Eduki publikatzailea

Jardunaldia

Jardunaldia: Marketin digitala negozio-ideiak baliozkotzeko tresna zientifiko gisa

Noiz eta non

2020/11/26 2020/11/26, 09:00 - 13:00

Deskribapena

Helburuak: 


Marketin digitalak eskaintzen dizkigun tresnak erabilita, bezeroek konbertsio inbutuaren faseetan izaten dituzten jokabideak ezagutu ditzakegu, eta gure ekintzak horietara egokitu.

Ikasleei beharrezko tresnak eta ezagutzak eskainiz, hala nola Google-en Partners (ikasleen negozio-ideiak baliozkotu ahal izateko), eta KPI objektiboen, ekintza-kostuen, kalkulatutako ROIen eta bezeroen eskurapen-kostuaren ikuspegi eta estimazio argiak eskainiz, ikasleek euren negozio-ideiaren ikuspegi estrategikoagoa eta argiagoa izango dute.


Oinarrizko kontzeptuak (atal teorikoa % 25)

  • Leads, Sem, Seo, kalitate maila, ctr,..
  • Eraldaketa digitalaren faseak eta etapak marketinaren arloan
  • Zergatik marketin digitala
  • Bezeroen jokabideak eta krisialdian egokitzea 
  • Marketin plan baten helburuak
  • Marketin digitala vs marketin tradizionala

Nola prestatu eta martxan jarri marketin-plan bat (atal praktikoa % 75)

  • Publizitate kostuak konparatzeko tresnak
  • Trafikoaren eta joeren kalkulua, google partners...
  • Kanalen eta publikoaren analisia
  • Helburuen analisia. Zer neurtu behar den eta ondo neurtzearen garrantzia
  • Google Toolbox tresnaren bidez bisitatzen gaituzten enpresen datuak lokalizatzea
  • Tresnak eta automatizazioak (remarketing). Optimize
  • Estrategia eta neurketak definitzea. Fluxu-diagrama
  • Kostuen eta joeren kalkulua
  • Eskuraketa-kostuak, errekurrentzia, LTV...
  • Ekintzen eta estrategien esperimentuak/testak
  • Eskaerak eta galderak
     

Informazio gehigarria

Jardunaldia online egingo da Zoom plataformaren bidez. Esteka saioa baino lehen bidaliko zaizue.