Eduki publikatzailea

Tailerra

Gizarte Ekintzailetzari buruzko Jardunaldia

Noiz eta non

2022/09/30

Deskribapena

Jardunaldi honen helburua bertaratutakoei ekintzailetzaren arloko ikuspegi soziala helaraztea da. Mintegi hau, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak bultzatu eta ekintzailetzaren sustapenean oinarritutako INIZIA programan barne hartuta dago. Jardunaldi honek Gasteizko Udaleko Ekonomi Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza izan du.

EGITARAUA:

Lehen zatia: Gizarte Ekonomia eraldatzailearen ponentziak

Talaios. Ekintzailetzako ekosistema kooperatiboak.

  • Olatukoop-i buruz
  • Ekintzailetza kooperatiboko taldea: Olatukoop-en barruan gizarte-ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko lantaldea.
  • Ekintzailetza dimentsio handiago batean bultzatzeko proiektu biderkatzaileak: KoopFabrika; Lurralde eskola: lurralde garapen eraldatzailerako prestakuntza eskola; lurralde garapenerako bulegoak.
  • Abian dauden proiektu batzuei buruz: herri Kooperatiba (Zizurkil/Aginaga); Elkarrekiko Laguntza Plataformaren Kooperatibismoa (Eraman koop.); Zainketa Kooperatibak (Enarak koop.)

Tipi. Gizarte-ekintzailetzako esperientzia bat.

  • Gure lanari buruz.
  • Zergatik gizarte-ekintzailetza kooperatiboa?
  • Ekintzailetza eta gizarte-ekintzailetza
  • Kooperatiboa.
  • Balioak.
  • Lanaren subiranotasuna.
  • Tipiaren ibilbidea eta bilakaera.
  • Lan-tresnan sakonduz,
  • Kooperatiba.
  • Zer puntutan gaude orain? Etorkizunerako erronkak.

Bigarren zatia: mahai-ingurua

Ekintzailetza-proiektuetan gizarte-ikuspegia bultzatzen lagunduko duten ideiak eta baliabideak partekatzeko elkargune bat sortzea proposatzen da. Honako hauek hartuko dute parte:

  • Enarak, genero, arraza eta emakumeen giza eskubideen berdintasuna eta ekitatea sustatzea.
  • Eraman, zerbitzu integralak zama-bizikletetan.
  • Talaios
  • Tipi
  • EHUko Arabako Campuseko Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatea.
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomi Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila.

Data: 2022/09/30

Ordutegia: 09:00-12:00

Lekua:

Gradu Aretoa - "Elurreta" Eraikina - Nieves Cano, 33 - 01006 VITORIA-GASTEIZ

Izen-emateak: Formularioa

Informazio gehiago: 945298282; email

 

Izena ematea

Web helbidea: https://forms.gle/3VV3WYFh23uZZAsk6