Eduki publikatzailea

Ekinduz 2016 Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/22

Ekinduz Inizia programa delakoaren jarduera berria da kultura ekintzailea Arabako Campusean bultzatzeko.

Inizia programatik gonbidatzen zaitugu joko dibertigarri honetan parte hartzera. Ekintzailetzari buruzko prestakuntza jaso eta haren gaineko xehetasun bitxiak eta erakargarriak deskubrituko dituzu. Eta, bestalde, sariak ere jasotzeko aukera izango duzu (1. saria: 600€/bikoteak, 2.a: 300€/bikoteak, 3.a 100€/bikoteak). Ez dago ekonomialaria izan beharrik, ezta inoiz nagusirik gabe lan egitea planteatu izan beharrik ere. Nahikoa da zure pertsonaia aukeratu eta denbora puska batean ekintzailetzaren munduan barrena murgiltzea.

UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegien arteko EKINDUZ lehiaketa 2016ko martxoaren 7an hasiko da sailkapen txandarekin eta martxoaren 11n amaitu. Ekinduz 2016 lehiaketan parte hartzen duen UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegi bakoitzari data bat emango zaio eta, gainera, parte hartzea errazteko, eskola orduz kanpoko ordutegiak eskainiko dira. Izena binaka eman behar da. Izen ematea doakoa da eta parte hartzaileek aurrez aurre jokatu beharko dute ikastegi bakoitzean erreserbatutako geletan.

Bikote irabazle bat aterako da sailkapen txanda horretatik parte hartzen duen ikastegi bakoitzeko. Ikastegietako bikote irabazleek EKINDUZ lehiaketaren finala jokatu beharko dute 2016ko martxoaren 16an.

Jokoarekin ohitu eta zer-nolako galderak egiten diren ikusteko, EKINDUZ erabilgarri izango duzue martxoaren 6a arte INIZIA programaren webgunean.  Egun horretatik aurrera eta lehiaketa amaitu arte ezin izango da jokoa erabili.

 

IMPORTANTE:

  • Binakako izen ematea 2016ko martxoaren 2a arte HEMEN. (Doako izen ematea)

Hauek dira ikastegikako sailkapen txandako egunak eta ordutegiak:

  • 2016/03/07: Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. 14:00etatik 15:00etara 2.1 Informatika gelan.
  • 2016/03/08: Farmazia Fakultatean. 10:00etatik 11:00etara 1. ordenagailu gelan eta 15:00etatik 16:00etara 3. ordenagailu gelan.
  • 2016/03/08: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean.12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:00etara Informatika gelan.
  • 2016/03/09: Letren Fakultatean. 10:00tatik 11:00etara 1.48 gelan eta 15:00etatik 16:00etara 1.49 gelan.
  • 2016/03/09: Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan. 12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:00etara  Kalkulu zentruan.
  •  2016/03/10: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean.10:00etatik 11:00etara I.1 Informatika gelan eta 15:00etatik 16:00etara I.2 informatika gelan.
  • 2016/03/10:  Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. 12:00etatik 13:00etara eta  17:00etatik 18:00etara AI.2 gelan.