Eduki publikatzailea

Kongresua

Gazteria jardunaldietan stands eta lantegiaen azoka. Maiatzak 12 Europa Jauregian

Noiz eta non

2016/05/12 2016/05/12, 17:30 - 20:00

Deskribapena

Gasteizko Udalak, Europa Jauregian egongo diren gazteria politikeiburuzko jardunaldien barnean, maiatzaren 12 eta 13an, gazteriarekin lan egiten duten eragileen azoka bat antolatu du eta baita lau lantegi ere hiriko gazteei zuzenduta. Maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30tik 20:00etara izango dira, Europa Jauregiko Green aretoan.


Eragileen azokan 28 stand egongo dira eta baita Gasteizko hurrengo Gazte Planerako ekarpenak jasotzeko ere balio izango du. Gazte Plan hau aurten diseinatuko da eta hurrengo urteetarako Udalaren gazteria politiken ildoak markatuko ditu.

Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua BIC Araba-rekin elkarlanean, stand batekin izango da azokan. Zuen zain egongo gara!