INIZIA ARABACAMPUS

Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua  BIC ARABArekin elkarlanean

Albisteak

Ekintzaile INIZIA sariaren X. edizioaren deialdia

Hautagaitzak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31an amaituko da

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/06

Urriaren 4an argitaratu da Ekintzaile INIZIA sariaren X. edizioaren deialdia.

Sarial INIZIA Arabacampus programaren baitan daude, Arabako Campusak eta BIC Arabak elkarlanean bultzatzen duten kultura ekintzailearen programa.

Deialdiaren helburuak dira:

  • Enpresa baten sorrera ekar dezaketen proiektuak sustatzea.
  • Unibertsitate komunitatearen artean enpresa kultura laguntzea eta zabaltzea.
  • Unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen ahalmen berritzailea baliatzea.
  • Lan arloan sartzeko formula berriak bideratzea, garrantzitsuak baitira enpresen sarea dinamizatzeko eta berritzeko.

Sariak:

  • 1. saria: 1.000 €
  • 2 accesit: 500 €koa bakoitza

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 31 arte.

 

Ekitaldiak

— 4 elementu orrialdeko
1 - 4 erakusten 9 emaitzetatik.