauek dira:

  • 1. saria: 1.000 euro
  • 2 accesit: 500 eurokoa baikoitza

Irabazleen sariak diruz bikoiztu egingo dira baldin eta merkataritza legerian ezarritakoaren arabera enpresa gisa 2015eko ekainaren 30etik 2018ko abenduaren 31ra bitartean eratu badira.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 13an bukatzen da.