Eduki publikatzailea

2016ko AGUDEZIA ekintzailetza tailerrean garatutako proiektuen aurkezpena

Noiz eta non

2016/06/14 2016/06/14, 09:00 - 14:00

Irudia

Deskribapena

Hilaren 14an aurkeztuko dira 2016. urtean AGUDEZIA ekintzailetza tailerrean garatutako proiektuak. Ekitaldia goizeko 09:00etan hasiko da Lascaray ikerguneko bideokonferentzia gelan.

Aurtengoa AGUDEZIA tailerraren hamargarren edizioa da eta bere helburua Unibertsitate-komunitateko kolektiboetara ekintzaile izateko funtsezko trebetasunak era praktikoan eta bizipenaz hurbiltzea da, zeharkako gaitasun gisa ulertuta.

Honako ikuspegia lantzen du:

  • Ekintzailetzara TUTORE bidez hurbiltzea
  • Prozesua bertatik bertara BIZITZEA
  • Negozio-ideiak sortzea, ekintzailearen aurrekarietan oinarrituta
  • Negozioaren aurretiko bideragarritasunaren diseinu PRAKTIKOA
  • Lehenbiziko ERABAKIAK hartzea
  • Lehenbiziko harremanak EGIAZKO enpresa-inguruarekin