I+Med

"Zergatik ez ahalegindu?" 

Raul Perez Zientzia Kimikoetako lizentziaduna da eta Analisi Forentseko masterra egin du, UPV/EHUn.  Lizentzia amaitu ondoren, Raulek, zenbait ikerketa-talderekin lan egin zuen unibertsitate hauetan: UPV/EHU, University of Oulu eta Universidad Complutense de Madrid.  Gero, ikertzaile lanetan jarraitu zuen Repsol enpresako Kimika Analitikoko departamentuan eta AJL Ophthalmic-en I+G-ko eta Produktuaren Garapeneko arduradun gisa. Ikerkuntza publiko eta pribatuko ibilbide horretan izandako esperientzia guztiekin, Raul indartuta atera zen. Raulek ideia berritzaile bat zuen gogoan eta konbentzituta zegoen ideia horrek arrakasta izango zuela merkatuan. 

2013ko hasieran, Raulek bere ideia gauzatzeko eta negozio bihurtzeko aukera aztertu zuen. Koiuntura ekonomikoa ez zen egokiena, baina Raulek ez zuen atzera egin eta informazio eta laguntza bila hasi zen, bere proiektu berriari ekiteko. Raulek, orduan, ekintzailetzarako ekosistema aurkitu zuen bere inguruan. Bertako erakundeek bera bezalako pertsonen aldeko apustua egin zuten, baliabideak eta prestakuntza eskainiz eta, horrela, Raulek hasita zuen proiektua garatzen amaitzeko grina berritzea lortu zuen. Zergatik ez ahalegindu? Gutxienez, arriskua aztertuko dut, ez dut ezer galtzen.

Une horretan eta UPV/EHUko Analisi Forentsea masterrean lortutako esperientziak bideratuta Inizia programa eta Agudezia ikastaroa ezagutu zituen (Raul 2013ko ikasturtekoa da eta berak hainbeste maite zuen eta artean negozio ideia zen proiektua gauzatzeko hurrengo urrats logikoa zela uste zuen.

"Aberasgarriena nire negozio ideia ikaskideekin elkarlanean aritzea eta haien ekarpenak entzutea izan zen"

Agudezian erabiltzen den "tailer" formatuak aukera ematen die ekintzaileei euren negozio ereduak elkarlanean garatzeko eta behartuta daude beste ekintzaile-talde batzuekin batera lan egitera.  Orduan, Raulek gogoratzen duenez, lehenbiziko zalantzak sortu ziren. Polimero eta hidrogel hitzak ez dira arruntak beste titulazioetako jendearen hizkeran eta, ondorioz, Raul aparteko esfortzua egitera behartuta zegoen besteei bere ideiak jakinarazteko eta gainerako ikaskideen feedbacka jaso ahal izateko.


Zeregin handia geratzen zen artean. Raulek argi zeukan zein produktu garatu nahi zuen, baina zenbait galdera egiteke zeuzkan:  Zein premia ase behar dut? Noren edo zein merkatu-segmenturen premia ase behar dut? Zer abantaila du nire produktuak lehiakideenen aldean?Zein formatu erabiliko dut eta zein preziotan saldu behar dut? Nola salduko dut?, eta abar.


Zalantza horietako asko konpontzen joan ziren tailerrean eta tutoretza indibidualizatuetan eta bere produktua bideratzeko merkatuak zabaldu egin ziren (hidrogelak, adibidez, osasun sektorean erabiltzeaz gain, albaitaritzan ere erabil zitezkeen)


Tailerraren amaieran, ikaskideen eta UPV/EHUko arduradunen aurrean egin zuen azken aurkezpenean ikusi zenez, negozio ereduaren egitura argia eta koherentea zen, lanean jarraitu ahal izateko. Analisia zentratu eta erabakiak hartzeko prozesua zuzenean bizi ondoren, Raulek bazekien lanean jarraitu behar zuela. Abioan den beste edozein enpresa bezala, urrats bakoitza ematean, ekintzaileak ezagutza hobetzen du, ingurua aldatu egiten da (inoiz ikertzailearen beraren eraginez) eta horrek hasierako premisak aldarazten ditu eta haiekin batera negozioa ere aldatu egiten da.


"Bitarteko esperientzia guztiak bizi behar izan ditugu, gaur garena izatera heltzeko"

Inizia programa hasiera izan zen, ideia bertan landu eta garatu zen, lortu nahi genuen negozio ereduaren lehenbiziko zirriborroak egin ziren. Gero, UPV/EHUko enpresa mintegian bulegoa lortzeko izapideak egin behar izan ziren unibertsitateko laborategiak erabiltzeko aukera izateko eta, horrela, inbertsio garestirik egin gabe lehenbiziko prototipoak egin ahal izateko.  Lehenbiziko laguntzak ere iritsi ziren, Ekintzaile-CEIA-ren aldetik, merkatu-azterketa sakonagoa eta bideragarritasun plan zehatza egiteko. Bigarren etapa horretarako Raul, dagoeneko, ez zegoen bakarrik: Proiektuan Iñaki sartu zen, beste bazkide gisa. Iñakik esperientzia zuen, kalitatezko sistemen ezarpenean eta kudeaketan eta azken hori funtsezko alderdia zen negoziorako:  norbaitek arduratu behar zuen egiaztapenak eta erregistroak eskatzeko eta kudeatzeko lan astuna egiteaz, zeren, osasun produktua eta medikamentua izanda, legeak izapide horiek egitera behartzen baitu.

Hileak pasatu dira eta proiektua bilakatu egin da. Beti ez da erraza izan, baina oraindik ere, gogo biziz jardutea da proiektuaren motorra: akatsek ikasteko balio izan dute, eragozpenak gainditu egin dira eta Manu sartu zen proiektuan, hirugarren bazkidea. Manu osasun-fabrikazioan esperientzia duen ingeniaria da eta merkataritza eta finantza departamentua egituratzeaz arduratu da.  Manuren lehenbiziko lana, ahalik eta finantzaketa-iturri gehien aztertzea da eta zuzenean bizi izan du zein etsigarria den "proiektua denei gustatuta, inbertsioak nekez lortzea". Dena den, seguru daude proiektu honek, azkenean, etekinak emango dituela: I+Med-ek erakundeen sariak eta aitormenak ortu ditu, hazteko eta bideragarria izateko aukera asko dituela frogatuz.

Gaur egun, Sergio, I+Gen biomedikuntzaren arloan esperientzia duen ingeniaria sartu ostean, lau bazkide langile dira taldean eta juridikoki kooperatiba gisa antolatu dira. I+Med , gaur egun, duela bi urte Raul Perezek Agudeziako ikaskideei jakinarazten zuen ideia haren bertsio sendoagoa da. "Beharrezkoa izan da bitarteko mugarri eta esperientzia guztiak bizitzea enpresa gaur egun dena izatera iristeko" eta hori guztia gure etorkizuna eraikitzeko eta hazten jarraitzeko oinarria izango da.
 

Sariak eta aitormenak:

  • Uniekintzaile Inizia IV. edizioko sarietan irabazle -> enlace
  • Finalistak Toribio Echevarria sarietan. (Hidrogeles proiektua)  -> enlace
  • Finalistak ekintzaile XXI sarietan.  -> enlace
  • Araba Ekinean 2015eko "Zure ideiak balio du" lehiaketaren irabazle -> enlace