INIZIA ARABACAMPUS

Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua  BIC ARABArekin elkarlanean

Ekitaldiak

Jardunaldia: Ekintzailetzako prestakuntza praktikoa (Jardunaldia)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2020/09/10
  • Noiz arte: 2020/09/15

Deskribapena

Negozio ideia bat duzu eta martxan jarri nahi duzu? Ekintzailetza-deialdietan aplikatu nahi baduzu (bekak, lehiaketak, etab.) eta zure ideia edo proiektua aurkezteko gakoak zein diren jakin nahi baduzu, eman izena gure online prestakuntzan, zitek@ehu.eus helbidera idatziz.

1. Saioa

Zein da antzeman duzuen arazoa? Zer tamaina eta garrantzi du arazo horrek? (Datuak, txostenak eta ikerketak)

Zein merkatutara goaz? Zein da bere tamaina?

Nola konpondu da arazoa orain arte? (Lehiaren azterketa)

Nola konponduko dugu gure kasuan? Gure balio-proposamena.

Ideia/proiektu baten garapen-maila

Zer dugu ideia hau garatzeko? Lantaldea eta negozio-eredua.

2. Saioa

Negozio-eredu baten adibidea: Reviverdes.

GIHek ekintzailetzan duten garrantzia.

Marketina eta komunikazioa proiektu baten hasieran.

Proiektu baten azterketa ekonomiko-finantzarioa: Ginevia eta Steviadosen kasuak.

Zereginak eta hurrengo urratsak planifikatzea

Ekintzailetza-proiektuen deialdietarako gakoak.