BAIGENE

"Baigene-ri esker, atletek errendimendua hobetzeko funtsezko informazioa izan dezakete" 

David, Adrian eta Jose, Baigene-ren sustatzaileak jo eta ke ari dira. Arabako Campuseko INIZIA enpresa mintegian duten egoitzan, emaitza genetikoen txostenak bukatzen ari dira korrikalarien talde batentzat. Analisi genetikoen kitak informazio pertsonalizatua ematen du, atleten errendimendua hobetu ahal izateko (erresistentzia aerobikorako ahalmena, lesionatzeko joera, nekea, indarberritzea, termorregulazioa , hidratazioa, eta abar…). 
Eta, aldi berean, Davidak eta bere bazkideak diseinugile grafikoekin eta informatikoekin koordinatzen dira web-orriko atal berriak eta app berria egiteko (kita erosteko eta txostenak eskuratzeko plataforma). Akordioak ixten ari dira, laborategiekin, zerbitzu-ahalmena areagotzeko eta erantzuteko epeak hobetzeko; logistika-enpresekin, entregatzea, jasotzea eta zerbitzuaren kostua optimizatzeko eta, beste hainbeste zeregin egiten dituzte.

Halakoxea da ekintzailearen egun bat: kudeatze-lanek behar duten denbora hasieran pentsatzen genuena baino handiagoa da. Eta hori adituen talde honek ibilbidea hastean ez zekien alderdi bat da. Genetikaren arloan ikertzaile eta irakasle gisa egin duten karrera ospetsuaren ondoriozko aldez aurreko etapatik ezagutza teknologiko ezagutza aurreratuak ekarri dituzte, baina komertzializatzea, markaren irudia, logistika edo kostuak eta antzeko alderdiak ez ziren sartzen haien eguneroko bizitzan.  Urte horietan, hiru hain zuzen, ideia sortu zenez geroztik, alderdi horiek lantzen aritu dira denbora gehienean.
 

"Baliozko zerbait egin dezakegu gure ezagutza eta esperientzia erabiliz"

Baigene-ren sorkuntza  genetika forentseko ikerketa-proiektuetan izandako esperientzia bateratuaren ondoriozkoa da eta sustatzaile guztiek zuten ikuspegi beraren oinarritzen da: "Ezagutza hori izanda, balio praktikoko zerbait egin zezakeen". Patenteak lortu eta unibertsitatearen inguruan balioztatzeko aukerak aprobetxatu ondoren, Adrianek eta Davidek nahikoa ezagutza zutela pentsatu zuten, euren kabuz zerbait aurrera ateratzeko eta une hartan zituzten egoera pertsonalak kontuan hartuta, bidezkoa zen.  Ideiak aztertuz, haiek zeukaten konw-how hura, biek maite zuten beste jarduera batean, kirolean, erabiltzeko aukera zegoela ikusi zuten.  Unibertsitateak Agudezia Tailerrean parte hartzeko bidea eman zien, proiektuari egiazko forma ematen hasteko. Proiektu ekintzaile hura kudeaketaren aldetik ikusteko pentsatuta zegoen Tailer hartan, tutore profesionalen laguntza izan zuten, are gehiago landu behar zituzten alderdiak identifikatu ahal izateko. 

"Kudeatzeari buruzko gaietan prestakuntza  izatea beharrezkoa da."

Ideia bat, oso sendoa izanda ere, berez, ez da negozioa. Ideia landu egin behar da eta, aldi berean, ideia hori osatzen duten piezak eraiki egin behar dira, eta gauza berriak ikasi, esaterako: "Lehiakideak ez dira bakarrik norberak eskaintzen duen gauza bera eskaintzen dutenak; aitzitik, premia bera asetzeko proposatzen duen edozein da lehiakide".  Harrezkero pasatutako denborak ematen duen perspektibaren arabera eta Baigane-n, lehenbizi Adrianekin eta gero Joserekin, bizi izandako gorabeherak kontuan hartuta, hauxe dio Davidek: "Oraintxe konturatzen naiz, orduan ez nituela gauzak nik uste nuen bezain argi." Urratsak eman ahala eta aukerak zalantzan jarrita, aurrera jarraitzeko ikasi behar diren funtsezko gauzen bidea zabaltzen joaten da.

Horregatik, Davidek bi gauza gomendatzen dizkie  beste ikertzaileei: lehenbizikoa, une oro planteatzea ikerketaren xedeak ez duela argitaratzea edo patentatzea izan behar, baizik eta ezagutza horren inorengan izan dezakeen balioa gogoan izatea. Eta bigarrena, ekintzaile izateko erabakia ez dago zertan hartu ekintzailetza ikastaroetan edo tailerretan parte hartu baino lehen. Horrelako erabakiek, nonbait, ez lukete Taillerraren hasiera izan behar, emaitza baizik.   "Nola erabaki ekintzaile izan nahi badugu, esperientziaren bidez horrek dakarren guztia ulertu ez bada? Logikoena egoera bizitzea da, gero jarraitu nahi dugun ala ez erabakitzeko."

Davidi dagokionez, jarduera egin baino lehen, bitartean eta ondoren, beti bilatu izan ditu horrelako prestakuntzak eta esperientziak, bera bezalako profil oso teknikoa duten pertsonen gaitasunak osatzeko bidea ematen baitute, genetikako ezagutzak bezain beharrezkoak edo are beharrezkoagoak diren alderdiekin.  Horri eta hainbat arlotako profesionalekin elkarlana sustatzeari esker,  korrikalarientzako kit genetikoaren diseinua zaindua eta erakargarria egin aha izan dute, laguntza estrategikoak lortu dituzte beste kirol batzuetan (gimnasioak, futbol profesionala), hazten lagunduko dietenak eta gai dira kostuak ebaluatzeko edo produkzio-ahalmena neurtzeko eta garapen plana ezartzeko, hasieran behintzat, inbertsio handirik egin behar izan gabe. "Bazkide inbertitzaileak? Ohikoa dirudi horrelako proiektuetan eta une aurreratu horretan. Izan ere, izan dugu harremanen bat zentzu horretan, baina finantzez baino arduratuko ez diren bazkideak sartzea, bestelako balio erantsirik gabe, orain bizi dugun egoera kontuan hartuta, aztertu egin beharko litzateke premiaren bat beteko lukeen. 

Davidek hausnarketa horiek egiten ditu eta INIZIA enpresa mintegian duten egoitza sozialetik hauxe diosku amaitzeko: "Gure taldeak bizia ekarri du eta baliabide mugatuekin funtzionatzeko gauza izan da eta, orain, gure ikuspegi estrategikoa argi izaki, kolaboratzaileak behar ditugu, gurekin batu eta gure merkatu-estrategia bultzatuko dutenak.  Eta horretantxe gabiltza orain."