VIBIKE -bikes¬triathlon

"Hasierako negozio planean zehaztu genuena lortu dugu: kirolarientzako elkargunea izatea."

Vibike bikes & triatlon-ek (http://www.vibike.com/) 5 urte bete ditu, dagoeneko, baina Jorgek eta Rubenek ezin izan zuten urteurren hori eurek eta euren bezeroek nahi izango zuketen bezala ospatu. Lan-erritmoa zoratzeko modukoa izan ohi da uztailean: askok bizikleta berria erosi nahi izaten dute, oporretan estreinatzeko, beste batzuek lehendik daukaten bizikleta doitu eta beharrezko osagarriak erosten dituzte, eguraldi ona iristen denean lurraldean egiten diren lehiaketetan arrakastaz parte hartzeko, kudeatzaileek ere gogoan izan behar dituzte irailean iritsiko diren modelo berriak (azokak, kontzentrazioak, babesletza, eta abar.).  

Ziur esan dezakegu urte hauetan Vibike-k iraultza eragin duela tokiko merkatuan, zeren merkatu hori gelditzen ari baitzen eta ez baitzihoan fabrikatzaile handiek eta kontsumitzaileek eskatzen zuten erritmo berean. Helduko zena aurreikusteko gai izan dira eta, gainera, enpresa askok nahi dutena lortu dute, hots: ekosisteman aldaketak sortzen dituztenak izatea, eta orain, herriko "bizi guztiko" dendak dira euren erritmoa jarraitzen ahalegintzen direnak.

Egoera hori lortzeko, talde osoak buru belarri eta gogo biziz jardun behar izan du lanean dagozkion eginkizunetan.  Arreta oso pertsonalizatuaren aldeko apustua egin da eta kirol-proba ugaritan parte hartzea erabaki da, babesle gisa zein antolatzaile gisa, gainera, Club Vibike-n, bi kirolen, hau da, ziklismoaren eta triatloiaren, zale asko biltzen dira. "Beldur gabe esan dezakegu, lortu dugula hasierako negozio planean zehaztu genuena, hau da, kirolarien arteko elkargunea izatea. lan egin behar da geroko hori gauzatu ahal izateko.

"Bi anaia gazte gurasoekin bildu ziren eta seguruenik entzun nahi ez zutena esan zieten gurasoei: "Ekintzaile izateko aukera aztertzen ari gara…""

Baina egindako bidea ez da erraza izan. Denda ireki baino urtebete lehenago, munduan atzeraldi ekonomikoa bete betean zegoenean, bi anaia gazte, ingeniariak eta lanpostu egonkorrak eta lan-esperientzia izanda, gurasoekin bildu ziren eta seguruenik entzun nahi ez zutena esan zien gurasoei: "Ekintzaile izateko aukera aztertzen ari gara… Benetan maite dugunean jardun nahi dugu lanean… Eta horretarako uzi egin beharko ditugu  orain dauzkagun lanpostuak."

Hasierako ezustekoa pasatu ondoren, familiak hasieratik emandako laguntza funtsezkoa izan da, denbora luze honetan anaia biek grina manten zezaten.

"Ekintzaile izateak arriskatzea eta erabakiak hartzea eskatzen du. Funtsezkoa da ondo neurtzea eta Plan bat izatea."

Hain zuzen ere, ekintzaile izatea arriskatzea denez (neurri handiagoan edo txikiagoan), argi zeukaten oso garrantzitsua zela enpresa plana egitea, arriskatzen ari zirena neurtzeko eta aztertzeko eta, zergatik ez, ordezko plana egitea, gauzak hasiera batean aurreikusita zeuden bezala ateratzen ez ziren kasurako.

Anaiek ez zuten lortzen behar bezala elkarrekin bat etortzea (biak lanean ari ziren ideia hausnartzen ari ziren bitartean) eta Jorgek ez zuen uste plana egitean nahikoa parte hartzen zuenik, zeren Ruben baitzen, neurri handi batean, horretaz arduratzen zena, enpresa kudeatzaile gisa eskarmentu handiagoa zuelako. Bien indarrak eta gaitasunak beharko zirela jakinda, Jorgek UPV/EHUk eskainitako 2010eko edizioko Agudezia tailerrean izena ematea erabaki zuen, ekintzaile izateko prozesa bere baitan bizi ahal izateko eta enpresa planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasunak hobetzeko.
 

Tailerrean sartuta zegoenean, Jorge konturatu zen merkatuari buruzko informazio-maila handia zuela: nabaria zen hilabeteak zeramatzatela ideiari bueltak ematen eta horrela errazagoa zen eredu kualitatibo eta baita kuantitatibo baten eraikuntzan aurrera egitea. Agudeziaren formatuak parte hartzea bultzatzen du eta beste ekintzaile batzuekin taldean egindako lanean oinarritzen da eta, horri esker, ikaskideek bere negozioari buruz itzuli zioten feedbacka jaso ahal izan zuen eta, halaber, gainerako parte-hartzaileen proiektuetatik ikasi eta ikuspegi bat eduki ahal izan zuen. Informazioa antolatzeko, erabakiak hartzeko eta erabakiok zenbakiz adierazteko prozesua biziz, hobeto ulertu ahal izan zuen bere negozioaren klabeak zein ziren eta arriskuei nola aurre egin (are gehiago, proiektuaren banku-finantzaketaren negoziazioan buru belarri sartuta zeuden unean). 


Gaur, ez dute ahaztu plan bat argi izateak duen garrantzia: prozesuetan planifikazio-tresnak ezarri dituzte, kirolaren mundura egokituta. "Markatutako track-etik (edo bidetik) ez ateratzen laguntzen digun GPSa daukagu." Seguruenik, hasierako premisetako asko bete dira, beste batzuk ez, baina horixe da, hain zuzen, Kudeaketa Bizia, etengabe aldatzen den prozesua, aurrea hartu behar zaiona eta erabakiak hartzea eskatzen duena.

Orain dela 5 urte bi anaia ausartek hasi zuten proiektu hark lana ematen die 4 pertsonari, kirola maite duten pertsonak eta asmo bera dutenak: Benetan gustuko dutena ogibide bihurtzea: "Merezi izan du arriskatzeak."