INIZIA ARABACAMPUS

Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua  BIC ARABArekin elkarlanean

Ekitaldiak

Galdetzearen artea: Nola lortu informazio baliotsua zure bezero potentzialengandik (Jardunaldia)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/03/04, 16:00
  • Noiz arte: 2021/02/04, 19:00

Deskribapena

DESKRIBAPENA:

  • Proiektu bat ikertzen ari zara eta zure bezeroarengandik informazio baliotsua eskuratu behar duzu?
  • Ekintzailetzan hasi berria zara eta ez dakizu nola lortu bezeroari buruzko informazioa?

Gure egunerokotasunean pertsona askorekin erlazionatzen gara, eta elkarrizketak eta informazioa partekatzen ditugu. Gure beharrizan nagusietako bat honako hau da: guretzako informazio baliotsua izan dadila eta definitu dugun helburua edo lantzen ari garen helburua lortzen lagun diezagula.

Ez dakigun arren, entzun baino gehiago hitz egiten dugu, hainbeste interesatzen zaigun informazioa lortuko dugulakoan, hori nola egin jakin gabe.

Hori dela eta, tailer honen bidez ikasiko dugu informazio baliotsu hori lortzeko modua, galdera irekia bezalako tresnak baliatuz.

Mintegi hau INIZIA programaren baitan kokatzen da. Programa hori Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak bultzatzen dute ekintzailetza sustatzeko asmoarekin.

HELBURUAK:

  • Galdera irekiak egiten ikastea.
  • Entzuteko gaitasuna lantzea.
  • Hartzaileak ematen digun informazioari buruzko galderak egitea.

HONAKO HAUEI ZUZENDUTA DAGO:

  • UPV/EHUren Arabako campuseko zentroetako irakasleak; irakasleak eta ikerlariak, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak.
  • UPV/EHUren Arabako campuseko ikerketa-taldeak.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonak.
  • Jardunaldian interesa duen pertsona oro.

EGITARAUA:

1. zatia: Galdera irekiaren garrantzia.

  • Nolakoa izan behar du galdera batek?
  • Zein da galdera baten egitura?
  • Zergatik eta zertarako da garrantzitsua entzutea?

2. zatia: Ariketa praktikoa:

  • Role playing-a, galdera tresna gisa erabiliz taldekideengandik informazioa eskuratzeko.
  • Eguneroko egoeren inguruan lan egitea, tresna nola aplikatu ikusteko.

HIZLARIA:

Jokin Fernámdez (Elcavi)

TOKIA:

0.8 Gela.  Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga Kalea, 1, 01006 Gasteiz, Araba

Izena ematea