Eduki publikatzailea

Jardunaldia Nazionala

Jabetza industriala eta intelektuala eta ekintzailetza

Noiz eta non

2020/02/26 2020/02/26, 09:00 - 13:00

Deskribapena

Jardunaldi honen helburua da bertaratutakoak kontzientziatzea aktibo ukiezinek enpresei —enpresen tamaina edo heldutasun-egoera edozein izanik ere— ematen dieten balioaren inguruan. Jabetza industriala eta intelektuala babesteak eta defendatzeak aukera ematen die enpresei, alde batetik, merkatuan duten posizioa monetizatzeko eta, bestetik, euren lehiakideengatik bereizten dituzten berrikuntzak eta teknologiak monetizatzeko.

Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko legeak desberdinak dira herrialde bakoitzean eta modu desberdinean aplikatzen dira kasuan kasuko aktibo ukiezin motaren arabera; hala ere, lege guztiek dituzte jardunaldi honetan aipatuko ditugun oinarrizko alderdi komun batzuk. Azkenik, kasu praktikoen atal bat ere egongo da, parte hartzaileek eskuratutako ezagutzak aplikagarriak direla egiaztatu dezaten.

Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.  

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.
 

Egitaraua:

  • Zer da jabetza industriala?
  • Jabetza industrialak nire negozio-ereduarentzat duen garrantzia
  • Ezagutza emaitza bilakatzeko gakoak
  • Nire aktibo ukiezinak babestu eta defendatzea
  • Kasu praktikoak

 

Hizlaria: Joseba Villate (Pons)

Data: 2020/02/26

Lekua: 1. Mintegia - Lascaray Ikergunea - Avenida Miguel de Unamuno, 3 CP 01006 Vitoria-Gasteiz

Ordutegia: 09:00-13:00tara

Informazio gehiago:

  • Telefonoz: 945298282
  • E-mail bidez

 

Izena ematea

Web helbidea: Izen-emateak