Eduki publikatzailea

INIZIA uniekintzaileko saridunak

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/29

Irudia

Azaroaren 29an eman dira aurtengo INIZIA sariak. Ekitaldia Micaela Portilla ikergunean izan da eta EHUko Arabako Campuseko Errektoreordeak, Ivan Igartuak, eta BICArabako zuzendariak, David Monterok, eman dituzte sariak.

Honako hauek izan dira proiektu saridunak:

  • GARMA Z, Escaner 3D: 1. saria: 1.000 €
  • ELCAVI (El camino del viajante): Accesit: 500 €
  • Juega comiendo, Come jugando: Accesit: 500 €

Zorionak irabazleei!

Horretaz gain, ekitaldi berean omendu dira 2013tik 2017ra bitartean INIZIA enpresa mintegian egon diren 3 enpresak: BAIGENE, i+Med eta UN-diet.